Azaroaren 10etik urtarrilaren 26ra

DEEP DIVE JARDUNALDI TEKNOLOGIKOAK, INDUSTRIA DIGITAL ETA JASANGARRIA

Deep Dive jardunaldi teknologikoen helburua da egungo ETE-en estrategia digital eta jasangarria sustatzen duten eta maila indibidualean eskuratzen zailak diren abangoardiako teknologiei buruzko ezagutza bultzatzea. Deep Dive jardunaldiek irauten duten bitartean, enpresek aukera izango dute BDIHko aktibo desberdinen ordezkariak denbora errealean erakustaldiak egiten ikusteko. Horrez gain, gainditu behar izan dituzten erronkak planteatuko dituzte eta aktibo horiek beren prozesu eta produktuetan soluzio teknologikoak txertatzeko erabili dituzten beste enpresa batzuen kasu errealak ezagutuko dituzte.

Antolatzailea: SPRI Taldea

 

Azaroak 16

ARABA FOROA HELMUGA 2022

Noticias de Álava egunkariak Araba Foroa Helmuga 2022 antolatu du Gasteizko Europa kongresu-jauregian. Bertan, lehiakortasuna, gizarte digitala, talentua, jasangarritasuna eta ekintzailetza jorratuko dituzte, besteak beste.

Antolatzailea: Noticias de Álava egunkaria, Parke, UPV/EHU eta Google Cloud erakundeekin lankidetzan

 

Azaroak 17

WEB-MINTEGIA: DATA INTELLIGENCE ETA AUTOMOBILGINTZAREN SEKTOREA

Aritz Izaguirre LIN3S Mobility erakundeko datuen analistak saio bat prestatu du sektoreko datu-analisiaren gakoekin. Ezagutu zure trafikoa Google Analytics-en bidez, islatu adierazle gakoak Google Data Studio-rekin eta hartu erabakiak P3TRA tresnarekin.

Antolatzailea: LIN3S

 

Azaroak 17

WEB-MINTEGIA: LANBIDE-HEZIKETA BERRIA: TALENTUA HAUTEMATEKO AUKERA

Euskadik urtebetez aurreratu du estatuan indarrean sartuko den Lanbide Heziketaren Lege berria, eta ikastaro honetan abian jarri du testuak proposatzen duen eredu dualaren pilotua. Aurreikusten da testua abendu amaieran edo 2022ko urtarrilean onetsiko dela. Horren guztiaren berri izateko, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta Lanbide Heziketako Zentroen Elkarteak (HETEL) web-mintegi bat antolatu dute aldaketa guztiak eta enpresek Lanbide Heziketa dualean parte hartzeko dituzten moduak azaltzeko.

Antolatzaileak: Parke eta Hetel

 

Azaroak 17, 18 eta 19

BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021

Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera azaroaren 17an, 18an eta 19an.

Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan

 

Azaroak 19

11 KAFE

Kafe-atsedena izango da, non emakume ekintzaileak bilduko diren eta kontzientziatzeko funtsezko gaiak partekatuko dituzten. Aurten egungo erreferenteak jorratuko dira, baita horiek zertarako behar diren eta zertan laguntzen duten ere. Biltzeko, sare profesionalak indartzeko, kezkak partekatzeko, babesa sentitzeko, zubiak eraikitzeko eta emakumeak ikusarazteko aukera da.

Antolatzailea: Emakumeekin

 

Azaroak 19

MAHAI-INGURUA: EUROPAKO BAUHAUS BERRIA

Bilbao Bizkaia Design Week delakoaren barruan, Bilbao Metrópoli 30 erakundeak mahai-inguru bat antolatu du. Bertan parte hartuko dute Europako Bauhaus Berria proiektuan modu aktiboan parte hartzen duten edo Bilbo eta Bizkaiko kultura-arloetan lan egiten dutenek: Azkuna Zentroko Bárbara Epalza, Conexiones Improbables-eko Roberto Gómez de la Iglesia, Mies van der Rohe Fundazioko Anna Ramos, eta Nafarroako Unibertsitateko Juan Roquette.

Antolatzailea: BM30

 

Azaroak 19 eta 20

SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA

Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin.

 

Azaroak 23

INDUSMEDIA 2021

IndusMedia Kongresuaren helburua da topagune bat sortzea ideiak partekatzeko, jakintza zabaltzeko eta marketin digitalaren arloko esperientziak eta kasu arrakastatsuak erakusteko. Enpresa industrialetako marketin- eta komunikazio-arduradunei dago zuzenduta, baldin eta parte-hartze aktiboagoa izan nahi badute estrategia digitalaren garapenean.

Antolatzailea: Spri

 

Azaroak 24

“ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA, AUTOKONTSUMOA ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIAK LAGUNTZA-PROGRAMAK” AURKEZPENA

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, Energiaren Euskal Erakundearekin batera, eraginkortasun energetikoa, autokontsumoa eta energia berriztagarriak laguntza-programei buruzko aurkezpen-jardunaldia antolatu du, formatu dualean (online eta aurrez aurre).

Antolatzaileak Parke eta EEE

 

Azaroak 25

CONSUMER TRENDS 2022

Enpresei aukeren testuinguru berri bat ezagutu eta zehazten laguntzeko, Zorraquinok Consumer Trends 2022 txostena aurkeztuko du, eta saioa zuzenean igorriko da Bilboko Campos Elíseos antzokitik.

Arduraduna: Zorraquino

 

Azaroaren 29ra arte

BCAMek DOKTOREGO ONDOKO POSTU BAT ESKAINTZEN DU

Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak (BCAM) doktorego ondoko postu bat eskaintzen du arlo honetan: datu sakonetan oinarritutako konputazioa.

Antolatzailea: BCAM

 

Azaroak 29

KONFERENTZIA: ‘LA CIUDAD DE LOS 15 MINUTOS’

Carlos Moreno Sorbonako katedradunak eta Anne Hidalgo Parisko alkatearen hirigintza-aholkulariak “La ciudad de los 15 minutos” (15 minutuen hiria) kontzeptu interesgarriari buruzko konferentzia bat emango du, eta hiri handietako egungo mugikortasun-dinamikak berriro planteatzeaz gain gertutasunaren aldeko apustua egingo du giza eskalan hiri bizi bat sortzeko.

Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30

 

Abenduak 1

ADIMEN ARTIFIZIALAREN FOROA. Madrilen

Alianza Digital 2030 fundazioak eta ATREVIA erakundeak, Industria Antolakuntzaren Eskolarekin lankidetzan, hau antolatu du: “Adimen Artifizialaren Foroa: AAren botere eraldatzailea berrikuntza-, garapen- eta susperraldi-palanka gisa”; bertan parte hartuko duten Carme Artigas digitalizazioko eta AAko estatuko idazkariak eta Raúl Blanco industria eta ETE-en idazkari nagusiak.

 

Abenduaren 2ra arte

ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZAREN HIRIEN 2021 SARIA

«Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria» Saria beren lurraldeetan berrikuntza babesteagatik nabarmentzen diren hiriei ematen zaie, osagarri zientifikoa, teknologikoa eta berritzailea duten tokiko enpresa eta erakundeen politikak definitzeagatik eta egiturak egonkortzeagatik.

Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

Abenduaren 3ra arte

INDUSTRIARI APLIKATUTAKO IKUSPEN ARTIZIALERAKO DEEP LEARNING-A

Deep Learning sistema konplexu eta osoak eskaintzen dituen aukera guztien artean, nabarmentzekoa da irudien analisi-, azterketa- eta sailkapen-prozesuetan duen zeregina. Ikastaroaren helburua da bertaratuek ezagutzea Deep Learning-a zer den eta nola funtzionatzen duen. Ondoren, sare, modelo eta aplikazio mota desberdinetan sakonduko dute, arreta berezia jarriz industriaren sektorean dituen aplikazioetan.

Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea

 

2022ko urtarrilera arte

4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN

4.0 Programa Exekutiboa Industrian esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa industria Digitala 4.0 arloan prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus

  

2022ko otsailaren 3ra arte

‘PUBLIC ENGAGEMENT WITH RESEARCH’ SARIAREN BIGARREN EDIZIOA

Txertoetatik klima-aldaketara, zientzia eta zientzialariak inoiz baino gehiago behar ditugu inguratzen gaituen munduari zentzua emateko. Europako Ikerketa Batzordeak Ikerketarekiko Konpromiso Publikoaren ERC Sariaren bigarren lehiaketa aurkeztu du gaur. Helburua da EIK-ko bekadunak saritzea, baldin eta bikaintasuna erakutsi badute publikoarekiko konpromisoan, euren ikerketa-esparrutik haratago. Hiru sarietako bakoitzak 10.000 euroko zuzkidura du.

Antolatzailea: Europako Ikerketa Kontseilua

 

2022ko apirilak 5-7

WIND EUROPE 2022. Bilbon.

Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.

 

2022ko apirilaren 25etik 29ra

HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian

Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.

 

2022ko urriaren 4tik 7ra

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago