Enpresa-munduko 600 pertsona inguru elkartu ziren atzo Araba 4.0 jardunaldian; Arabako Foru Aldundiak antolatuta, bertan hogeiren bat hizlarik zera aztertu zuten: 4.0 industriaren aurrean lurralde historiko honek orain eta gerora dituen ahalmen eta erronkak. Agora 4.0 Agoran sartzen da: Arabako Foru Aldundiak bultzatzen duen elkarlaneko foroa da, bere BPGren %31,6 industriatik datorkion lurraldea dinamizatzeko, EAEko %23,5 edo Europako %19ren oso gainetik dagoen zifra. 

Iñigo Urkulluk, lehendakariak, jardunaldiari hasiera eman zion: 

Gero, Ramiro González, Arabako ahaldun nagusia:

Datuek abalatzen dute hori: Arabako BPGren %57,7 esportatu egiten da, ia Euskadik baino 2 aldiz gehiago eta Espainiak baino 4 aldiz gehiago.

Jarraian, Rosa Garcíak, Siemens España-ko zuzendari nagusiak, mezuak izan zituen bai Gasteizko Europa biltzar-jauregian zeuden ikasleentzat eta bai enpresa-jendearentzat:

“4.0 industria: 4. industria-iraultza” eztabaida-mahaian parte hartu zutenak hauek izan ziren: García-z gain, Emilio Titos, Mercedes Benz Vitoria-ko zuzendari nagusia; Paz Robina, Michelin-eko zuzendaria Gasteizen; eta Javier Fernández de Retana, Aernnovako Erakunde-harremanetako zuzendaria.

“4.0 industria: 4. industria-iraultza” eztabaida-mahaian parte hartu zutenak hauek izan ziren: García-z gain, Emilio Titos, Mercedes Benz Vitoria-ko zuzendari nagusia; Paz Robina, Michelin-eko zuzendaria Gasteizen; eta Javier Fernández de Retana, Aernnovako Erakunde-harremanetako zuzendaria.

Ainhoa Corcuerak, Egibide-koak, SAS Automotive-ren aplikazioa azaldu zuen elkarlaneko robotikaren analisia egin ondoren.

Diego Sagastik, Tecnaliakoak, errealitate handiagotu eta birtualean Lantek-en jardunbide egokia azaldu zuen.

De Internet de las Cosas habló Jason Mansell, de Tecnalia poniendo de ejemplo a Zayer.

 Big data-ri buruz José Manuel Lópezek, UPV/EHUkoak, hitz egin zuen, eta Ega Master-en kasua azaldu zuen.

Eta zibersegurtasunaz Ismael Etxebarria, unibertsitate berekoa, aritu zean, Euskaltel jarri zuelarik adibide gisa. 

Santiago Niño Becerra ekonomialariak etorkizunari buruzko bere ikuspegi berezia eman zuen:  

Eta jarraian, Innobasqueko zuzendari nagusiak, Leire Bilbaok, moderaturiko eztabaida-mahaian parte hartu zuen. 

Bilbaok lehen mailako prestakuntza, 4.0 industriaren benetako eskariei erantzungo diena, lortu beharra azpimarratu zuen. Bat dator langile prestatuak lortzeko orduan zailtasunak eta gabeziak detektatzen ari direla esaten dutenekin. Gainera, gogoratu zuen campus teknologiko bat jarri dela martxan Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, LH dualean 4.0 industrian espezializaturiko ikastaroa, doktoreak prestatzeko programa Aeronautikan, eta enpresen artean laguntzeko beste bat Gojain-en (Araban). 

Solasaldian izan zen Xabier Sancho, UPV/EHUko Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako zuzendaria.

 Xabier López, LH zuzendaria, Egibidekoa.

Juan Ugarte, Arabako Enpresaburuen (SEA) idazkari nagusia.

eta Eduardo Mozo de Rosales, Arabako Merkataritza Ganberako idazkari nagusia.

Jardunaldiari amaiera Victor Mayoral-ek eman zion, bere anaia Davidekin batera, Erle Robotics startup arrakastatsuaren sortzaileak.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago