Nola gehitu etekinak eta balioa akziodunarentzat? Nola erakarri eta mantendu talentudun profesionalak? Nola eraiki markarenganako fideltasuna? Erantzuna kulturan dago. Erakunde baten kultura abantaila lehiakorreko eta desberdintzeko iturri nagusia da.
Richard Barret-i egindako eta Item “Brand & values”en argitara emandako elkarrizketan, Barret Values Centre-ren sortzaile eta lehendakariak errendimendu handiko kultura, balioetan oinarritua, nola eraiki azaltzen du.
Ikerkuntzek honako hau berresten dute: lotura estua dagoela finantza errendimenduaren eta enpresa bateko kultura-balioen eta haren enplegatuen balio pertsonalen arteko lerrokatzearen artean. Beste hitz batzuetan esanik, norbera den hori eta norberak borroka gai dueña eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen kalitatea bezain garrantzitsua hain garrantzitsua bihurtzen ari da.
“Erakundearen eraldaketa liderren beraien eraldaketa pertsonalarekin hasten da, zeren eta kultura haien kontzientziaren, haien balioen eta haien sinesteen isla baita”
Balioak printzipioak, idealak edo sineste sakon errotuak dira eta pertsonek horiek dituzte edo horietara jotzen dute erabaki bat hartzen dutenean. Norbanakoek portaera pertsonalen bitartez adierazten dituzte eta erakundeek beren kultura islatzen duten portaeren bitartez.
Kultura eta lidergoa
Erakunde baten kultura eratzen duten balioak gaurko liderren edo aurrekoek utzitako ondarearen baitan dauden sinesteen isla da. Erakundeko eta enplegatuen kulturabalioen artean lerrokatze falta bat dagoenean, emaitza errendimendu baxua da, aurrerago langileriaren eta produktu eta zerbitzuen kalitatearen murrizte bat bihur daitekeena.
Aitzitik, balioak partekatuak direnean, emaitza errendimendu handia da, langileriaren konpromiso handiagotik eta produktu eta zerbitzuen kalitatean bikaintasuna bilatzetik eratorria.
Gainera, badira beste bi onura gako. Lehenak zerikusia du talentua erakarri eta erretenitzearekin, eta horrek abantaila garrantzitsua ematen die erakundeei, batez ere talentua urria denean. Bigarrenak marka indartsu bat eraikitzearekin du zerikusia, zeren eta markaren eta konpainiaren balioak txanpon beraren bi aldeak baitira. Kanpo-irudi indartsuagoa duten markak beti dagozkie barne-kultura indartsuagoak dituzten enpresei.
Erakundeen kulturaz gehiago jakin nahi baduzu, ez utzi irakurri gabe hurrengo Brunch & Learn, Branding-ari eskainia. Urriaren 31n gure bazkide diren AZK eta Durero-k beren esperientzia, ezagutza, ideiak, teknikak eta metodologiak partekatuko dituzte ikaskuntzari eskainitako jardunaldian.