Arrakasta edozein adinetan irits daiteke, baina horretarako landu egin behar da. Hori erakusten du Temper Thompson-en ibilbideak; gazte idazle honek zortzigarren mailan erabaki zuen hilean 100 dolar irabaziko zituela gurasoen pagaren menpe ez egoteko.
Eta lortu egin zuen: bere ordenagailuaren aurrean jarri eta bere etorkizuna eraikitzen hasi zen.
Gaur egun, 17 urteko nerabe honek 30.000 dolar irabazten ditu hilean marketin digitalari eta liburuen online salmentari esker; irakaspenak ematen ditu jakiteko nola idatzi Kindle formatuan, Amazon-en liburu elektronikoen (e-books) irakurgailuan.
Hona hemen bere arrakasta lortzen lagundu dioten 5 irakaspenak, Inc hedabide digitalari emandako elkarrizketan azaldu zituenak:
1. Egin zerbait
Lehenengo irakaspena da zerbait egin behar dela. “Jende askok esaten du zerbait egin nahi duela, baina gero inoiz ez dira iristen ezer egitera”, dio Temper-ek. “Inoiz ez baduzu egiten, inoiz ez duzu arrakastarik izango”.
Dena da denbora eta ahalegin kontua. Hori da gainerakoengandik bereizten zaituena.
2. Ez izan porrotaren beldur
Bigarren irakaspena iraunkortasuna da.
Hutsegiteak beti gertatzen dira, baina zorionez hutsegiteetatik ikasi egiten da eta, horri esker, hobetu egiten dugu.
3. Mantendu fokua
Jarri arreta osoa zeure helburuan, eta sekula ez desbideratu hortik.
4. Ingura zaitez jende positiboz
Zure inguruneak eta sareak inspiratu egiten zaituzte. Gauza negatiboz inguratzen bazara, negatibotasun horrek xurgatu egingo zaitu. Temper-en gurasoak ere ekintzaileak dira, kafe-denda baten jabeak dira, eta semeak haien urratsei jarraitu die. Berak hazten jarraitu nahi du, eta gurasoen babesa du horretarako.
5. Ez zaitez egokitu
Beti aurrerantz egin.
Temper-ek urtero 10ez biderkatu ditu bere salmentak. Hilean 100 dolarreko helburuarekin hasi zen, eta orain hilean 100.000 dolar irabaztea du helburu.
5 irakaspen hauei esker, gazte jakintsu hau bere web-orria izatera iritsi da, eta gune horretan jartzen ditu salgai bere liburuak, eta gainera bere irakurleek liburu horien irakurketa gomenda dezaten sustatzen du sari ekonomikoen bidez.