Euskadik azaroaren 7tik aurrera Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astea ospatuko du. Europa osoan egiten den ospakizuna da, baina jatorria Frantzian du, non Hubert Curien Ikerketako ministroak erabaki baitzuen Ministerioaren hamargarren urteurrena ospatzea, eta horretarako lehen aldiz publikoari zabaldu zizkion bere lorategiak.
Horregatik, eta ordudanik, Europako herrialde guztietako erakunde askok beren ateak irekitzen dituzte eta jarduera ludikoak, lantegiak, workshop-ak, erakusketak… egiten dituzte. Euskadik ere egiten du hori duela 16 urtetik hona.
Horregatik, zuk ere bat egin nahi baduzu Astearekin eta zure proiektuak eta ikerketa-lanak erakutsi nahi badituzu eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren aldekoagoa izango den gizarte-ingurune bat sortzen lagundu nahi baduzu, bete ezazu formulario hau urriaren 30a baino lehen. Eta argibide gehiago behar baduzu, hemen aurkituko dituzu.
Proposa ezazu dibulgazio edo zabalkunde-jarduera bat azaroaren 7 eta 20 artean egiteko Astearen esparruan, eta har ezazu parte Euskadin zientzia, teknologia eta berrikuntzaren inguruan dagoen gizarte-komunikazioko ekitaldi handienean.