Asunción Gómez-ek irabazi du Emakume Teknologoarentzako II. Ada Byron saria, eta sari hori emateaz baliaturik, hasiera eman zaio Deustuko Unibertsitateak antolaturiko FOROTECH Ingeniaritza eta Teknologiaren Asteari. Begoña García-Zapirain bizkaitarrak, Deustotech-Life-ko zuzendariak, accesita jaso du.
Asunción Gómez (Badajoz, 1967) informatikan doktorea da eta nazioartean ikertzailerik ospetsuenetako bat “teknologia semantikoak” deiturikoetan, adimen artifizialaren eremuan sartzen direlarik. 2007az geroztik UPMko Informatika Fakultateko Adimen Artifizialaren sailean lan egiten du katedradun gisa. Ikertzaile peto-petoa da, eta 15 patente erregistratu ditu bere karreran zehar. Nazioarteko 21 proiektutan eta Espainiako 400 baino gehiagotan parte hartu du arduradun gisa, eta zientzia-argitalpenetan egindako ekarpenak ehun baino dezente gehiago dira.
Bere ikerketa-ildoen ardatzak sistema eta erakundeen arteko komunikazioaren eta informazio-trukearen arloak dira batez ere, eta zehatzago esanda web semantikoa.
Horrelako webguneek aukera ematen dute ordenagailuek Interneteko edukiak prozesatu, interpretatu eta alderatzeko, dagoen informazioaren bilaketa eta azterketa erraztuz erabiltzaileari.
Asunción Gómezi entzutea da onena: