Hasi da atzerako kontaketa. 15 egun bakarrik falta dira FIRST Lego League Euskadiren final handirako, datorren otsailaren 16an izango baita Gasteizen. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen du Euskadin STEAM (ingelesezko siglen arabera, Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) hezkuntza sustatzeko. erreferentziazkoa den programa hau. Honetarako, Innobasquek badu 33 erakunderen laguntza, eta hauek parte hartzen dute bai lehiaketa antolatzen eta bai FIRST Lego League Euskadik duen prestakuntza-programan ikasleei saioak ematen, edo borondatezko lanaren bidez.

Euskal enpresa, akademia-mundu eta teknologia- eta ikerketa-zentroen errealitatera ikasleak hurbiltzeko helburuaz, Innobasquek prestakuntza-saio eta bisitekin osatzen du FIRST Lego League, aurtengo edizioan euskal sektore aeroespaziala eta bertan lan egiten duten profesionalak ezagutarazteko balio izan dutelarik. 20 erakunderen laguntzari esker, onuragarria izan da 1.500 ikaslerentzat. Prestakuntzan parte hartu dutenak Begoñako Andra Mari (BAM), Aernnova, UPV/EHU, Aulaespazioa, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Farmaziako Fakultatea, Medikuntzako Fakultatea, Psikologiako Fakultatea, UPV/EHU Kultura Zientifikoaren Katedra, Azti-Tecnalia, Neiker-Tecnalia, Osakidetza, Basurtoko Ospitalea, BCAM, MONDRAGON Korporazioa, MU-MGEP, Athlon, Tecnalia eta Sener izan dira.

Gainera, Mondragon Korporazioak aurten, Innobasqueren eskutik, sailkatzailea ez den lehiaketa bat antolatu du, Micro FLL Mondragon-Innobasque, eta bertan, duela 2 aste, 20 taldek beren proiektuak eta robotak probatu ahal izan zituzten Gasteizko final handiaren aurretik.

Hezkide Eskolaren, Kiribil Sarearen eta Ede Fundazioaren laguntza, 200 boluntarioz osaturiko lantaldea koordinatzen dutelarik, funtsezkoa ari da gertatzen aurten hamar urte betetzen dituenean ekimen honek Euskadin.

FIRST Lego League Euskadi ezinezkoa izango litzateke laguntzaile estrategiko batzuen babesik gabe, eta aipatu behar dira, besteak beste, Euskaltel, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Mondragon Korporazioa, Petronor, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Sener, Azti-Tecnalia eta Iberdrola. Guztiei, eskerrik asko!

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago