Europan bakarrik 3.000 kirol tradizional daude, eta horietako gehienak desagertzeko zorian. Unescok herri baten ondare ukiezinaren osagaitzat jotzen ditu eta bere kultura-aniztasunaren adierazgarri.

Futbolaren hegemoniak eta banako kirolak egiteko dagoen joera gero eta handiagoak arriskuan jartzen dute kirol-mota hauen bizi-iraupena.

Horretaz jabetuta, Europako Batasunak Re-Play proiektua jarri du martxan, partzuergo multidiziplinarra Europako 5 herrialderen parte-hartzearekin, eta 2 milioi euroko aurrekontua izango du, altxor hauek iraunarazteko helburuaz. Honela, plataforma bat ari da garatzen, modalitate ezberdinak 3D-n digitalizatzen ari dena. Honek aukera ematen du ikusteko nola den hiru dimentsiotan eta praktika hobetzeko. Euskal pilota da proiektuaren parte den kiroletako bat.

Mª Teresa Linazak, Vicomtech-IK4-ko Turismo eta Ondare saileko zuzendariak ─eta Re-Play Europako partzuergoaren parte diren 5 zentro teknologikoetako bat da Vicomtech-IK4─, “Kirola eta Berrikuntza” Innobasqueren Asteartean azaldu zuen, jardunaldia martxoaren 10ean izan zelarik Deustuko Unibertsitatean.

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago