Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
Ekainaren 17an
B+I STRATEGY-REN 8. ESTRATEGIA LIBURUAREN AURKEZPENA. Bizkaia Aretoan, Bilbon
B+I Strategy-ren urteko Liburu Zuria, bai B+I Strategy-koak eta bai aliatu eta hurbileko kolaboratzaileak diren egile askoren parte-hartzea duena. Aurkezpenak balioko du ingurune lehiakorrari buruz gogoeta egiten laguntzeko, non aholkularitza-enpresak bere jarduera egiten duen, eta trataturiko gaien ikuspegi berezia emango du. Parte-hartzaileak izango dira Ana Camacho, Batz-eko zuzendari nagusia; Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; Asier Vitoria, Gureak-eko zuzendari nagusia; Pili Kaltzada, komunikatzailea, eta Sabin Azua, B+I Strategy-ko bazkide zuzendaria. Beharrezkoa da bertaratzeko asmoa baieztatzea idatziz (bmasi@bmasi.net), telefonoz (94 405 2041) edo formulario honen bidez.
Antolatzailea: B+I Strategy
Ekainaren 18ra arte
ZUMARRAGA ZUEKIN BERRITU 2019. I+G+b EKINTZAK GARATZEKO LAGUNTZAK ETE-EN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO
Deialdi honen helburua da diru-laguntzak emateko prozesua arautzea, Zumarragan 50 langile edo gutxiagorekin dauden enpresen lehiakortasuna hobetzera zuzendutako azterketak/proiektuak egiteko.
Deitzailea: Zumarragako Udala
Ekainaren 18ra arte
Deialdi honen bidez, makro, mikro eta nano eskalan ekai edo materialen teknologian eta ingeniaritzan nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukera dute euskal enpresek. Deialdi honek, Eusko Jaurlaritzaren funtsen bidez, ondorengo gai-arloetan garaturiko proiektuak finantzatuko ditu: ingeniaritzarako modelaketa eta ekaien prozesaketa, gainazal berritzaileak, estaldurak eta interfazeak, errendimendu handiko compositeak, ekai funtzionalak, osasunerako aplikazioetan oinarrituriko teknologietan estrategia berriak eta fabrikazio aditiborako ekai edo materialak.
Ekainaren 19an
ETE, startup eta inbertitzaileen arteko hitzordua da: Berrikuntza Irekiaren klabean lankidetza-aukerak aztertzeko elkartu nahi dute, baita enpresetan intraekintzailetza sustatzeko ere. Helburu nagusia zubiak eraikitzea da mundu hauen artean, ez beti ondo konektatuak, dauden ETEetan berrikuntza eta dibertsifikatzea eta startup-etan hazkundea eta garapena errazteko. CITA|Emprendek inspirazio eta lanerako testuingurua errazten du ETE/startup konexioak estimulatzeko eta ezinbesteko beste eragile erabakigarri batzuekin harremanetan jartzeko, adibidez inbertitzaileekin eta ekintzailetza, berrikuntza eta eragiketa korporatiboen profesionalekin.
Antolatzaileak: Adegi eta Diario Vasco
BIND 4.0 OPEN SESSIONS. Tabakaleran. Donostia
Networking jardunaldia, euskal ETEen harremana sustatzeko BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkar eraginean jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan. Cita Emprende-ren esparruan egingo da.
Antolatzailea: Spri taldea
Ekainaren 20an
OGP EUSKADI I-LAB-AREN (3. KONPROMISO TALDEAREN) FORO IREKIA, ETA ELKARLAN ETA OPEN DATA EUSKADI SARIAK
3. Konpromisoaren Foro Irekia jende guztientzat irekitako ekitaldia da, eta berrikuntzan eta herritarren parte-hartzeari buruzko ikuspegi berrietan interesaturiko pertsona orori zuzendua. OGP nazioarteko erakunde bat da, herritarrengana irekiago, arduratsuago eta sentikorragoak diren gobernuak sustatzeko mekanismoak ebaluatzea eta garatzea helburu duena. 3. Konpromisoaren helburua da berrikuntza publikoko laborategi bat sortzea herritarren parte-hartzeaz, Euskadiko herritarren parte-hartzerako I-Lab-a. 2018ko udazkenean eratu zen 3. Konpromisoaren lantaldea, non pertsona, eragile eta erakundeek beren ikuspegia eman duten eta herritarrek parte hartzeko etorkizuneko I-lab-aren oinarriak ezarri dituzten. Orain lan-prozesuan bide erdia egin denean, egindako lana eta hitzartuz joan diren edukiak ezagutarazi nahi ditugu, herritarrekin, erakundeekin eta interesaturiko beste eragile batzuekin kontrastatu eta egiaztatzeko.
Halaber, 2018ko Elkarlan Sariak emango dira balio publikoa elkarlanean sortzeagatik, eta Open Data Euskadi Sariak (euskal administrazioen datu irekien ideiak eta aplikazioak).
Antolatzailea: OGP Euskadi
BERDINTASUNA GOSARIAK: “SOLDATA-ARRAKALA: KAUSAK ETA KONPONTZEKO ESTRATEGIAK“. Bilbon
Bizkaiko enpresetan berdintasuna bultzatzeko Enpresan Bardin proiektuaren esparru orokorraren barruan, beste jarduera batzuen artean, gune hau sortu dugu Enpresetan emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometiturik dauden pertsonen harreman iraunkorra erraztuko duen sare bat ezartzeko. Gosari hauek, gainera, beste ikuspuntu batzuetara hurbiltzea lortu gura dute, eta giro mesedegarri eta iraunkorra sortu, gure enpresa-ehunean berdintasunari buruz eragin nabaria izan dezan. Kasu honetan, soldata-arrakala landuko da, emakumearen berdintasun-arazoak gordinki adierazten dituen gaia. Nahiz eta kausak ugariak eta askotarikoak izan, soldata-arrakalaren agerpena enpresaren eremuan gertatzen da, eta horrek gaiari beharrezko zorroztasunez heltzea eskatzen du. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, parte hartuko du.
Antolatzailea: Cebek
Ekainaren 21ean
TALENTUA ENPRESA-HAZKUNDEAREN PALANKA GISA. Iberdrola Dorrean, Bilbon
Helburua hainbat galderari erantzutea da, eta lantaldeak sortzeko orduan erakundeek eta pertsonek kontuan izaten dituzten eredu eta faktore berriei buruz eztabaida egitea. Euskaditik, nola erakar dezakegu estatuko eta nazioarteko talentua? Enpresa-ekosistema prestaturik al dago industriaren digitalizatzea gauzatuko duten gazte espezializatuentzat? “Finantza-sektorean eraldaketa digitalaren erronkak eta aukerak” mahai-inguruan honako hauek izango dira: Idoia Iceta, NEM Solutions-eko zuzendari nagusia; Iñaki Garcinuño, CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko lehendakaria; eta Leire Bilbao, INNOBASQUE-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia; moderatzailea: Javier Garcinuño, Hasten Ventures-eko eta INNOLAB Bilbaoko zuzendaria.
Antolatzailea: Innolab Bilbao
Ekainaren 21era arte
GIZARTE-PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEKO LAGUNTZAK BIZKAIA 2019
Enpresa-proiektu sozial berritzaileak garatu, zehaztu eta martxan jartzeko laguntzak.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
ENPLEGU-ESKAINTZAK BCAM-EN:
DATUEN ZIENTZIAN IKERKETA-TEKNIKARIA
FLUIDOEN DINAMIKA KONPUTAZIONALEAN TEKNIKARIA
BCAMen bi teknikari bilatzen dituzte gure Ezagutzaren Transferentzia Unitatean (Knowledge Transfer Unit -KTU) lan egiteko. Plataforma honen helburua da ebazpide matematikoak, bizitza errealeko aplikazioetan oinarrituak, garatzea zientzia-erronketarako. Hautagaiek ezagutza transferitzeko proiektuetan lagunduko dute industriarekin eta beste ikerketa-erakunde batzuekin.
Ekainaren 24an
NEGOZIOEN ERALDAKETA EUSKADIN. Euskalduna jauregia (Bilbo)
Jardunaldia Negozioen Eraldaketari buruzko jardunaldi-zikloan sartzen da; bertan azken joerak azalduko dira, eta berrikuntzan, digitalizazioan, talentuan adituak eta arrakasta-kasuak izango dira, eta atsegingarria izango litzateke zu ere bertan izatea. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburua, Arantxa Tapia, eta Innobasqueko presidentea, Manuel Salaverria, ere jardunaldi honetan izango dira parte hartzen, beste aditu batzuen artean.
Antolatzaileak: APD eta Deloitte
Ekainaren 24tik 28ra
AGORA TEKNOCAMP. Gasteizen
Agora TeknoCamp Arabako Lurralde Historikoko DLHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailetako neska-mutilentzako campus teknologiko bat da. Campus dibertigarria, bertan zientziarekin eta teknologiarekin esperimentatzeko astebetez. Egibide, UPV/EHU, Innobasque, Ikaslan Araba eta Arabako Foru Aldundiaren lana eta lankidetza campus honen diseinuan gauzatzen da, besteak beste, zientzia- eta teknologia-gaitasunekiko Arabako neska-mutilen interesa sustatzea duelarik helburu.
Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia
Ekainaren 26an
Europa zientzia bikainean nabarmentzen da, baina hobeto egin beharra dauka merkatuko berrikuntza sortzaileari dagokionez. Europako Batzordea lanean aritu da arrisku kapitala lortzeko baldintzak hobetzeko eta munduko finantzaketa-programarik handienak, Horizon(te) 2020 delakoak, inpaktu handiagoa lortuko duela bermatzen jarraitzeko, merkatu berriak sortuko dituzten berrikuntzak finantzatuz. Horizon(te) 2020ren gainerako denboraldirako, Batzordeak aldaketak egin ditu eskala aldatzeko ahalmena duten proiektu berritzaileentzat laguntza emateko. Batzordeak hurrengo Horizon Europe Programa Esparrurako hartuko ditu kontuan aldaketa hauek. Jardunaldiaren helburua Europako Berrikuntza Kontseiluaren pilotua eta bere programetan (Pathfinder eta Accelerator) berritasunak aurkeztea da, baita negozioaren azelerazio-zerbitzuak ere, networking eta coaching, Europako Batzordeak eskainiak; eta Enterprise Europe Network-en nazioartekotze-zerbitzuak. Gainera, beren proiektuak programa hauen bidez finantzatzea lortu duten euskal enpresen esperientzia praktikoa ezagutu ahal izango dugu, eta ebaluatzaile baten aholkuak kalitatezko proiektu bat aurkezteko.
Antolatzaileak: SPRI, Innobasque eta BEAZ, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideak, eta Teknologia eta Industria Garapenerako Zentroa (CDTI).
Ekainaren 27an
FABRIKAZIO AURRERATUAREN AUKERAK. Azaro Fundazioan, Markina Xemein
Fabrikazio aurreratuak eskain diezazkiekeen aukeretan interesaturik dauden enpresetara zuzendutako jardunaldia, baita ere, kasu praktikoen bidez, fabrikazio aurreratua zer den eta Euskadiko fabrikazio aurreratuaren estrategia ezagutarazteko, eta finantzaketa-programak ezagutzeko. Beharrezkoa da izena ematea hemen: lseara@azarofundazioa.com
Antolatzaileak: RIS3 Euskadi eta Azaroa Fundazioa
Ekainaren 29ra arte
ATZERRIAN PATENTE ETA UTILITATE-MODELOEN ESKAERAK SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK 2019
Atzerrian patenteen eta utilitate-modeloen eskaera sustatzeko diru-laguntzak. Eskatzaileak egina izan behar du atzerrian zuzenean edo hirugarrengo ordezkari baten bidez patente eta/edo utilitate-modeloaren eskaera, horretarako herrialde bakoitzeko bide nazionala erabiliz, Europako bidea Europar Patenteak emateko Hitzarmenean ezarritakoan oinarritua, edo patente-arloko Lankidetza Tratatuaren bidea.
Deitzailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa
Uztailaren 3an eta 4an
IKASTAROA: NOLA TRANSFERITU TEKNOLOGIA-GARAPENAK ENPRESA-BEZERO BATI? I+G+b-REN MERKATURATZE, MARKETIN ETA SALMENTA-ESTRATEGIAK. Innobasqueren egoitzan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean
Ikastaro hau ikertzaile eta kudeatzaileentzat da, I+G+b proiektuen prestakuntza, egokitze teknologiko eta enpresa pribatu, ETE eta enpresa handiei saltzeko prozesuetan esku hartzen dutenentzat. Helburua da era praktikoan berrikustea soluziobide teknologiko baten prestakuntza estrategikoaren funtsezko zikloa, bere merkaturatze, marketin eta salmentarako enpresa-bezero bati. Merkatuan arrakastaz eta eraginkortasunez salmenta bat zuzen egiteko jarduketen eta gomendioen protokoloa emango diegu parte hartzen duten pertsonei.
Antolatzailea: Innobasque, EENeko kidea
Uztailaren 5era arte
Euskadiko Kultura eta Sorkuntza Industrien lehiakortasuna hobetzeko helburuaz, KSIetan berrikuntza sustatzeko den KSI Berritzaile programa osatuz, nazioarteko bihurtzeko erronka berriari ekin zaio aurten, 2019an. Kultura eta Sorkuntza Industriak (KSI) Nazioartekotzeko Programa Pilotuak honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie Euskadiko kultura- eta sorkuntza-sektoreko enpresei:
nazioartekotzeko diagnosia, nazioarteko merkatuetan sartzeko enpresak duen gaitasuna ezagutzeko (70 enpresa hautatuak); nazioartekotze-plana, atzerrian negozio-aukerak ahalik eta gehien ustiatze aldera bide-orria diseinatzeko (20 enpresa hautaturaino); eta prestakuntza-plana Kultura eta Sorkuntza Industrien nazioartekotzeari buruzko alderdietan.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, eta kudeatzailea: Tabakalera
Uztailaren 15era arte
CERVERA DEIALDIA
Lehentasunezkotzat jotako zenbait teknologia-arlotan merkatura zuzendutako zientzia- eta teknika-ikerketako proiektuak finantzatzeko laguntzak. CDTIk finantzatuko ditu, gehienez 40 milioi eurorekin, bikaintasunezko Teknologia Zentroek eta Teknologia Berrikuntzari Laguntzeko Zentroek, estatu mailakoek, garaturiko ekimenak. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31tik uztailaren 15era da, eta CDTIren Egoitza Elektronikoaren bidez egin behar da. Cervera lehentasunezko teknologiak 10 arlo handi hauetan batzen dira: material aurreratuak, eko-berrikuntza, energia-trantsizioa, fabrikazio adimenduna, osasunerako teknologiak, elikadura-kate seguru eta osasungarria, deep learning, adimen artifiziala, sare mugikor aurreratuak, garraio adimenduna eta informazioa babestea. Eskaturiko aurrekontuak 2 eta 4 milioi euro artean egon behar du talde bakoitzeko.
Antolatzailea: CDTI
Uztailaren 21era arte
DEIALDIA ZABALIK ZEURE PROIEKTUA AURKEZTEKO VODAFONE BERRIKUNTZA SARIEN XIII. EDIZIOAN
Vodafone España Fundazioak Vodafone Berrikuntza Sarien deialdia ireki du hamahirugarren edizioan. Sari hauen bidez IKTetan berrikuntza-proiektuak bultzatzen ditu zaurgarritasun-egoeran edo gizarte-bazterketan erortzeko arriskuan dauden herritar-sektoreen bizi-kalitatea hobetzeko. Antolatzaileek izaera soziala duten teknologia-proiektuak bilatzen dituzte, 15.000€-rekin eta Bartzelonako MWCn ikusgaitasuna emanez bultzatzeko.
Antolatzailea: Vodafone Fundazioa
Irailaren 3ra arte
MERKATARITZAN, OSTALARITZAN ETA ZERBITZUETAN IKT-AK INPLEMENTATZEKO LAGUNTZAK – DENDATICS. DONOSTIA
Donostiako saltegien lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, hiriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan tresna digitalak ezarriz.
Deitzailea: Donostiako Udala
Irailaren 13an
BERRIKUNTZA, EKINTZAILETZA ETA GIZARTE-EKONOMIAKO FOROA
Foro hau Eibarren enplegua eta ekoizpen-ehuna sortzeko gaur egun dauden aukera ezberdinetan sakontzeko aukera da ikuspegi ekintzaile eta berritzailetik, XXI. mendeko gizarterako identifikaturiko premietatik abiatuta. Hori guztiori aurrerabidea eta ongizatea sortzeko bide berriak identifikatu, analizatu eta, hala badagokio, bultzatu ahal izateko.
Antolatzailea: Eibarko Udala
Irailaren 26ra arte
IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT
IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.
Deitzailea: Europako Batzordea
Urriaren 31ra arte
ZABALDU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA
Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.
Deitzailea: Spri taldea
Laguntza honen xedea da bertoko proiektu berritzaileak eta hiriaren geroko garapenean eragina izango dutenak bultzatzea, horretarako 35 urte baino gutxiagoko (kontratazio unean) gazte gaitu langabeak hartuta. Horretarako diru-laguntzak planteatzen dira, proiektu berritzaileen bidez, hiriaren ekonomia-, gizarte- eta ekoizpen-garapena sustatzen dituztenentzat, eta gazte gaituak kontratatzen dituztenentzat, hiriaren etorkizuneko oinarriak garatzea lortzeko.
Deitzailea: Donostiako Udala
VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, Vicomtech-ek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez
Deitzailea: Donostiako Udala
Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzea beraien lehiakortasuna hobetzeko, beraietan proiektu estrategikoak garatuz. Diru-laguntza bat emango da proiektu bat ezartzeko, bai berrikuntza- edo nazioartekotze-eremuetan eta bai garapen berezietan (zerbitzu espezializatu, teknologia eskuratze, patente berrien erregistratze eta abarretan) enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Deitzailea: Donostiako Udala
TECNUN-arekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, TECNUN-ek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
CIC BiomaGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
Azaroaren 20-21an
Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)
Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza
Azaroaren 28ra arte
INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZA-PROGRAMA
Zabalik da Industria Zibersegurtasunera zuzendutako laguntza-programan eskaerak egiteko epea, eta zehatzago esanda, zibererasoen aurrean babes-sistemen bateratzea eta integrazioa planteatzen dituzten proiektuetara IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetarako manufaktura-enpresa industrialetan. Industria Zibersegurtasunerako laguntza-programa 550.000 euroz hornituta dago aurten eta hardware, software eta aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastu eta inbertsioen % 50 finantzatuko du, 18.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.
Deitzailea: Spri
Azaroaren 29ra arte
XPANDE DIGITAL PROGRAMA
Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.
Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera
INNOCÁMARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN
Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte.
Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER
Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.
Deitzailea: UPV/EHU
Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko. Inbertsioak hasi aurretik aurre-eskaera aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak.
Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea
Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.
Deitzailea: Donostiako Udala
DONOSTIAINN. BERRIKUNTZA SUSTATZEA XEDE DUTEN EKINTZEN BABESA. DONOSTIA 2019
Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.
Deitzailea: Donostiako Udala
Abenduaren 19ra arte
IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT
IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.
Deitzailea: Europako Batzordea
Abenduaren 31ra arte
ENPRESA BERRIAK SORTZEA ETA FINKATZEA BULTZATZEKO LAGUNTZAK. DONOSTIAN 2019. URTEAN
Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.
Deitzailea: Donostiako Udala
Martxoaren 3tik 5era
ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan
Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, industria-lehiakortasunaren hobekuntza, negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak bultzatzen ari direnekin.