FABulous enpresa-azelerazioko programa da 3D-n inprimatzeko teknologien ekosistema sortu eta sustatzeko; azpiegiturak eta inbertitzaileak berritzaileekin eta ekintzaileekin elkartzen ditu diseinu, manufaktura, logistika eta edukian oinarrituriko zerbitzuen eremuan.
FABulous ETEak eta start up-ak bilatzen ari da, merkatuan sartzeko eta negozio iraunkorraren oinarri izateko gai diren ideia berritzaileekin. Hori bada zure kasua, FABulous-ek finantzaketa, mentoring eta coaching emango dizkizu, baita laguntza teknikoa eta negozio-planaren diseinurako laguntza ere. Programak 150 ETE bilatzen ditu eta 5,4 milioi euroko finantzaketa-poltsa du.
Enpresa-azeleratzaile honetan parte hartzeko interesa duten enpresek beren eskabidea webgune honen bidez egin behar dute. Lehenengo deialdia abenduaren 18an amaituko da. Bigarren deialdia 2015eko uztailean izango da.
Zer bilatzen dute FABulous-en?
- Hodeiko zerbitzuak eta diseinuak eta lankidetza irekikoak 3D-n inprimatzeko
- Mugikorretarako aplikazioak eta zerbitzuak 3D-n inprimatzeko
- Logistika eta manufakturako zerbitzuak eta erremintak
- Eduki aurreratuko kudeaketa, 3D-n inprimatzearekin erlazionatuta.
Carsa euskal enpresak zuzentzen du ekinbide hau, Innovalia Association, Bizkaia:talent, Engineering, Iminds, CKO eta Bwcon-en inplikazioa ere baduena. Jakintza-arloen arteko partzuergo ahaltsua da, ezagutza eta expertise trebetasun teknikoekin eta kudeaketa-gaitasunarekin batzen dituena, eta ezagutza handiko industria bermatuko duten irtenbideak eskaintzen dituena.
FABulous proiektua Europako Batzordearen eta Fiware Accelerate-ren parte da.