Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren erakundeen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
Otsailaren 28ra arte
BALEBILA PROGRAMA: KOMUNIKAZIO DIGITALA ETA NAZIOARTEKOA
Nazioartean beren presentzia gehitu nahi duten negozioei tresnak, komunikaziorako eta Harreman Publikoetarako estrategia praktikoak ematea helburu duen programa da. Ekintzak edozein sektoretako (industria, bio, IKT, elikadura, bideojoko, osasun, diseinu eta abarretako) enpresa berritzaile edo/eta teknologikoetara zuzenduta daude, nazioarteko ingurunean lehiatu eta ingelesez komunikatzeko premia dutenetara (aukeraketa/prestakuntza oso-osorik hizkuntza honetan egingo da). Proiektu honek ETEei lagundu nahi die beren komunikazio-kanpainak ulertu, erabili eta maneiatzeko. Argibide gehiago nahi duenak jo beza hona: brio@bilbaoekintza.bilbao.eus edo telefono honetara: 94 420 53 51.
Antolatzailea: Bilbao Ekintza
Otsailaren 26-27-28an
EUSKO JAURLARITZAK ETA SPRI TALDEAK 2019AN ENPRESENTZAT EMATEN DITUZTEN LAGUNTZA ETA ZERBITZUAK AURKEZTEA. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren eta SPRI Taldearen 2019. urteko laguntza eta zerbitzu programak ezagutarazteko jardunaldiak. Itziar Epalzak, Teknologia Parke Sarearen lehendakariak, Aitor Cobanerak, SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak, eta Ainhoa Ondarzabalek, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendariak, 4.0 Industria, zibersegurtasun, teknologia, berrikuntza, enpresa-sustapen, ekintzailetza, nazioartekotze eta teknologia-parkeei dagozkien laguntzak eta zerbitzuak azalduko dituzte.
Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Euskadiko Teknologia Parkeak
Martxoaren 1era arte
X. SARIAREN DEIALDIA: EKONOMIA ETA BERRIKUNTZAREN KUDEAKETAN UAM-ACCENTURE KATEDRA
Ekonomia eta Berrikuntzaren Kudeaketan UAM-Accenture Katedrak urteroko sariketarako deialdia egin du ekonomia eta berrikuntzaren arloan ikerketa-lan bat egiteko. Edizio honetarako hautaturiko gaia hauxe da: “Teknologia berrien, robotikaren eta adimen artifizialaren eragina enpleguan”. Lanak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 1ean amaituko da, eta posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara: catedra.uam-accenture@uam.es. Saria 5.000 eurokoa da.
Antolatzailea: Ekonomia eta Berrikuntzaren Kudeaketan UAM-Accenture Katedra
Martxoaren 13an
FUTURE AND EMERGING TECHNOLOGIES (FET)” HORIZON(TE) 2020n. Bilbon
“Future and Emerging Technologies” (FET) finantzaketa-programari buruzko jardunaldia. “Zientzia Bikaina” zutabearen barruan “Future and Emerging Technologies (FET)” gisa ezagutzen diren ekintzak sartzen dira, erabat berriak diren teknologiak sustatzeko, horretarako ideia berriak eta arrisku handikoak ikertuz oinarri zientifikoekin. Herritar, ekonomia eta gizartearentzat epe luzerako onura-aukerak detektatu eta ustiatu nahi dira. Jardunaldia da, batez ere, unibertsitate, ikerketa-zentro, teknologia-zentro eta enpresetako kudeatzaile eta ikertzaileentzat/taldeentzat.
Mesedez, baieztatu parte hartzeko asmoa (euraxess@ikerbasque.net) martxoaren 6a baino lehen. NCPrekin bilera egin nahi bada, mesedez, bidali ondoko proiektuaren ideia-fitxa helbide berera.
FET programari buruz argibide gehiago hemen.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU eta Ikerbasque
Martxoaren 13ra arte
EIT FAN ELIKADURA-SEKTOREAREN AZELERAZIO-PROGRAMA
EIT Food Europako ekimenak startup-en azelerazio-prozesua, EIT Food Accelerator Network (EIT FAN) deitua, jarriko du martxan. 16 asteko iraupena duen EIT FAN programak Europako 50 startup aukeratuko ditu, eta horietako 10 gutxienez Bilbon azeleratuko dira eta gainerakoak Alemania, Israel, Suitza eta Erresuma Batuan. Azeleratzaileen sare honek hasierako faseetan dauden enpresak bilatzen ditu, elikaduraren balio-katearen ekosistema eraldatzeko aski ahalmen eta gaitasun izango dutenak, hori seguruagoa, iraunkorragoa eta fidagarriagoa egiteko.
Antolatzailea: Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutua
Martxoaren 21ean
INDUSTRIA-OSAGAI ZIBERSEGURUEN GARAPENA ETA ZIURTAPENA. Arrasaten (Gipuzkoa)
Jardunaldian laguntzen eta parte hartzen izango da Basque Cybersecurity Centre, Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko Eusko Jaurlaritzak izendaturiko erakundea; baita ZIUR ere, Industria Zibersegurtasunerako Zentroa, duela gutxi Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatua. Euskal enpresen egungo premiak eta erronkak jorratuko dira, eta produktu edo zerbitzu ziberseguruak garatzeko gakoak emango dira, arauzko eskakizunak beteta betiere. Honela, Security-by-design kontzeptuari jarraituz produktu bat garatzeko prozesuan zibersegurtasuna sartzeko erronkak eta onurak ezagutu ahal izango dituzte bertaratzen diren enpresek. Paradigma honetan esperientzia zabala du Ikerlanek, eta diseinuaren hasierako faseetatik segurtasun-neurriak sartzea eskatzen du. GAIA Klusterreko enpresek beren esperientzia azalduko dute industriarako soluziobideen garapen eta aplikazioan eta hauek industria-antolakundeetan sartzen laguntzerakoan.
Antolatzaileak: Ikerlan eta Gaia Klusterra
Martxoaren 21era arte
MANUNET 2019 DEIALDIA
Euskal enpresek aukera dute fabrikazioan nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko, Eusko Jaurlaritzaren finantzaketarekin. Fabrikazioan ikertzeko arlo edo eremu guztietara dago irekita deialdia. Alemania, Asturias (ES), Gaztela eta Leon (ES), Katalunia (ES), Euskadi (ES), Gelderland (ND), Irlanda, Luxenburgo, Nafarroa (ES), Overijssel (ND), Piemonte (IT), Errumania, Errusia, Turkia eta Valonia (BE) dira deialdi honetan parte hartuko duten eskualdeak. Aurre-proposamenak aurkezteko azken eguna martxoaren 21a da.
Apirilaren 10-12an
XV. METROMEET. INDUSTRIA-METROLOGIA DIMENTSIONALEAN BILTZARRA. Bilbon
Programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Metromeet-en elkartuko dira sektorean nazioarteko proiekzio handieneko enpresetako (Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, Zeiss, Novo Nordisk, Renishaw, CEA, Creaform, Topsolid edo Faro-ko) exekutibo eta ordekari nagusiak. Gainera, zentro hauetako ordezkariak eta ikertzaileak batuko ditu: PTB, MTC, Nottinghamgo Unibertsitatea, Errumaniako Legezko Metrologia Erakundea, Advanced Forming Research Centre, Antwerp-eko Unibertsitatea edo Ukrainiako Metrologia Zentro Nazionala. Innobasqueko bazkide erakundeek % 30eko beherapena izango dute.
Maiatzaren 21era arte
2019rako proposamena ETEen premia edo beharrizanetara hurbiltzen da; erakundeen gogoeta-gai diren alderdi berriak jorratuko ditu, eta, formakuntzaren bidez, erantzun egokiak emateko tresnak eta baliabideak erakutsiko ditu. Prestakuntza doako programa da, estrategia, bezero, pertsona, gizarte, berrikuntza eta emaitzei buruzko 16 gai proposatzen dituena.
Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Euskalit
Ekainaren 5 eta 6an
WORKINN Bilbao Exhibition Centre (BEC)
Industria-enpleguko foroa, batez ere sektoreko profesionalarentzat da, jardunean baina lanez aldatzeko asmoz dagoenarentzat, edo langabezian eta lanean hasi nahian dagoenarentzat. Ekintzailetza-ekimenak eta enpresa-sorkuntzak ere Foroaren edukiaren parte dira, eta sektore eta jarduera osagarri gisa jorratuko dira.
Antolatzailea: BEC