Gaur arratsaldean, Bartzelonako Aldundiko goi-karguko ordezkaritza bat elkartu da Berrikuntzaren Euskal Agentzian, Innobasquen, bertako presidente Manuel Salaverriarekin eta zuzendari nagusi Leire Bilbaorekin. Katalanak bi eguneko bisita egiten ari dira Euskadin, garapen ekonomikoa eta enplegua sustatzeko esperientzia eta estrategiak trukatzeko. Zehazki, berrikuntzak euskal ekonomian duen eragina ezagutu dute; izan ere, euskal enpresetako % 40 berritzaileak dira, eta I+G-ko inbertsioak BPGdaren % 2,11 osatzen du. Katalanek interes handia erakutsi dute Innobasqueren berrikuntza sustatzeko lankidetza publiko-pribatuko ereduarekiko.
Goizean zehar, Bartzelonako ordezkaritzak Petronorren dagoen Europako Hidrogenoaren Euskal Harana ezagutu du. Bihar Gipuzkoan jarriko dute begirada, Basque Culinary Center, Gipuzkoak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin dituen turismo-estrategiak eta kapitala Donostiako Udalaren eskutik ezagutzeko.
Honako hauek osatzen dute Kataluniako ordezkaritza: Eva Menor, Garapen Ekonomiko, Turismo eta Merkataritza Saileko presidentea eta Badia del Vallèsko alkatea; Abigail Garrido, Turismoko zinegotzi ordezkaria eta Sant Pere de Ribesko alkatea; Mireia Besora, ERC-AM taldeko bozeramaile ordezkoa eta Capolateko zinegotzia; Rosa Funtané, ERC-ko diputatua eta Montgateko alkatea; Carmela Fortuny, Bartzelonako Aldundiko bigarren lehendakariordea eta Sant Cugat del Vallèsko zinegotzia; Lluís Tejedor, C’s taldearen bozeramaile ordezkoa eta Sant Boi de Llobregateko zinegotzia; eta Rosa Boladeras, TxT (Tot per Terrassa) taldeko presidente eta bozeramailea eta Terrassako zinegotzia. Horietaz gain, Eusko Jaurlaritzari dagokionez, bilerara Garapen Ekonomiko, Turismo eta Merkataritza Saileko koordinatzaile Javier Villamayor eta Garapen Ekonomiko, Turismo eta Merkataritza Saileko Europar Funtseko aholkulari Kontxi Odriozola bertaratu dira.