Fabrikazio aurreratuko euskal estrategia, Basque Industry 4.0, Alemaniako Hannover Messen, Europako industria-azokarik handienean, ezagutaraziko da apirilaren 24tik 28ra. Euskadik Alemanian aurkeztuko ditu euskal gaitasun eta indar-guneak fabrikazio aurreratuan, hauxe izanik Euskadirentzat estrategikotzat identifikaturiko lehentasunetako bat, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (Euskadi 2020) Planak jasotzen duen espezializazio-estrategia adimendunean.
Euskal presentzia Alemaniako azokan Nazioartean Kokatzeko Innobasquek bultzaturiko Ekimen Estrategikoaren parte da, non parte hartzen duten baita ere Acicae, AFM, Gaia eta Energia klusterrek,Tecnaliak, IK4 Research Alliancek, Mondragon Unibertsitateak, Spri Taldeak, foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak, estrategiaren liderrak.
Horrela jakinarazi dute gaur Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua den Arantxa Tapiak eta estrategia hedatzeko ardura duen pilotatze-taldearen ordezkaria den José Esmorís-ek, nabarmendu dutelarik 40 erakundek baino gehiagok kolaboratu dutela euskal presentzia Hannover-en aberatsagoa izan dadin. Tapiak azpimarratu du“azoka honek aukera paregabea ematen digula Euskadik industria 4.0-n dituen indar-guneak ezagutarazteko, eta munduko beste leku batzuetako enpresa eta eragileekin esperientziak partekatzeko”.
Basque Industry 4.0 standa Hannover Messe-n, 8. pabiloian, A36 gunean egongo da kokatuta.
Hona hemen euskal programazioa:
Hannover Messe munduan liderra den industria-azoka da; 60 urte badira egiten dela, eta merkatu nagusia da puntako teknologia, material eta ideietarako. Erakusketan zortzi azoka garrantzitsu batzen dira, hainbat industriaren artean interakzioa eta integrazioa erraztuz: industria-prozesuen automatizazioa, eraikinen ekoizpena eta automatizazioa, energia-teknologien aukera zabala, industria eta zerbitzuen softwarea…, sektorearen Europako erakusleiho nagusi bihurtuz. Hannover Messen aurten 6.500 erakusketari izango dira.