Zein da Euskadiko I+G+Bren egoera estatistikatik haratago? Nola eboluzionatuko du etorkizunean? Aldatzen al da gure pertzepzioa gure jarduera-arloaren arabera? Basque Innovation Perception (BIP) proiektuaren xedea zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal ekosistemako partaideek Euskadiko I+G+Bren egoerari buruz duten pertzepzioa ezagutzea da. Horretarako, Innobasqueko bazkide diren erakundeetako adituen iritzietan oinarrituko gara.
Lehenengo fase honetan, arlo eta erakunde desberdinetako 250 pertsonetatik gora hartuko dute parte Adituen Panel batean (enpresetakoek, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetakoek, gizarte-erakundeetakoek, erakunde publiko eta herri-administrazioetakoek, etab.), izaera kualitatiboa duen inkesta labur bati erantzunez. Aditu hauek ekosistemaren ikuspegi zabala eta esperientzia frogatua dute.
Proiektuaren 2. fasean, inkestatik ateratako ondorioak focus group baten bidez kontrastatuko dira Paneleko kide batzuekin. Azkenik, udazkenean BIPen emaitzak jendartean zabalduko dira.
BIPi buruzko informazio gehiagorako, egin klik ondorengo estekan.