Azaroaren 3tik 16ra, Euskadik hitzordua du zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin. Astea/La Semana 2014 zabalkunde-ekintza bat da, zientzia, teknologia eta berrikuntza adin guztietako jendearengana hurbiltzen dituena eta Europa osoan ospatzen dena.

Berrikuntzaren euskal ekosisteman, kide guztiak dira beharrezkoak Euskadi herrialde lehiakor eta bizi-kalitatea duen herrialde bihurtzeko. Horregatik, eragile guztiak (enpresak, spin off-ak, herri-erakundeak, zientzia- eta teknologia-erakundeak, bideratzaileak, unibertsitateak, etab.) gonbidatzen ditugu ekinbide honetan parte hartzera jarduerekin. Tailerrak, bisitak, erakusketak, sarrera libreko jardunaldiak, ikuskizunak, edozein formatu da baliozkoa Euskadi lurralde berritzaile gisa proiektatuko duen jarduera bat antolatzeko.

Astea/La Semana markarekin aurkeztuko da jende guztiarentzako jarduera-programa bat, Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloko gaitasunak erakutsiko dituena, gizartera hurbiltzeko, berrikuntzara emanagoa izango den gizarte-ingurunea sortzeko.

Bere zabalkundean laguntzeko sare sozialak erabiliko ditugu, eta horretarako  Facebooken lankidetza-profila prestatu dugu.

Azaroaren 3an Bilboko Euskalduna jauregian hasierako ekitaldia izango da, eta Urkullu lehendakaria izango da mahaiburu.

Zientziaren Astea Frantzian sortu zen 1991n, orduan Ikerkuntzako ministro zen Hubert Curien-en eskutik. 1993tik urtero ospatzen da Europa osoan zientzia, teknologia, berrikuntza eta horien lorpenak pertsona guztiengana hurbiltzeko helburuaz. Euskadik hamarkada bat baino gehiago darama ekinbide honekin duen konpromisoa urtero berritzen. Parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 944 209 488 telefonoan edo bidali mezu elektroniko bat hona: eleon@innobasque.com

Anima zaitez! Garrantzitsua da guztion parte-hartzea.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago