BC3, Basque Centre for Climate Change-k bigarren kokagunea erdietsi du think tank-aren mundu-rankingean klima-aldaketaren ekonomian eta politikan, horrela birbalidatuz, bere lidertza Europan eta mundu mailan Top Classeko bigarren kokaguneraino eskalatuz
BC3 diziplina-anitzeko ikerketa-zentro bat da 2008an sortu zena Euskao Jaurlaritzako BERC programaren esparruan eta Euskal Herriko Unibertsitateak babestua, ikerketako bikaintasuna sustatzeko asmoarekin klima-aldaketaren kausak eta ondorioak epe luzera ikertzeko.
Bestalde, Think Tank-en mundu-rankinga ICCG-en (International Center for Climate Change Governance) ekimen bat da, eta erakunde pribatu horrek 2012tik azterketa konparatibo bat egiten dihardu ezagutza zientifikoa barruti ekonomikoko klima-aldaketarekin zerikusia duten neurri eta zuzentarauak konektatzen ahalegintzen diren zentroei buruz. Ranking horrek guztira 295 erakunde aztertu ditu eta BC3ri bigarren kokagunea ematen dio Woods Hole Research Centre de Massachusetts-en (USA) ondoren soilik.
Ranking horren xedea honako hau da: Think tank horietako bakoitzak duen eragin erreala ebaluatzea klima-aldaketako politika desberdinak ezartzean mundu guztian. Edizio honetan, ICCG-k ebaluazio-irizpide berriak sartu ditu, guztira 15 adierazleko multzo integratu bat eratuz, hiru barruti handitan, zentro horien emaitza erreala ezagutzeko baliagarritasun handikoa dena.
Lehenik, ekarpen zientifikoak ebaluatzen ditu (findings) politika publikoetan, jarduera profesionaletan eta ohitura sozialetan lortutako eraginarekin; bigarrenik, zentroaren ekoizpena kontsideratu eta sailkatzen du (publications), eta, ondorioz, judizio-elementu kualitatibo eta kuantitatiboen ekarpena egiten du; eta hirugarrenik, hedapen-lanaren emaitzak aztertzen ditu (dissmeination), ezagutza-transferentziako ebaluazio-irizpide gisa ikertzaileko ekarpenaren termino erlatibotan.
BC3ko profesionalek burutzen duten ikerketak eta partaide direneko lankidetza zientifikoko sareek aukera eman dute Zentroa sendotu dadin erreferentzia bezala mundu-mailan.