Erakunde bateko Berrikuntza-arduradunak erakundea etorkizunerantz, negozio-aukera estrategikoetarantz eramaten du. Horretarako, beharrezkoa da hiru pentsaera-mota konbinatu ahal izatea, giza baliabide, teknologia eta negozioekin erlazionatuak. Zehatz esanda, pertsona honen ardura dira:
– baliabideak esleitzea eta lantaldeak sortzea epe luzerako ikuspegiarekin;
– prozesuaren kudeaketa eta martxan dauden ekinbideen aurrerapenaren jarraipena;
– berrikuntza-gaitasunen eraikuntza eta horren transferentzia kultura korporatibora, erakunde osoan eragina izan dezan.
Sarritan kargu hau I+G-ko buruzagitzarekin nahasten da, baina honek, berrikuntzarako funtsezkoa izan arren, ikuspegi soilik teknologikoa hartzen du. Berrikuntzaren arduradunak aurrerapen teknologikoak osatu egin beharko ditu jendeak nahi dituen produktuak eta enpresek laguntzeko moduko negozioak egiteko ahalmen edo gaitasunekin.
Definizioz, berrikuntzak espezializazio-arlo asko hartzen ditu. Honela, Board of Innovation aholkularitza-enpresak berrikuntzaren kudeatzaile on baten, sektore batetik bestera azkar salto egin dezakeen norbaiten, 10 gaitasun nagusiak identifikatu ditu:
1. Negoziora bideratutako estrategia
Informazio mugatuarekin lan egiteak ez luke arazoa izan behar. Berrikuntzaren kudeatzaile batek gai izan behar du uste edo suposizio-zerrenda labur batekin lan egiteko, negozio-kasu berritzaile baten oinarria eraiki ahal izateko.
2. Proiekturako orientazioa
Berrikuntzako gerente askok jarraipena eman behar die hamarnaka berrikuntza-proiekturi, eta beraz komeni da esperientzia-maila handia izatea proiektuen kudeaketan.
3. Hutsegiteak administratzea eta itxaropena
Zenbat eta disruptiboagoa izan proiektua, are handiagoa izango da porrot egiteko aukera. Berrikuntzaz arduratzen denak beste batzuk prestatu behar ditu etorkizunean ziurgabetasun handiko egoeretarako.
4. Aldaketarako jarrera edo joera
Aldaketaz hitz egitea ez da aski. Berrikuntza-arduradun batek berak onartu behar du aldaketa eta beste batzuk inspiratu gauza bera egin dezaten.
5. Jakin-minez
Erakunde bateko berrikuntzaren buru denak informazio berria aurkitzeko irrikaz dagoen pertsona izan behar du, eta eremu berrietan sakondu nahi duen pertsona izan.
6. Baikorra
Berrikuntzaren buruek aukerak ikusi behar dituzte edonon. Oztopoak aldaketarako katu bat besterik ez dira.
7. Arintasuna eta grina
Ideia bat garatzeko 2 urte hartzen dituzten pentsalariak ziur asko ez dira berrikuntza-talde bat zuzentzeko lider egokiak. Sarbide zuzenak bilatuko dituzten pertsonak behar dira. Pertsona horiek ulertu behar dute egitea hobe dela guztiz akasgabe egitea baino.
8. Lanbide arteko esperientzia
Idealki, berrikuntza-gerenteak funts misto bat izaten du, esperientzia praktikoarekin industria askotan. Ideiarik onenak ikuspegi ezberdinek talka egiten dutenean sortzen dira.
9. Barne-burokrazia kudeatzeko gaitasuna
Korporazio bat barne-politikaz beterik dago, eta beraz berrikuntza-proiektuak barne-suteak eragiteko erregai hobezinak dira. Berrikuntzaren administratzaile batek denbora asko pasa behar du barne-komunikazioan, proiektu garrantzitsu bat bere erakundeko “burokrazian” blokeatu zeneko egoera bat azaltzen.
10. Ikuspegi estrategikoa
Berrikuntzaren proiektua definizioz konpainien erosotasunaren eremutik kanpo dago. Berrikuntzaren kudeatzaileak beste batzuk inspiratu behar ditu ikuspegi argia izanik konpainiak gehien begiratu behar duen horretaz.