2015. urtea amaitzeko zorian gaude, ilusio eta konkista handiz beteriko urtea, eta igarotakoa berrikustea gustatuko litzaiguke; horretarako Innobasqueren webguneko 10 istorio berritzaileenak, zuek guztiok aukeratu dituzuenak, kontatuko dizkizuegu:
- Ezin hasi zerrenda hau bazkideen katalogoa aipatu gabe, bazkide diren erakundeen topagunea, non beren gaitasun berritzailea erakutsi eta sareko beste kideena ezagutu dezaketen albiste, bideo, argazki eta abarren bidez. Behar den guztia Innobasque sarearen ahalmen edo gaitasuna aktibatzeko, lankidetza sustatu eta Euskadi herrialde berritzaile egiten laguntzeko bere enpresa, teknologia-zentro, unibertsitate, administrazio, ETE, mikroETE, korporazio handi eta, batez ere, pertsonen gaitasunari esker.
- Otsailaren 27an argazki batek kolapsatu zituen sare sozialak:#thedress. Gogoratzen duzue zer koloretakoa zen soinekoa? Urdina eta beltza ala zuria eta urre kolorekoa?
- Nor dira Gabriel Aresti, Juan de Garay, Maria de Maeztu edo Dolores Ibarruri? Ezin utzi 10 istorioetan sartu gabe euskal jende ospetsua: baduzu minutu-erdi bat horiek ezagutzeko? Albiste honetan kontatuko dizugu.
- 2015eko 10 istorio berritzaileenen artean, nabarmendu beharra daukagu historia egingo duten 10 euskal ekintzaileei buruzkoa. Hitz-jokoa dirudi, baina ziur-ziurra da surf egin daitekeela olaturik eta haizerik gabe ere. Jakin nahi duzu nola?
- Ekainaren 3an euskal berrikuntzaren jaiegun handian 2000 lagunek baino gehiagok ezagutu ahal izan zuten nazioartean erreferente diren 27 hizlariren ikuspegi berritzailea, eta berrikuntzaren bidea aurkitu zuten 41 txoko eta 38 tailerren bidez. Gainera, Ni #global2015 naiz networking jardunaldia oso arrakastatsua izan zen batzorde antolatzailearen parte-hartze aktiboari esker. Batzorde horretan Eroski, Euskaltel, Lantegi Batuak, Ikashub, Begoñazpi ikastola, Protón Electrónica, Suuma, Tecnalia eta IK4 Research Alliance zeuden.
- Innobasqueko 60 bazkidek hartu zuten parte irailaren 24an Innobasque Exchange elkarlaneko berrikuntza-jardunaldiaren 8. edizioan, eta horri esker 31 lankidetza-akordio gauzatu dira dagoeneko.
- Diskoko herniarako inplantea, olatu artifiziala…, urriaren 19an argitaratu genuen 16 euskal enpresa, Europako “urrezko pipiten” artean gaiaz hitz egiten duen istorio bat.
- Azaroaren lehen egunetan egin genuen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astearen hasiera-ekitaldia, eta Felix Goñik, EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko katedradunak, bere ikuspegia eman zigun nola eta zertarako egin zientzia gaiaz.
- Abenduan, #FLLEuskadiz gozatzeaz gain, XXI. mendeko ikasleen 16 gaitasunei buruz hitz egin genuen, eta zerrenda horretan aritmetika, zientzia-kultura eta IKTak daude lehen tokian.
- Gure zerrenda amaitzeko, 2016. urte berrirako agian hartu duzun asmoetako batean lagundu nahi dizugu: ingelesa ikastea.Hori bada zure kasua, hemen kontatzen dizugu euskal gazte talde batek asmatu duen era laster eta erraza.
Ez dugu ahaztu gaur abenduaren 28a dela, Haurtxo Errugabeen edo Inuxente eguna, eta horregatik gogorazi nahi dizuegu gaurko egunez ohikoa dena:
“Inuzente, potente, txakurrak buztana tente!”