Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Esteka honetan agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.
BERDEAGO, ERAGINKORTASUN ENERGETIKOARI ETA IRAUNKORTASUNARI BURUZKO AZOKA BIRTUAL IRAUNKORRA
Gune birtual iraunkorra urteko 365 egunetan egongo da zabalik. Horrela, espazio- eta denbora-muga gabeko topagunea izango da profesional eta partikular interesdun guztientzat. Pixkanaka, aurkezle gehiago etorri eta ekitaldi berriak antolatuko dira, hala nola topaketa teknikoak, mahai-inguruak, aurkezpenak, hitzaldiak… Berri guztiak jakinaraziko ditugu unean-unean.
Antolatzailea: Berdeago, Europako Iraunkortasunerako Elkartea
Apirilak 20
ETE BERRITZAILEEI BURUZKO JARDUNALDIA
Ana Moreno Sanz EQAko I+G+b proiektuetako koordinatzaile teknikoak eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Berrikuntza Sustatzeko Idazkaritza Nagusiko kide batek hartuko dute parte.
Antolatzailea: European Quality Assurance Spain
ONLINE IKASTAROA: PRODUKZIO-PROZESUEN DIGITALIZAZIOA. BASQUE INDUSTRY 4.0
Zein aplikazio izan ditzake digitalizazioak nire hautaketa-prozesuan? Zein abantaila ditu? Orokorretik kasu zehatzetara, jardunaldi honetan aukera izango dugu arlo horretan zer egiten ari diren jakiteko. Industria-jarduera duten enpresei eta produkzio-prozesuen digitalizazioa interesatzen zaienei zuzenduta dago, eta hauen berri izateko aukera emango du: egungo egoera eta izango duen bilakaera, IoT aplikazioen integrazioa, data analisia eta modelizazioa, bezeroaren esperientziara bideratutako produkzio-prozesuaren digitalizazioa eta material metalikoen fabrikazio-prozesu aurreratuak optimizatzeko soluzio digitalak. Jardunaldi hau sarean egingo da, bideo-konferentzientzako ZOOM plataformaren bidez. Edukiera mugatua. Antolatzailea: Enpresa Digitala
Apirilak 21
Ekitaldian izena emateko azken eguna 2021eko apirilaren 16a da. Enpresa-topaketen ekitaldi birtuala izango da, INNOFORM azokaren 5. edizioaren testuinguruan; azoka hori Poloniako garrantzitsuenetako bat da tresnen industrian eta plastikoaren eraldaketan.
Antolatzailea: Enterprise Europe Network, Euskadiko nodoarekin lankidetzan
WEB-MINTEGIA: ADIMEN ARTIFIZIALA PRODUKTU ETA KONPONBIDE ADIMENDUNENTZAT
Adimen artifizialak hainbat diziplina biltzen ditu, ikaskuntza automatikotik hizkuntza naturalaren prozesamenduraino. Sare neuronalen aurrerapenei eta, batez ere, gailuen hardwarea hobetzeari esker, gaur egun adimen artifizialaren aplikazioa ez da hodeiko konponbideetara mugatzen, baizik eta edge gailuetan bertan txertatu daiteke, smart aplikazio eta/edo sistema adimendun berriak agertzea ahalbidetuz. Web-mintegi honetan, Teknikerren produktu eta konponbide adimentsuagoak garatzeko adimen artifiziala nola aplikatzen den azalduko da, hainbat eremu eta mailatan.
Antolatzailea: Tekniker
Apirilaren 23ra arte
DOKTOREGO ONDOKO BEKADUN-POSTUA OINEZKOEN FLUXUAREN MODELIZAZIOAN ETA SIMULAZIOAN
Ingurune konplexuetako oinezkoen fluxuaren dinamika eta propietateak iragartzea funtsezkoa da hiri-plangintza estrategikorako, baina baita agente patogenoen aurkako segurtasun-protokoloetarako ere; hau da, eraikinetara, azpiegituretara eta abarretara sartzeko. Oinezkoen ereduak partikuletan oinarritutako giza interakzioaren deskribapen estokastikoan oinarritzen dira. Bertan, banakoak “partikulatzat” hartzen dira, elkarren artean lehiatzen diren indar ezberdinen (hau da, irismen laburreko ukipenagatiko aldaratzea eta marruskadura, irismen luzeko gizarte-urruntzea) eta inguruneko xede-abiadura espezifikoaren bidez elkarri eragiten diotenak. COVID-19ak planteatzen duen ezohiko osasun-egoera, oinezkoen fluxuaren analisi matematiko eta numerikoa, patogenoen hedapen-eredu berriekin konbinatuta, tresna baliagarria da gaixotasunaren hedapena aurreikusteko hiri-agertokietan, hura kontrolatu eta arintzeko helburuarekin. Proiektu honen helburua partikuletan oinarritutako simulazio-esparru berri bat formulatzea da, infekzioa transmititzeko eredu estokastikoetara erabat egokitutako oinezkoen dinamika modelatzeko eta mugimenduan dauden pertsona-talde handiak dituzten hiri-egoeretan aplikatzeko. Hautagaiak Marco Ellero irakaslearen (CFD taldea, BCAM) ikuskaritzapean eta Dae-Jin Lee doktorearekin (Estatistika Aplikatuen taldea, BCAM) lankidetzan egin du lan, oinezkoen fluxu-dinamika hobeto ulertzeko partikulak simulatzeko metodoak garatu eta erabiltzen.
Deitzailea: BCAM
Apirilak 23
09:30etik 11:30era bitarteko enpresa-jardunaldia. Sarean eta zuzenean egingo da. Honako hauek parte hartuko dute: Agustín Garmendia, Deusto Business Alumniko presidentea; Amador G. Ayora, elEconomistaren zuzendaria; Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua; Asís Canales, Iberdrolako Erosketa eta Aseguruen zuzendaria; Alejandro Ormazabal, Velatiako presidenteordea; María Elisa Arroyo, Kutxabankeko ESGko zuzendaria; Javier Contreras, Nortegaseko aholkulari delegatua; Alejandro Vázquez Zubeldia, BBK-ko inbertsioen zuzendaria; Xabier Basañez, Bilbao Exhibition Centreko zuzendari nagusia; eta Ainara Basurko, Bizkaiko Sustapen Ekonomikoko diputatua.
Antoltzailea: El Economista
ZAINTZA TEKNOLOGIKOA WEB-MINTEGIA. UNE 16606
I+G+b-aren kudeaketa: , Zaintza Teknologikoko eta Adimen Lehiakorreko Sistema baten betekizunak UNE 166006:2011 arauaren arabera.
Antolatzailea: EQA
Apirilak 23-26
K & DISRUPT!-EN 1. EDIZIOA
Nazioartean fintechean eta insurtechean oinarritutako lehenengo hackatoia da, eta, bereziki, finantza jasangarrien esparrura zuzenduta dago. Xedea da pertsona ekintzaileak eta enpresak lotzea finantzak eta aseguruak berrirudikatzeko, digitalizazioaren bidez. Horretarako, partaideek Kutxabank Segurosek, Kutxabankek, Lagun Arok, Laboral Kutxak eta Renta4-k proposatutako benetako 5 erronka gainditu beharko dituzte. Ekitaldia nazioartean egingo da, eta hibridoa izango da. Atal presentziala Bilbao Berrikuntza Faktorian egingo da. Birtuala, berriz, plataforma teknologiko batean. Bertan, streaming bidez, irekiera eta itxiera jarraituko ahalko dira, baita aurkezpenak ere. Talde irabazleek lau sari jaso ahalko dituzte: bidaia bat Suitzara, bertako fintech eta insutech ekosistemak eta sektoreko startup liderrak ezagutzeko; BBF Fintech inkubazio-programan parte hartzea; Insurtech berrikuntza irekiaren programan parte hartzea eta sarbide zuzena Suitzako F10 azeleragailuaren inkubazio-programan parte hartzeko azken elkarrizketarako. BBF Fintech finantzen eta teknologiaren inguruko negozio berrien inkubagailu bat da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sustatzen dutena, eta Dominion partner teknologiko gisa duena.
Antolatzaileak: BME eta BBF Fintech. Izen-emateak.
Apirilaren 26ra arte
Eusko Jaurlaritzak itzuli beharrik gabeko 60.000 euroko laguntza emango die BEINT bekak lortzen dituzten unibertsitateko ikasleei. Beka horri esker, ikasleek aukera dute atzerrian prestatzeko eta nazioarteko merkataritzako profesional bihurtzeko. Aurtengo edizioak handitu egin du beken kopurua: 125.
Deitzailea: Spri Taldea
Apirilaren 26tik 30era
ETORKIZUNEKO METROPOLIEI BURUZKO NAZIOARTEKO MINTEGIA
Formatu birtualean egingo da, apirilaren 26tik 30erako astean, egunero 12:00etatik 13:00etara. Mintegi honek hiri-erronka globalei lotutako nazioarteko hainbat ekimen landuko ditu, eta, horiei esker, baliagarriak diren irakaskuntzak lortu ahalko dira. Horregatik, apirilaren azken asteko egun bakoitzean elkarteak nazioarteko esparruko proiektu bat aurkeztu du, eta, jarraian, eztabaida bat egongo da gai horretan lan egiten duen gure inguruko elkarte batekin. Jarraian, parte hartuko duten nazioarteko proiektuak zehazten dira:
– Astelehena, apirilak 26: Falling Walls project. Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Herritarren Arreta eta Partaidetza eta Nazioarteko Gaietarako Saileko zinegotzia. Nazioarteko aurkezpena: “Falling Walls project”, Sebastian Turnerren eskutik (proiektuaren sortzailea).
– Asteartea, apirilak 27: Social Progress Index. Irekiera instituzionala: Nora Sarasola, BBK Fundazioko zuzendaria. Nazioarteko aurkezpena: “Social Progress Index”, Fredrik Lindegrenen eskutik (Head of Culture of the City of Umea, Suedia).
– Asteazkena, apirilak 28: Leuven. European Innovation Capital . Irekiera instituzionala: Elias Unzueta, Petronor Innovacióneko zuzendaria eta H2 sektore-foroaren koordinatzailea Energia Klusterraren barruan.
Nazioarteko aurkezpena: “Leuven. European Innovation Capital”, Mohamed Ridouaniren eskutik (Lovainako alkatea).
– Osteguna, apirilak 29: The Creative Administration project. Leire Bilbao, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren (Innobasque) zuzendari nagusia. Nazioarteko aurkezpena: “The Creative Administration project”, Charles Landryren eskutik (idazlea, hizlaria eta hiri sortzaileei buruzko nazioarteko aholkularia)
– Ostirala, apirilak 30: The Children’s friendly city proyect (Tirana). Irekiera instituzionala: Iban Rodríguez, Leioako alkatea. Nazioarteko aurkezpena: “Child-friendly Cities”, Anuela Ristaniren eskutik; Tiranako (Albania) alkateordea.
Sartzeko esteka honako hau da: https://zoom.us/j/97631176849. Informazio gehiago lortzeko, bidali mezu elektronikoa honako helbide honetara: airazu@bm30.eus
Antolatzailea: BM30
27-30 de abril
EU KNOWLEDGMENT VALORISATION WEEK, EZAGUTZARI BALIO EMATEKO EBren ASTEA
Ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzak Europa sendo eta jasangarri baten esku jartzea. Ezagutzari Balioa emateko Astean estrategien adibide eta tresna bikainak erakutsiko dira, ikerketaren emaitzen onarpena sustatzeko, guztion onurari begira. Arduradun politikoak eta Europa osoko interesdunak harremanetan jartzeaz gain, elkarrizketa eta ezagutzen trukea sustatuko du. Europar Batasunean ezagutzari balioa emateko gaitasunak eta trebetasunak hobetzea funtsezkoa da berreskuratze-zientzian eta trantsizio berde eta digital bikoitzean oinarritutako soluzioen eta asmakuntzen erabilera bizkortzeko. Europak honako hau lortu behar du: ikerketaren emaitzak gizartearen zerbitzura egotea.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Apirilak 29
TEKNOLOGIA DIGITAL ETA INDUSTRIALEN BITARTEKARITZA-BILERAREN DEIALDIA (BROKERAGE EVENT)
Teknologia digitalak eta industrialak ardatz dituen bitartekaritza-bilera, batez ere hauek: IKTak (adimen artifiziala, robotika, konputazio kuantikoa eta gauzen Internet), materialak, ekoizpena, bateriak, hidrogenoa eta mugikortasuna Horizon Europen, berrikuntza irekiko proba-bankuak (OITB) material arinetan eta M-ERA.NET.
Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, Bavarian Research Alliance erakundearekin lankidetzan
GARAIA OPEN INNOVATION. 2. EDIZIOA. Garaia Teknologia Parkean.
Garaia Open Innovation berrikuntza irekiaren esperientzia aitzindaria da, eta haren helburua da lankidetza-berrikuntzaren bidez negozio-aukera berriak sortzea, dibertsifikatzea eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea. Garaia Open Innovation-ek lankidetza-aukerak ahalbidetzen ditu, hain zuzen ere, euskal enpresen beharrei berariaz erantzuten dieten eta epe laburrean merkatura iritsiko diren produktuak, zerbitzuak eta negozio berriak sor ditzaketen aukerak.
Garaia Open Innovation-ek proposatzen du Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileek intereseko adierazpenak egin ditzatela, euskal enpresen beharrei erantzungo dieten teknologiak, jabetza intelektualeko aktiboak eta negozio-kontzeptuak proposatzeko. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen ekarpenak euskal enpresen artean zabalduko dira, eta enpresek haien teknologia- eta negozio-ahala ebaluatuko dute. Apirilaren 29an, batzar bat egingo da Garaia Teknologia Parkean, eta bertan izango dira bai euskal enpresak, bai Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileak, baldin eta haien proposamenak hautatu badira.
Antolatzailea: Mondragoneko Garaia Teknologia Parkea, Isea S. Coop-ekin lankidetzan
INDUSTRIA-JABETZAREN DIAGNOSTIKO-ZERBITZU BERRIA
OEPMren zerbitzua; enpresak dituen aktibo ukiezinen analisia egiten du, lehiakortasunean eta bereizkuntzan oinarritutako kudeaketa-estrategia bat ezartzea sustatzeko gomendioak eman ahal izateko. Industria Jabetzaren diagnostiko-zerbitzua izeneko zerbitzu berri honek Industria Jabetzaz (IJ) sentsibilizatzeko eta hartara hurbiltzeko tresna bat izan nahi du, Industria Jabetzaren eskubideak (IJE) erabiltzen ez dituzten edo modu eraginkorrean erabiltzen ez dituzten ETE berritzaileentzat eta enpresa-unitateentzat. Horrela, bi helburu lortzen dira: batetik, enpresa-sareek IJE-ei buruz duten ezagutza eta ulermena areagotzea, eta haien erabilera egokia sustatzea; eta, bestetik, IJE-en kudeaketa egokiaren garrantzia erakusten da, enpresak, txostenean jasotako gomendioetatik abiatuta, ekintza-plan eraginkor bat zehaztu ahal izan dezan eta etorkizuneko erabaki estrategikoak har ditzan. Zerbitzu horren kostua 894,70 €-koa da, baina % 75era bitarteko dirulaguntzak daude. Horiek aldez aurretik eskatu behar dira.
Antolatzailea: Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa
WEB-MINTEGIA EUREKA KLUSTERREI BURUZ: ADIMEN ARTIFIZIALAREN DEIALDIA 2021
Espainiako parte hartzaileei deialdiaren ezaugarriak eta finantzaketa-prozeduraren xehetasuna ezagutzera emateko web-mintegia. Ekitaldi hori 2021eko apirilaren 29an egingo da, 10:30ean, eta 90 minutuko iraupena izango du.
Antolatzaileak: CDT eta SMART Klusterra
Maiatzak 5
ELKARGI TOPAKETA: FINANTZAKETA, IRAUNKORTASUNA ETA DIGITALIZAZIOA. MUNDU BERRIRAKO GILTZAK. Donostian.
Elkargik alor handi horietako gakoak aztertuko ditu, eta horiek erabakigarriak dira eta izango dira, COVIDak eragindako krisia atzean uzteko. Arlo horretako lehen mailako pertsona ezagunek hartuko dute parte: Nadia Calviño, Espainiako Gobernuko Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako presidenteordea; Ignacio S. Galan, Iberdrolako presidente eta kontseilari ordezkaria; eta Jose Ignacio Goirigolzarri, Bankiako presidente eta CaixaBank berriko presidente izango dena. Egoera sanitarioaren bilakaeraren arabera, aurrer4ago zehaztuko dizute nola jarraitu ekitaldia.
Antolatzailea: Elkargi
Maiatzak 13
JARDUNALDIA: “JOLAS-GIDALERROAK BEZEROAREN ESPERIENTZIA OPTIMIZATZEKO”
Erabiltzaileak tartean sartzeko eta arazoak konpontzeko jokoan eta jokoaren mekaniketan pentsatzeko prozesua gero eta gehiago zabaltzen ari den atzemate- eta atxikitze-teknika da, eta negozio digitaletarako marketin-estrategiak jorratzen dituzte. Gizakiak berezko duen lehia-espiritua baliatzen du, lan zehatz batzuk girotzeko eta errazteko, eta, horrela, erabiltzaileak fidelizatzeko. Alde horretatik, Miguel Zorraquinok eta Iñaki Lecuek aurkeztuko dituzte gamifikazio-gidalerro nagusiak, honako kategoria hauen bitartez: jokoaren gidalerroak, onboarding, seinaleztapena, gaiak, narratiba, garaipenak, misioak, mailak edo sailkapena, besteak beste. Horiek lagundu egingo digute jakiten nola egituratu jokoak diseinatzeko prozesu dinamiko bat gure bezeroekin harremanetan jartzeko. Saioaren xedea da produktu digital parte-hartzaileak, dibertigarriak eta fidelizatzaileak sortzeko irizpideak identifikatzea, egun hainbat sektoretan aplikatzen ari diren jolas-gidalerroen bitartez. Horrela, parte-hartzaileak inspiratu daitezke eta ohiko konpainia-jardunbideak gogoan hartu ditzakete.
Antolatzailea: Zorraquino
Maiatzak 13 eta 14; azaroak 17, 18 eta 19
BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021
Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera bi saiotan egingo da: lehena maiatzaren 13an eta 14an, eta bigarrena azaroaren 17an, 18an eta 19an.
Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan
Maitzaren 15era arte
BURDINOLA IKERKETA-SARIAREN XVIII. EDIZIOA
Burdinola Ikerketa Saria erreferentzia bat da ikerketaren profesionalen artean, eta haren irabazleen zerrendan Espainiako jarduera zientifikoko izen handiak agertzen dira. Edizio honetarako aukeratutako gaia Nanomedikuntza da: nanodiagnostikoa, medikuntza birsortzailea eta terapia pertsonalizatua. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna maiatzaren 15a izango da, eta ekainaren 15a baino lehen ezagutuko da epaimahaiaren erabakia, Burdinola Ikerketa Sariaren XVIII. edizioaren irabazlearen izenarekin.
Antolatzailea: Burdinola
Maiatzak 17-21
MURCIA FOOD BROKERAGE EVENT 2021-ELIKADURAKO NAZIOARTEKO TEKNOLOGIAREN TRANSFERENTZIA-JARDUNALDIA
Ekitaldi birtuala, 2021eko maiatzaren 17tik 21era. “Murcia Food Brokerage Event 2021” Elikadurako Nazioarteko Teknologiaren Transferentzia Jardunaldien X. edizioa nazioarteko ekitaldia da, non elikadurako teknologiaren arloko berrikuntzak aurkeztuko diren. Bertan, hainbat herrialdetako enpresek aldebiko bilerak izango dituzte sektoreko azken berrikuntzekin lotutako lankidetza teknologikoko akordioak finkatzeko. Egungo osasun-egoeraren ondorioz, aurtengo edizioa formatu birtualean egingo da. Horrekin batera, “Elikadurako Teknologiari buruzko X. Nazioarteko Sinposioa” egingo da, eta topaketa horretan sektoreko azken berrikuntzen konferentziak eta aurkezpenak egingo dira. Parte-hartzea doakoa da, eta Europa osoko enpresek, unibertsitateek, zentro teknologikoek eta ikerketa-institutuek hartu dezakete parte, elikadura-teknologia aurreratu eta berritzaileak eskaini edo eskatzen badituzte.
Antolatzaileak: Murtziako Erkidegoa eta Enterprise Europe Network
Ekainak 8
EACP VIRTUAL B2B – APLIKAZIO ETA TEKNOLOGIA AEROESPAZIALAK
B2B topaketa birtualek Europako herrialde eta aliatu ugari bilduko dituzte, eta industria aeronautikoaren eta espazialaren balio-kate osoko erakundeei aukera emango diete harreman baliotsuak eratzeko eta nazioarteko lankidetzaren alderdi berriak ezagutzeko, I+G+b proiektuak garatzeko xedearekin.
Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Spri, Eusko Jaurlaritza, Hegan eta European Aerospace Cluster
Ekainaren 8tik 10era
ADVANCED FACTORIES. Bartzelonan.
Advanced Factories industriako liderrentzako eta ETE-entzako berrikuntza-ekitaldia da. Automobilgintzaren, elikaduraren, aeronautikaren, trengintzaren, osasunaren, siderurgiaren, ehungintzaren eta energiaren sektoreko profesionalek hitzordu paregabe honetara bertaratzeko interesa agertu dute. Bertan, bazkide industrialak topatzeaz gain, lantegi aurreratuak eta produktiboak lortzeko azken berrikuntzak aurkitzeko aukera izango dute. Advanced Factoriesek Bartzelonako CCIBn aurkeztuko ditu industria-automobilgintzako, robotikako, Digital Manufacturing eta 3D Printing arloetako, Adimen Artifizialeko, Digital Twineko, Integrazio-sistemetako eta 4.0. industriarekin lortutako alderdi guztietako azken soluzioak. Hori guztia 280 enpresa erakusleren eskutik; horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Omron, Bosch-Rexroth, Schneider-Electric, Accenture, Beckhoff, HP, Infaimon, Telefónica, Kuka, Siemens, Weidmuller, T-Systems, Tecnalia, Logitek, Festo, Universal Robots, Wonderware, Schaeffler, Sicnova, IFM Electronic, Murrelektronik eta Eurecat. Xavier Ferràs, Faouzi Grebici edo Isabella Zackzek bezalako adituek automatizazioari eta robotikari esker industriaren lehiakortasunean egon diren arrakasta-kasuen eta hobekuntza-esperientzien berri emango dute Industry 4.0 Congress delakoan.
Antolatzailea: Nebext
Ekainaren 15era arte
ENPRESA SUSTAPENERAKO EUROPAKO SARIEN XV. EDIZIOA
Enpresa Sustapenerako Europako Sarien (EEPA) 15. Edizioa irekia dago Ebko estatu kide guztietako administrazio publikoek, elkarte publiko-pribatuek eta enpresa-erakundeek parte har dezaten. EEPA 2021 sariak sei kategoriatan banatzen dira:
1.- Enpresa-espirituaren sustapena.
2.- Enpresa-prestakuntzan inbertsioa.
3.- Enpresa-ingurunearen hobekuntza eta eraldaketa digitalerako babesa.
4.- Enpresen nazioartekotzearen babesa.
5.- Trantsizio iraunkorrerako laguntza.
6.- Enpresa-ekimen arduratsua eta integratzailea.
Deitzailea: Europako Batzordea, Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta ETE-etako Zuzendaritza Nagusiaren bidez.
Ekainak 15-17
FOOD 4 FUTURE WORLD SUMMIT. Bilbon.
Datozen urteetan, Bilbo izango da teknologia berrien, konponbideen eta automatizazio-sistema berrien bitartez elikaduraren eta edarien industria eraldatzeko 4 Future Wolrd Summit berrikuntza-ekitaldiaren egoitza. Bizkaiko hiriburuan elikadura-sektoreko balio-kate guztiko profesionalak bilduko dira, industriaren eraldaketan mugarria izango diren konponbide teknologiko berriak, berrikuntzak eta joerak aurkezteko. Kongresu handiena da Europa mailan kontsumo-joera eta -ohitura berriak ezagutzeko, baita industria efiziente eta jasangarriagoa lortzeko kasu arrakastatsuak eta teknologiaren aplikazioak ezagutzeko ere. Hori guztia 280 aditu baino gehiagoren eskutik, foro bertikalen bitartez industria-segmentu bakoitzerako: Meat Forum, Beverage Forum, Bakery, Sea Food, Dairy eta Agro.
Antolatzailea: Azti
Ekainaren 21era arte
EMAKUME TEKNOLOGOARI ADA BYRON VIII. SARIRAKO HAUTAGAITZAK AURKEZTEA
Ekainaren 21era arte aurkeztu ahal dira sari honetarako hautagaitzak, eta urrian banatuko da. Horren bidez, emakumeen artean I+G arloko bokazioak sustatzeko zientziaren eta teknologiaren arloan emakumeek egiten duten lana ikusarazten da. Bi kategoria daude: absolutua eta gazteena (35 urte baino gutxiago dituztenentzat). Zortzigarren edizio hau estatu-mailakoa da, baina beste batzuk ere egiten dira Mexikon, Argentinan, Uruguain eta Kolonbian.
Deitzailea: Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea, Microsoften, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Danobatgroupen eta Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundea) laguntzarekin eta BasqueHealthCluster eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren babesarekin.
Ekainak 23 eta 24
IKERKETA ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO EUROPAKO JARDUNALDIAK
Jardunaldien hirugarren edizioak Horizon Europeren hasiera ofiziala ekarriko du berekin, Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako programa berria 2021-2027 aldirako. Jardunaldien gaia lankidetza da; beraz, arlo guztietako profesional adituak bilduko dira loturak ezartzeko eta etorkizun distiratsuagoa sortzeko. Konferentziek bi eguneko iraupena izango dute, eta politikariak, ikertzaileak, enpresariak eta herritarrak elkartuko dituzte, eztabaidatzeko eta Europako ikerketa eta berrikuntzaren etorkizunari forma emateko.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Urriak 21 eta 22
CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA
Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.
Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA