Gaur, martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta emakumearen borroka aldarrikatzen da, gizartean parte hartu eta pertsona gisa garapen integrala lortzeko gizonarekin baldintza-berdintasunean.
Aurten Nazio Batuen Erakundeak (NBE) aukeraturiko lema edo goiburua da: “Emakumeak ahalduntzea, Gizateria ahalduntzea: Imajina ezazu!“. Helburua emakume bakoitzak bere erabakiak hartzea da, eta gizartean aktiboki parte hartzea indarkeriarik eta bereizkeriarik pairatu gabe. Gainera, 2015ean, 20 urte beteko dira Beijing-eko Adierazpena eta Ekintza Plataforma izenpetu zirenetik, eta une egokia da lorpenak aztertzeko, baita oraindik lortzeko geratzen diren erronkak ere.
ELGE/OCDEren azken azterketaren arabera, “Hezkuntzaren panorama“, goi-mailako ikasketak dituen emakume gehiago dago 25-34 urte artekoen artean, baina gizon gehiago dago titulazio-maila horrekin lana lortuta. Bere ondorioen laburpena honako bideo honetan ikus daiteke:
Soldatari dagokionez, aldea oraindik ere oso handia da, INEren Soldata Egituraren Urteko Inkestak erakusten duen bezala. Emakumeek, batez beste, 6.145 euro gutxiago kobratzen dituzte gizonek baino, eta hori gizonezkoen soldataren %76,1 da lan berdina eginez lanpostu berean. Gainera, aipagarria da Espainiako zuzendaritza nagusien %12tan bakarrik daudela emakumeak, ICSA giza baliabideen aholkularitza-enpresak eta Laboris enplegu-atariak egindako azterketak erakusten duen bezala.
Enpresa-kudeaketan emakumeen presentzia desizoztera jo behar da, eta ikusgai bihurtu emakumeen jardunbide egokiak emakume teknologoarentzako Ada Byron saria bezalakoen bidez. Garrantzitsua da emakumeen talentua aitortzea eta emakumeen ekintzailetzarako eta lanbide-garapenerako oztopoak ahalik eta gehien txikitzeko neurriak aktibatzea.