Atzo izan zen euskal industriaren eguna. #BasqueIndustry40 erabateko trending topic izan zen Espainiako estatuan egunean zehar, eta Manuel Salaverria, Innobasqueko presidenteak, 4.0 teknologiadun negozioei buruzko mahaia moderatu zuen, Basque Industry-ren esparruan: the meeting point. Ostegunean, Leire Bilbao zuzendari nagusiak Innobasqueren orientabide berria azalduko du Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoan. 

Eta gainera…   

Azaroaren 27an eta 28an

Go Mobility: Basque Sustainable Mobility Industry Exhibition

Irunen

Antolatzaileak: Antolatzailea: FICOBA-Gipuzkoako Azoka Esparrua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntzaz.

GO Mobility Europa hegoaldean mugikortasun iraunkor eta energia-metaketako industriaren topagune profesionala da. Azoka honen helburua da Europa mailan mugikortasun iraunkor eta adimendunaren berrikuntzen eta aurrerapenen erakusleiho izatea, premia eta erronken arteko trukeen eszenatoki izatea, baita mugikortasun iraunkor eta adimendunari buruzko produktuen eta konponbideena ere, eta industriarako mugikortasun iraunkor eta adimendunaren eragina eta aukerak zabaltzea, ingurumen-iraunkortasuna sustatzea eta talentua erakartzea, besteak beste.

   

Azaroaren 29an

Berpiztu Innobasque 2020: berrikuntzaren bultzada Euskadin

Antolatzailea: Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala

Bilbon

Innobasqueko zuzendari nagusiak, Leire Bilbaok, Innobasqueren Plan Estrategikoaren eguneratzea zerk eragin duen azalduko du; Plan horren 2020rako erronka Euskadiko erakunde berritzaileen, bereziki ETEen, kopurua gehitzea da. Hauek enpresa-ehunaren % 99 dira eta, beraz, beraien berrikuntza-maila gehitzeak eragin handia izango du euskal ekonomian. Bertaratzeko, aurrez izena eman behar da Elkargoaren webgunearen bidez.

 

Abenduaren 19an

Berrikuntzaren Gidaliburua aurkeztea

Guggenheim Bilbao Museoan

Antolatzailea: Estrategia Empresarial

Estrategia Empresarial-ek, Innobasquerekin lankidetzan, Berrikuntzaren Gidaliburua aurkeztuko du.

 

Abenduaren 31ra arte

Zabalik da “Inplantalariak – Aholkulari teknologikoak” programa

Antolatzaileak: SPRI – Enpresa Digitala – Euskadi Innova 

Enpresa-digitalizatzea bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailak, SPRI Enpresa Garapeneko Euskal Agentziaren bidez, Inplantalari garatu du, aholkulari teknologiko neutral eta doakoa, autonomoei eta 10 enplegatu baino gutxiagoko Euskal mikroETEei era errazean teknologiez baliatzen lagunduko diena.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago