Hezkuntza-ekitaldiak, gizarte-berrikuntzako jardunaldiak, aurkezpenak eta sari-emateak izango dira, besteak beste, datozen zazpi egunetan berrikuntzako eskaintza zabalaren barruan.
Abenduaren 13a, larunbata
Euskadiko FLL-First Lego League, hasteko prest
Euskaltel. Teknologia Parkea, 809. eraikina, Derio. Ordutegia: 10:00 – 14:30 – 15:45 – 17:00
Euskadiko FLL-First Lego League-ko 35 talde finalistak, 300 parte-hartzaileak, ikastetxeak, irakasleak, familiak, hedabideak eta espezialistak dagoeneko murgilduta daude lehiaketaren euskal final handian. 9 eta 16 urte arteko gazteek beren buru-azkartasuna, berrikuntza eta sormena neurtuko dituzte ikaste-prozesuaren gaiari buruz. Irabazleak arratsaldeko lauretatik aurrera ezagutuko dira, eta txartela lortuko dute estatuko finalean parte hartzeko; hori Tenerifen izango da martxoan.
Astelehena, abenduaren 15a
Gizarte Berrikuntza eta Kooperatibak: Enplegua eta demokrazia ekonomikoa sortzeko bidean
ONCE Fundazioaren pabiloia, Isla de la Cartuja – Leonardo Da Vinci kalea, 13 – Sevilla. Ordutegia: 10:00 – 14:00
Laneko Enpresa Kooperatiboen Andaluziako Federazioak, Andaluziako eta Europako kooperatiba-eremuko erakundeekin batera, antolatu duen jardunaldian hartuko du parte Innobasquek, Gizarte Berrikuntzako programa-zuzendaria den Joseba Gotzon Bernaolaren bidez.
Ekitaldia gizarte-antolaketako tresnak eta formulak trukatzera bideratuta dago, kooperatiben premiei kolektiboki erantzuteko modukoak. Gainera, Andaluziako kooperatiba sozialki berritzaileenen esperientzia zehatzak azaldu eta partekatuko dira, beste pertsona eta talde batzuentzat inspiratzaileak izan daitezkeen neurrian.
Q gala – Euskal Saria Kudeaketa Kalitateari
Euskalduna jauregia, Abandoibarra etorbidea, 4, Bilbo. Ordutegia: 19:00 – 20:30
Urrezko Q Kudeaketa Kalitateari ematen zaion Euskal Saria, edizio honetan Vicinay Cadenas industria enpresari emango zaio, baita Gasteizko Pedagógica San Prudencio ikastetxeari eta IC Bilbao Servicios Lingüísticos hizkuntza-akademiari ere.
Zilarrezko Q sariak hauei emango zaizkie: ELIKA nekazaritzako elikagaien segurtasunerako fundazioari, Michelín izar bat duen Boroa Jatetxeari, Artagango Santa Maria eta Artxandako Trueba ikastetxeei, Durangoko Udal Euskaltegiari eta Torre Gorostizaga/Kirikiño egoitza eta Udazkena/Barrika Barri egoitza gizarte zerbitzuetako erakundeei.
Abenduaren 16a, asteartea
Webinar: How to build a strong proposal. Ordutegia: 11:00
FABulous-ek webinar Open Call antolatu du 3D inprimatzeko teknologien ekosistema sortzeko programan parte hartu nahi duten ETEen eta start up-en proposamenei buruzko zalantza eta galderei erantzuteko. FABulous-eko kudeatzaileek enpresen proposamen teknikoei aholkularitza eskaintzeko azken aukera ematen dute. Profesionalek, atalez atal erantzun beharreko gai nagusien inguruan interesatuekin lan egiteaz gain, aholkuak eta azalpenak eskainiko dituzte lehiatzailearen gidarekin erlazionatuta.
Berrikuntzaren Gidaliburua 2014
Guggenheim Bilbao museoa, Abandoibarra etorbidea, 2 – Bilbo. Ordutegia: 19:00 – 20:30
“Berrikuntzaren Gidaliburua 2014” argitalpenaren zortzigarren edizioa Innobasqueren eta Estrategia Empresarial-en eskutik aurkeztuko da datorren “Innobasqueren Asteartea” saioan, eta orduan izango da, baita ere, “Susperraldia bultzatzen duten pertsona berritzaileak” izeneko solasaldia.
Ekitaldian enpresa oso garrantzitsuen ─ Sener, Velatia, Owl Genomics, Agua de Alzola, Estrategia Empresarial eta Innobasque-ren ─ ordezkariek hartuko dute parte eta berrikuntza beren erakundeetan nola sartu duten azalduko dute, baita horrek eragin dizkien barruko eta kanpoko aldaketak ere. Berrikuntzarako palankei buruz ere hitz egingo dute, baita lehentasun eta erronka, edo lehiakideekiko harreman eta lankidetzei buruz ere.
Arantza Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, emango dio ekitaldiari amaiera.
Abenduaren 16a, asteartea – Abenduaren 17a, asteazkena
I+G+b Emaitzen Babesa Euskal Osasun Sistema Publikoan
Donostia Unibertsitate Ospitalea – Biodonostia, Doctor Begiristain kalea, Donostia. Ordutegia: 13:00 – 14:30 / Biodonostiako ekitaldi-aretoa.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea – Biocruces, Cruces Plaza, Barakaldo. Ordutegia: 08:00 – 09:30 / Arriaga HUC aretoa.
Araba Unibertsitate Ospitalea – Bioaraba, Jose Atxotegi kalea, z/g, Gasteiz. Ordutegia: 13:00 – 14:30 / HUA ekitaldi-aretoa.
Bio Osasun Berrikuntza eta Ikerketarako Euskal Fundazioak “I+G+b Emaitzen Babesa Euskal Osasun Sistema Publikoan” jardunaldia antolatu du, hainbat osasun-zentrotan egingo dena.
Ekitaldiaren helburua da, alde batetik, jabetza intelektual eta industrialaren kultura sustatu, zabaldu eta hobetzea Euskal Osasun Sistema Publikoan (EOSP-SSPV) eta, bestetik, Sistema bera eta profesionalak kontzientziatzea bere garrantziaz, besteak beste.
Abenduaren 18a, osteguna
ikasHUB Co-Learning Lab, Barrainkua 9, Bilbo. Ordutegia: 20:00 – 21:30
Conversation Meal ingelesez hitz egiteko guneak dira, hainbat gairi buruz, jakin-mina sortzera bideratuta, horrela esperientziak eta ideiak partekatzeko. Topaketa mahai baten inguruan egingo da eta, hitz egiteaz gain, bakoitzean menu bat dastatuko da.
Abenduaren 19a, ostirala
”Demokrazia eta Herritarren Parte-hartzea Euskadirako” Liburu Zuriaren aurkezpena
Euskadiko Artxibo Historikoa, Maria Diaz de Haro, 3 – Bilbo. Ordutegia: 10:30 – 12:00
Ekitaldian Liburu Zuri honen sorkidetza-prozesuaren, bere eduki nagusien eta inplementatzeko hurrengo urratsen berri emango da. Halaber, mahai-ingurua egingo da eta bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioko eta Justiziako sailburua, Josu Erkoreka Gervasio; Innobasqueko presidentea, Alberto García Erauzkin; OCDEko Gobernantza Publiko eta Lurralde Garapeneko zuzendariordea, Luiz De Mello; eta Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiaren zuzendaria, Luis Petrikorena Arbelaiz, berau izango delarik moderatzailea.