Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.  

Irailaren 18an

BERRIKUNTZAKO I. BILTZAR NAZIONALA Madrilen

APDek Berrikuntzako I. biltzar nazionala antolatu du : eskala globalean lehiatuko den berrikuntza-ekosistemarantz. Analisi eta eztabaidarako gune paregabea izango da, non lehen mailako 40 aditu baino gehiagok jarriko duten begirada berrikuntzaren erronka eta desafioetan 1.500 parte-hartzaile baino gehiagoren aurrean.

Antolatzailea: APD

 

Irailaren 23an

JOSE IGNACIO ARRIETA ENPRESA ETA GIZARTE SARIAK. Bilbon

Estrategia Empresarial-ek, BBKren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Jose Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte Saria emango du; euskal enpresen, enpresa-taldeen eta enpresa-munduari loturiko pertsonen Gizarte Erantzukizuneko jarduera ohargarriak aitortu eta saritzea du helburu, baita horiek euskal gizartearen garapen sozio-ekonomiko, ongizate, hezkuntza eta kulturari egindako ekarpena ere.

Deitzailea: Estrategia Empresarial

 

EXPANSION STARTUP 2019 SARIETARAKO HAUTAGAIAK

Produktuak eta zerbitzuak asmatzeko berrikuntza erabiltzen duten startup-ak saritzeko, egunkari honek Expansión Startup 2019 Sariak sortu ditu.

Antolatzailea: Expansión 

 

Irailaren 26ra arte

IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT

IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Irailaren 30era arte

LANKIDETZAKO IKASIKER BEKAK. 2019-2020

Lankidetzako 160 Ikasiker beka administrazio-egoitza EAEn duten unibertsitate-ikasleentzat, ikasketekin bateragarri den erregimenean lankidetzan jardun nahi badute Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa Taldeetan, Oinarrizko eta Bikaintasunezko Ikerketa Zentroetan (BERC), Osasun Ikerketa Institutuetan (OII-IIS) eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroetan (IKZ-CIC), betiere Eusko Jaurlaritzak aintzatetsiak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile gisa akreditatuak.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila

 

MATCHER BERRIKUNTZA IREKIKO PROGRAMARAKO ESKAERAK AURKEZTEA

Berrikuntza irekiko nazioarteko programa honek negozio-aukerak sortzea bilatzen du eskualdeko erakundeen eta mundu osoko etorkizun handieneko enpresa berrien artean proiektu pilotu eraginkorrak garatzeko, irtenbide berriak sustatuko dituztenak mugikortasun adimendunaren, osasun eta ongizatearen, eta ontzien etorkizunaren eremuan. Enpresa berrientzako deialdi globala zabalik dago irailaren 30era arte.

Deitzailea: Emilia-Romagna (Italia) eskualdea, ART-ER-ek koordinatua Deloitte-rekin lankidetzan.

 

EAE-KO NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SEKTOREETAN IKERKETA, GARAPENA ETA BERRIKUNTZA BULTZATZEKO LAGUNTZAK. 2019

Euskadiko nekazaritza-, elikadura- eta arrantza-sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatu eta bultzatzeko laguntzak, efizientzia areagotzeko, lehiakortasuna hobetzeko, hazkunde jasangarriaren alde egiteko eta lankidetza sustatzeko sektore hauetan.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Urriaren 3-4an

INFODAY HORIZON(TE) 2020: AZKEN H2020 DEIALDIAK RIS3 EUSKADIRI BURUZKO GAIETAN. Innobasquen

Infoday honen helburua Horizon(te) 2020 Lan Programa berriak ezagutaraztea izango da; programa hauek 2018-2020 denboraldiko azken urterako, programaren azkenekorako, Europako Batzordeak argitaratuak dira. H2020 programa itxiko duten jarduera-ildoak aurkeztuko dira RIS3 Euskadiri buruzko gaietan: NMBP, Energia, IKTak, Garraio, Osasun eta Elikadura Segurtasuna. Leku mugatua.

Antolatzaileak: Innobasque, SPRI eta BEAZ ─Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideak─, BIOEF, EEE/EVE eta CDTI

 

Urriaren 7 eta 8an

INNPOWER AMSTERDAM PROGRAMA. BIC Bizkaia Ezkerraldea – Barakaldo       

Design Thinking metodologian prestakuntza Bizkaiko emakume ekintzaileentzat eta horren aplikazioa ikustea Amsterdamen erreferente bihurtu diren emakumeen negozioetan. Seina orduko bi tailer dira, eta horietan 4 Design Thinking metodologiaren aplikazio praktikoan nazioarteko erreferente diren 4 pertsonak parte hartuko dute.

Antolatzailea: EmakumeEkin Bizkaiko Foru Aldundiarekin

 

Urriaren 10era arte

ENPRESA I+G BULTZATZEKO PROGRAMA. HAZITEK – II. FASEA 2019

Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2020rako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan ere

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

BIZKAIA OPEN FUTURE

Oinarri teknologikodun startup eta ETEentzat merkataritza-azelerazioko programaren bigarren deialdia, enpresa gisa beren hazkundean parte aktibo izateko helburuarekin, ekintza komertzialak egiteko aukera eskainiz multinazional digitalarekin batera honen bezeroen artean. Lehen deialdiaren arrakastaren ostean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefonicak beren konpromisoa indartu dute lurraldeko enpresen eraldaketa digitalarekin, Bizkaia Open Futureren bidez instrumentaturiko deialdi honekin. Hautagaiak aurkezteko epea urriaren 10ean amaituko da.‍

Antolatzaileak: Telefónica eta Bizkaiko Foru Aldundia

 

ABG IP Seminar “IP Perspectives II” Euskadi. Bilbon

ABG Intellectual Property “IP Perspectives” Euskadi mintegiaren bigarren edizioan industria, unibertsitate eta ikerketa-zentroetako profesional ospetsuen hitzaldiak izango dira, baita ABG Intellectual Property-koenak ere, eta hainbat gai jorratuko dira: patente-eskaerak prestatu eta aurkezteko ezinbestekoak diren legezko alderdiak; industria-jabetzaren eta jabetza intelektualaren kudeaketa enpresa multinazionaletan; teknologiaren transferentzia EHUn; Industria Patente & Diseinuaren bidezko Babesa, edo nola igaro laborategitik lizentziara. Ekitaldia doakoa da, baina edukiera mugatua da; beraz, joan nahi izanez gero, mesedez, jakinarazi link honen bidez irailaren 20a baino lehen.

Antolatzailea: ABG IP

 

LURRALDE-GARAPENERAKO PROGRAMA 4.0 INDUSTRIA-EREDUTIK ABIATUTA. GIPUZKOA 2019

Finantzaketa-programa, Tokiko Garapenerako Eskualde Agentziek industria ETEei ematen dieten zerbitzukoa, zerbitzu hurbileko eta pertsonalizatua, beren egoeraren diagnostikoa ezagutzeko aukera ematen diena lehiarako hobekuntza-aukerei dagokienez, horrela Industria 4.0 modeloa hartzeko aukera izan dezaten, beraien gabezia esanguratsuenak eta ahalmena ikusgai bihurtuz.0, visibilizando sus carencias más significativas y su potenci>

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Urriaren 16an

EAE-KO LEHIAKORTASUN TXOSTENA (2019) AURKEZTEA

EAEko 2019 Lehiakortasun Txostena aurkeztuko da hitzaldi honekin: “Employment trends and prospects”, Francis Green-ena; Lanaren eta Hezkuntzaren Ekonomia irakaslea, UCL-University College London-eko Hezkuntza Institutua. Gero solasaldia izango honako hauen parte-hartzearekin: Karen Maguire, Local Employment, Skills and Social Innovation Division/ LEED Programme (OCDE) arduraduna; María Silvestre, Deustobarometro sozialaren zuzendaria; Benjamin Rosende, RDT Ingenieros-eko lehendakaria; eta Miguel Ángel Castillo, Aernnovako garapen teknologikoko zuzendaria.

Antolatzailea: Orkestra

 

Urriaren 18ra arte

LAGUNTZAK EKODISEINU, EKONOMIA ZIRKULARREKO ERAKUSTALDI ETA EKOBERRIKUNTZAKO PROIEKTUAK EGITEKO

Euskal industrian ekodiseinu eta ekonomia zirkularrean proiektu berritzaileak egiteko laguntzak; helburua da industrian ekai edo materialean efizientzia areagotzea, eta produktuen iraunkortasuna eta ekodiseinua bultzatzea berrikuntzaren bidez. Hauek dira EAEn Ekonomia Zirkularreko Estrategiaren funtsezko ardatzak 2030ean. Deialdian hiru laguntza-lerro sartzen dira: ekodiseinua, ekonomia zirkularreko erakustaldia, eta ekoberrikuntza.

Deitzailea: Ihobe

 

Urriaren 21-22an

NAZIOARTEKO II. ENPLEGU BILTZARRA ETA “MERKALAN” 2019 I. ENPLEGU ETA FORMAKUNTZA AZOKA. Donostian

Kalitatezko Enplegu inklusiboa sustatzeak lankidetza estua eskatzen du erakunde publikoen eta gizarte-eragileen artean. Kalitatezko enplegua sortzeko erronka eta aukerei buruz hausnarketa partekatua bultzatzeko helburuaz, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak Nazioarteko II. Enplegu Biltzarra antolatu du Donostian. Bost lan-saiotan zehar, Nazioarteko II. Enplegu Biltzarrak kalitatezko enplegua sortzeko funtsezkoak diren zenbait gai aztertuko ditu: esparrua eta joera globalak, lidergoa eta Europako eta nazioarteko erakundeen ikuspegia, erreferentziazko herrialde eta lurraldeen estrategiak, enpresa- eta finantza-ekimen arrakastatsuak, gazteek enplegua lortzea, baita enpresa-eredu parte-hartzaile eta inklusiboaren aldeko apustua ere. Hausnarketa partekatu honekin batera, edizio honetan ekimen zehatz bat dago kalitatezko enplegua lortu ahal izateko: Merkalan, Lanbideren (Euskal Enplegu Zerbitzuaren) I. Enplegu eta Formakuntza Azoka. Merkalanek areagotu egingo du enplegu-politika aktiboen diseinu eta egikaritzan parte diren eragileen arteko lankidetza, pertsonen eta enpresen arteko bitartekotza errazten dutelarik enpleguaren eta formakuntzaren eremuan.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila

 

Urriaren 26an

12TH BE BASQUE TALENT CONFERENCE. Parisen

Nazioarteko jardunaldi honen helburua da euskal erakundeak prestakuntza handiko profesionalekin konektatzea, non parte-hartzaileen hurbileko tratu lasaiak harreman profesionalak ezartzea ziurtatzen duen konfiantza-giroan. Jardunaldia egun osokoa izango da eta profesionalek aukera izango dute egungo lan-merkatuaren errealitatea ezagutzeko, baita euskal erakundeen etorkizuneko itxaropenak ere. Topaketa profesional pertsonalen bidez konektatuko dute erakundeekin, tailer tematikoetan parte hartuko dute eta itzultzeak planteatzen dituen premia eta arazoei buruz hitz egingo dute. Halaber, networking bazkaria, erabat pertsonalizatua, izango dute erakundeekin interakzioa errazteko batzuen eta besteen lankidetza-gaitasun eta interesen arabera.

Antolatzailea: Bizkaia Talent

  

Urriaren 31ra arte

TIC CÁMARAS PROGRAMA. ETE-ETAN IKT-AK SARTZEKO LAGUNTZAK. ARABA 2019

Arabako Merkataritza Ganberaren ganbera-mugapeko enpresentzat laguntzak TICCámaras programan, beraien eskura jartzen direlarik IKTen lagundutako diagnosi- eta ezarpen-zerbitzuak. Jarduketa honen helburu nagusia da ETEen ohiko jardueran IKTen sartze sistematikoa bultzatzea, beraien estrategian funtsezko tresna lehiakor gisa, baita produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak maximizatzea ere.

Deitzailea: Arabako Merkataritza Ganbera

 

INNOCÁMARAS

Programa honek berrikuntzaren kultura onartzea sustatzen du, baita hori enpresa-kudeaketan sartzea ere, tresna estrategiko bihurtu arte, Arabako enpresa txiki eta ertainen artean hazkunde eutsia lortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Deitzailea: Arabako Merkataritza Ganbera

 

PILOTU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA

Nazioarteko inbertsio publikoko programa pilotuak garatu behar dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ETEentzako laguntzak, programa horiek egiteko modu, metodologia, proposamen… berritzaileak probatzeko balio dutenean, eskala murritzean burutuak eta lortutako esperientziatik abiatuta, gero bolumen handiagoko proiektuetan errepika daitezkeenak; ezinbestekoa da horiek atzerriko erakunde publiko baten konpromisoa izatea.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

ZABALDU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA

Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.

Deitzailea: Spri taldea

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TALENTU BERRITZAILEA. DONOSTIA 2019

Laguntza honen xedea da bertoko proiektu berritzaileak eta hiriaren geroko garapenean eragina izango dutenak bultzatzea, horretarako 35 urte baino gutxiagoko (kontratazio unean) gazte gaitu langabeak hartuta. Horretarako diru-laguntzak planteatzen dira, proiektu berritzaileen bidez, hiriaren ekonomia-, gizarte- eta ekoizpen-garapena sustatzen dituztenentzat, eta gazte gaituak kontratatzen dituztenentzat, hiriaren etorkizuneko oinarriak garatzea lortzeko.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. VICOMTECH BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, Vicomtech-ek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. BIODONOSTIA BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. IK4 BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzea beraien lehiakortasuna hobetzeko, beraietan proiektu estrategikoak garatuz. Diru-laguntza bat emango da proiektu bat ezartzeko, bai berrikuntza- edo nazioartekotze-eremuetan eta bai garapen berezietan (zerbitzu espezializatu, teknologia eskuratze, patente berrien erregistratze eta abarretan) enpresen lehiakortasuna hobetzeko. .

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TECNUN BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

TECNUNekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, TECNUNek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. CIC BIOMAGUNE BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

CIC BiomaGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

TXIKIZKAKO MERKATARITZA-PLANA. MERKATARITZA-BERRIKUNTZAKO DIAGNOSTIKOAK. ARABA 2019

Programaren helburua enpresa-berrikuntza sustatzea da, saltegiaren modernizazioa, enpresaburuen gaikuntza eta ekimen ekintzailea indartzea, azken batean, txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna sustatzea. Txikizkako Merkataritza Programaren esparruan Merkataritza Berrikuntzako Diagnostikoak sartzen dira, Europako Batasuneko Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak finantzatua. Tailerrak ere izango dira..

Deitzailea: Arabako Merkataritza Ganbera

 

Azaroaren 6tik 10era

Zientzia Astea 2019

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua.

Antolatzailea: UPV/EHU

 

Azaroaren 20-21a

Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Azaroaren 27ra arte

H2020 PROGRAMAREN IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTU EUROPARRETARAKO LAGUNTZAK

Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Ikerketako Trakzio Proiektu Europarrak aurkezteko laguntzak, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileak buru direla.

Deitzailea: CDTI

 

Azaroaren 28ra arte

INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZA-PROGRAMA 

Zabalik da Industria Zibersegurtasunera zuzendutako laguntza-programan eskaerak egiteko epea, eta zehatzago esanda, zibererasoen aurrean babes-sistemen konbergentzia eta integrazioa planteatzen dituzten proiektuetara IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetarako manufaktura-enpresa industrialetan. Industria Zibersegurtasunerako laguntza-programa 550.000 euroz hornituta dago aurten eta hardware, software eta aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastu eta inbertsioen % 50 finantzatuko du, 18.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.

Deitzailea: SPRI

 

Azaroaren 29ra arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA

Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.

Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera

 

INNOCÁMARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN

Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte. 

Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER

 

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO (ZTBESa) ERAGILEEN ARTEAN EGONALDIAK EGITEKO IKERTZAILEEN MUGIKORTASUNERAKO LAGUNTZAK 

Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.

Deitzailea: UPV/EHU

 

GAUZATU INDUSTRIA

Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko. Inbertsioak hasi aurretik aurre-eskaera aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak. 

Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. INNPLANTA. DONOSTIA 2019

Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

DONOSTIAINN. BERRIKUNTZA SUSTATZEA XEDE DUTEN EKINTZEN BABESA. DONOSTIA 2019

Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

Abenduaren 19ra arte

IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT

IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Abenduaren 31ra arte

2019. URTEAN DONOSTIAN ENPRESA BERRIAK SORTU ETA FINKATZEKO LAGUNTZAK

Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

Martxoaren 3tik 5era

ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan

Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago