Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente Manuel Salaverriak Hacia un modelo productivo más innovador, digital y sostenible izeneko jardunaldian parte hartu du gaurko egunean Santanderren. Jardunaldia Zuzendaritzaren Aurrerapenerako. Elkarteak (APD) antolatu du, Kantabriako Eskualdeko Garapenerako Sozietatearekin (Sodercan) lankidetzan. Salaverriak La innovación como medio para la reacción y la construcción del futuro izeneko mintzaldia egin du, eta hau azpimarratu du: “krisialdi guztiek sortzen dituzte aukera eta eredu berriak. Berrikuntza da krisialdi honetatik irteteko gakoa. Norabide guztietarako estrategiak ezarri behar ditugu, epe laburra epe ertain eta luzeekin konbinatzen dituztenak.

Halaber, egiaztatu du, mundua asko aldatu denez, demografia, geopolitika, ingurumen eta iraultza teknologikoaren esparruko makrojoerek eragin handia izan dutela pandemia honetan, modu interkonektatu, azeleratu eta konplexu batean. Testuinguru horretan, “berrikuntzarako palanka berriak” sortu dira, eta Salaverriak hauek identifikatzen ditu horien artean: digitalizazioa, ingurumen-jasangarritasuna eta erantzukizun soziala. Halaber, haren iritziz, lankidetza ere ezinbestekoa da, “elementu erraztaile eta eragile gisa, lortu nahi dugun etorkizuna eraikitzeko”.

Salaverriak ohartarazi du “krisialdietan ez inbertitzeak hazkuntza-hutsuneak eragiten dituela” lurraldeen artean, eta adierazi du pandemiak eragindako aldaketak aukera bihurtu daitezkeela berrikuntzan inbertitzen badugu.

Jardunaldia Miguel Antoñanzasek (APDko Kantabriako presidentea eta Viesgoko kontseilaria) ireki zuen, eta azken mintzaldia Javier López Marcanok (Kantabriako Gobernuko Industria, Turismo, Berrikuntza, Garraio eta Merkataritzako sailburua) eman zuen. Horiez gain, Jorge Muyok (Sodercan-eko Berrikuntza, Garapen Teknologiko eta Industria Ekintzailetzako zuzendari nagusia) eta Marta Alonsok (Sayme-ko zuzendari nagusia) ere parte hartu zuten jardunaldian.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago