Innobasque Exchange elkarlaneko berrikuntza-ekinbide arrakastatsuarekin amaitu zen astea, eta kultura- eta sorkuntza-industriei eta espezializazio adimendunaren estrategiari buruzko beste jardunaldi batekin hasiko dugu. Baina bada gehiago, askoz gehiago:

 

The Makery eskolaz kanpoko Akademia

Antolatzaileak: The Makery

Bilbao Berrikuntza Faktoria

Eskolaz kanpoko lantegi edo tailerrak, 7 eta 18 urte arteko gazteentzat, 4.0 industrian sartzeko gogoa dutenentzat. Prototipatu lasterra ikasiko dute 3D inprimaketa, plastiko moldeagarri eta robotikarekin besteak beste, eta ekintzailetza-kontzeptuekin, etorkizunean lan-munduan sartzeko prestakuntza emango dietelarik. Ikastaro honetan gaitasunak garatuko dituzte beren asmakuntzak diseinatu eta fabrikatzea ahalbidetzeko. Eskolak STEAM hezkuntza-esparruaren barruan garatuko dira eta proiektu errealetan oinarritzen dira talde-lanaren balioekin eta Learning by Doing metodologiekin. Argibide gehiago 94 603 35 96 telefonoan eta hemen: info@themakery.coop.

Innobasqueko bazkideek, beren seme-alabak Akademiara eramateko interesa baldin badute, %20ko beherapena izango dute hilean.

 

URRIAK 4, ASTEARTEA

Innobasqueren Asteartea: Espezializazio adimenduna kultura- eta sorkuntza-industrietan

Antolatzailea: Innobasque

Donostian

18:00etatik 19:30era

Kultura- eta sorkuntza-industrien (KSI / ICC) eremuan, espezializazio adimendunaren estrategian (RIS3) egindako aurrerapenak aurkeztuko dira jardunaldian; Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planaren testuinguruan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila ari da gidatzen estrategia hori.  Gainera, Eiken, Habic eta Gaia-k (BasqueGame) klusterizazioaren eta berrikuntzaren onurak azalduko dizkigute sektore honetan. Jardunaldiari amaiera Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, emango dio. Jardunaldia jarraitzeko: #Martesindustriascreativas

 

URRIAK 4 eta 5

Jardunaldia: Nola igaro 1.0 Enpresatik 2.0 Enpresara

Antolatzailea: Arabako Ingeniarien Elkargoa

Gasteizen

9:00etatik 14:00etara

2.0 aldaketa enpresaren aldaketa globaltzat hartzen da, eta ez marketin edo salmenta bezalako sailetara bakarrik mugatua. Teknologia berrietara egokitze hau online tresnen erabileraren hazkundearen eta hori gure gizartean integratzearen ondorioa da, lan-ingurunera ere hedatua. Enpresa askok egin dute garai berrietara egokitzeko aukera eta 2.0 webgunea erabiltzen hasi dira, horri esker sortu dituztelarik negozio-eredu berriak. Teknologia berriek gure enpresetan sartzeko tresna eta aplikazio pila eskaintzen digute, baina haratago joatea eskatzen du du. Enpresaren filosofiaren aldaketa da, baita negozio-ildoarena eta are balioena ere konpainiaren beraren barruan.

  

URRIAK 3-6

Bilbao Tech Week

Antolatzailea: Ve Interactive

Bilbon

Ekinbide honek teknologiarekiko gazteen interesa sustatu nahi du. Lau egunez eta lau gune ezberdinetan elkarri eragin, parte hartu eta konexioak ezarri ahal izango dira jarduera-aukera zabal baten bidez: nazioarteko ospea duten hizlariak; bertaratuen esperientzia ona indartzeko diseinaturiko tailer eta jarduerak… Lau gune izango dira (Bizkaia Aretoa, Deusto, Mondragon, San Luis zentroa), eta ia 50 hizlari hainbat gairi buruzko hitzaldiekin (diseinua, softwarea, marketin digitala, bideo-jokoak). Irabazi asmorik gabeko ekinbidea da, 3 euroko salneurri sinbolikoan salduko ditugun sarreren bidez dirua biltzen laguntzeko San Filippo Euskadirekin kolaboratzen duena.

   

URRIAK 4-5

Integune 2016

Antolatzailea: Spri

Barakaldon

Euskadiko Nazioartekotze Foroan, euskal enpresek nazioartekotzeari buruzko guztia ezagutu ahal izango dute lehen eskutik: zerbitzu-eskaintza, Europako politikak, gorabidean dauden herrialdeak, herrialde finkatuak, joerak, etab. Aurten herrialde gonbidatua Erresuma Batua izango da. Brexit osteko Europa ere aztergai izango da. Jardunaldi eta hitzaldien programa Alemania, Australia, Tailandia, Txina, Afrika, Mexiko, Iran eta AEBrekin osatuko da, besteak beste.

 

URRIAREN 7RA ARTE

ON EKIN enpresa-ideia eta proiektuen IV. Lehiaketa

Lehiaketa honek sormena piztu nahi du, pertsona edo enpresen ekinbideak sarituko direlarik. Diru-laguntza txiki bat izango da enpresa sortu berrietan egitasmoak/ideiak martxan jartzeko, edo hobekuntza-prozesuak aurrez sorturiko eta finkaturiko enpresetan. Egitasmoak/ideiak aurkezteko azken eguna urriaren 7a da.

 

URRIAK 20 eta 21

Visio 2016 Biltzarra

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Beaz, Tecnalia eta IK4 Research Alliance

Gasteizen

 Nazioarteko Biltzarra Erakundeen Berrikuntzarako Zaintzaz eta Inteligentzia Sistematikoaz.  Hitzordu honen helburua zaintza estrategikoa sustatzen edo/eta beren jarduera hobetzeko horretaz baliatzen diren profesionalen eta erakundeen arteko topaketa da.

 

 URRIAREN 30ERA ARTE

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea

Euskadik azaroaren 7tik aurrera Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Astea ospatuko du. Erakundeek parte hartzeko jarduerak, tailer edo lantegiak, hitzaldiak, workshop-ak, mahai-inguruak… aurkeztu nahi badituzte, horretarako epea urriaren 30ean amaituko da. 

 

URRIAREN 21ETIK ABENDUAREN 9RA

V. Ikastaro Aurreratua Nazioarteko I+G+b Proiektuen Kudeaketan

Innobasquen, Bizkaiko Teknologia Parkea

9:00etatik 15:00etara

Antolatzaileak: Tecnalia, IK4 Research Alliance, Spri eta Innobasque

48 orduko ikastaro hau ostiraletan izango da, bikaintasunezko proiektuen prestakuntza eta kudeaketan erakundeetako langileak prestatzeko, beren erakundeei nazioarteko ikuspegia eta kokapena emateko, gure ekonomia, gizarte eta enpresen erronkei erantzuteko gai direnak. Ikastaro honek Horizon(te) 2020 programako proiektuen prestakuntzan eta kudeaketan sakontzen du batez ere, baina I+G+b finantzatzeko eskualde eta nazioko beste programa batzuen ezagutzari ere arreta berezia eskaintzen dio. Izena emateko epea 2016ko irailaren 12an hasiko da eta irailaren 30ean amaituko da. Innobasqueko bazkideek %20ko beherapena izango dute matrikularen prezioan.

 

URRIAK 27

Errehabilitaziorako gailu medikoei buruzko I. lan-jardunaldia

Antolatzailea: Tecnalia

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

9:00etatik 14:00etara

Industria errehabilitaziora hurbiltzeko jardunaldia, biztanleriaren zahartzeak sendotuko duen sektorea. Gailu medikoak garatzera orientatzeak jarraitzen du aukera natural bat izaten lehiakortasuna goratzeko interesa duten euskal enpresentzat, eta etorkizunerako apustua den eremu baterantz dibertsifikatu nahi badute, edo hori bateragarri egin beren jarduera tradizionalarekin. Osasunaren industria berritzailea ─proiekzio globalarekin, pertsonen eskariekin eta merkatuaren eskakizunekin bat datorrena eta Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategian (RIS3) ongi kokaturikoa─ sortzea palanka izan daiteke gure industriaren lehiakortasunerako, sofistikazio eta balio erantsi handiko sektore batean sartu ahal izateko. 

  

URRIAK 31

BIND 4.0

Enpresa-azeleratzaile publiko-pribatua da, sortu berria, autonomia-erkidegoko konpainia nagusi hauek bertan kolaboratuko dute enpresa-ekinbide berritzaileak Euskadira erakartzeko mundu osotik. Startup-ek aholkularitza eta finantza-laguntza izango dute, baina, batez ere, mundu mailan erreferente diren erakundeen konpromisoarekin, adibidez ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens, eta hauek sortu berri diren enpresa hauen hazkunde, azelerazio eta merkaturatzean lagunduko dute.

  

AZAROAK 16

BASQUE INDUSTRY 4.0

Antolatzaileak: Spri

Donostiako Kursaalen

TEIC tresnetan ardazturiko jardunaldia, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak. Basque Industry 4.0-ren III. edizio honetan laugarren industria-iraultzaz egingo da eztabaida. Gaian adituak direnen esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, lantegiak, erakusketak eta ikuspegia bildu dira.

  

AZAROAK 23-23

LIBRECON 2016

Antolatzailea: ESLE, Euskadiko Teknologia Libre eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea

 

  • LibreCon 2016 delakoaren seigarren edizioa izango da, 4.0 Industriaren erronketan ardaztuta, baita ere software librearen erabilera berrietan finantza-arloan.

     

    Partekatu albiste hau

    Albiste gehiago