Apirilak berrikuntzaz jantzita hasiko du azken agurra. Biltzarrak, programak, jardunaldiak, foroak, ikastaroak, zientzia-mintegiak, sinposiumak, aurkezpenak eta sariak, besteak beste: horra hor jarduera-programa zabala.

2015eko apirilaren 20tik, astelehenetik, 24ra, ostiralera

Bilbao Marine Energy Week

BEC, Azkue erronda, 1, Barakaldo.

Europan itsas energietan erreferente den biltzarrak ─EEE-Energiaren Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzak eta Tecnalia Korporazio Teknologikoak antolatuak─ bigarren edizioa izango du, eta bertan bilduko dira itsasoko energia-iturrien garapenean lanean dabiltzan eragile, enpresa, ikertzaile, lider eta ezagutza-zentro garrantzitsuenak.

Sinaval-Élite azoka, enpresen topagunea, izango da jarduera-programaren osagarri, eta nazioarteko bilera sektorialak, itsasoko haize energiari eta energia ozeanikoari buruzko jardunaldiak, bimep day eta bisita teknikoak izango dira bertan.

2015eko apirilak 20, astelehena, eta 24, asteartea

Europar Batasunari buruzko XVIII. Jardunaldiak

Deustuko Unibertsitatea, Garate aretoa, Unibertsitateen hiribidea 24, Bilbo. Ordutegia: 18:00 – 19:40

Deustuko Unibertsitateko Europar Ikasketen Institutuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak XVIII. Jardunaldiak antolatu dituzte Europako Batasunari buruz, eta hor Europako Batasunak 2020rako ezarri dituen ardatz eta politika berriak azalduko dira, bost helburu handi enplegu, berrikuntza, hezkuntza, gizarte-integrazio eta klima/energia gaietan.

Estrategia Europa 2020 Estrategiaren lehentasunetako bat gizarte-bazterketaren aurkako borroka da. Jardunaldi hauen helburua profesionalek beren analisi eta hausnarketak egitea da estrategia horren garapenaz, batez ere gizarteratze-politiken inguruan, aplikatu den lehen urte hauetan izandako aurrerapen eta mugei buruz, baita datozen urteetarako erronkei buruz ere.

Apirilak 23, osteguna

Ikerketarako laguntza-programa

Bizkaiko Foru Aldundiak epea ireki du ikertzaileak kontratatu eta sustatzeko laguntzak eskatzeko. Partida edo kontu-saila 900.000 eurokoa da eta lan-akordioaren %100eraino estal dezake.  Interesa duten enpresek 2015eko maiatzaren 11ra arte egin ditzakete eskaerak bizkaia:talent-en bidez; erakunde hau arduratuko da Europako Batzordeak subentzionaturiko programa honen laugarren deialdia kudeatzeaz.

2015eko laguntza-programaren aurkezpen ofiziala apirilaren 23an, ostegunean, egingo da 10:00etan Bilbon, Óculo de Bilbao BBK Talent delakoan, eta han aurkeztuko dira ofizialki deialdiaren xehetasunak.<0}

Apirilak 24, ostirala

#ProgramaTUsarean

San Frantziskoko Auzo Etxea (Mariaren Bihotza plaza, z/g). Ordutegia: 16:00 – 21:00

Sarean auzotarren topaguneak ─kultura-adierazpen guztietara irekita dagoena, gizarte-kohesioa eta garapen komunitarioa indartzeko pentsatua─ berriro irekiko ditu ateak eta topaketa antolatuko du, 2015eko jarduera soziokulturalen plangintza landuko delarik bertan.

TECxZamudio: “Hitzik gabeko komunikazioa eta engainua detektatzea. Lan-ingurunean aplikatzea”

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Laida Bidea 203, Zamudio. Ordutegia: 10:30 – 13:30

Adimen Emozionalaren Partzuergoak antolatzen du jardunaldi hau hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioak lan-ingurunean duten garrantzia erakusteko helburuaz; emozioen identifikazio hitz gabea eta engainu-arrastoak; eta nola lagun dezakeen bai komunikazioaren eta bai lan-ingurunean eguneroko harremanen hobekuntzan.

Apirilak 24, ostirala, eta 25, larunbata

Innova Bilbao 2015

“Eraikitzen ikastea” da Innova Bilbao 2015en goiburua; ekitaldi hau oinarri teknologikoa duten ekintzaile eta enpresaburuentzat da, eta hirugarren edizioan Guggenheim museoan izango da.

Ekitaldia enpresak sortzera eta aldaketa teknologikoek enpresen negozio-ereduari eman diezaioketen baliora zuzenduta dago; negozio digital, komunikazio, marketin, aplikazio mugikor eta big-data arloetako espezialista eta pertsonaia ospetsu asko izango dira bertan. Mahai-inguru eta hitzaldien bidez, foro honek berrikuntza, ekintzailetza, lidergo eta motibaziorako funtsezko alderdiak jorratuko ditu, funtsezko faktoreak mundu digitala aztertu eta lantzeko.

Apirilak 27, astelehena

“Ezkerraldearen ekonomia-garapenerako gakoak”

Ezkerraldeko Enpresen Garapen Zentroa (CEDEMI), Bizkaiko Labe Garaiak etorbidea, 33, Barakaldo. Ordutegia: 9:00 – 10:30

“Estrategia Topagunea” hausnarketa-foroa, Estrategia Empresarial argitalpenak antolatua, topaketa-gune bat da, non eraldaketa ekonomikoaren eragile nagusiek, kasu honetan Ezkerraldekoek, beren esperientziak eta ikuspegia partekatzen dituzten, eskualdeak Bizkaiko industria-erreferente gisa jarrai dezan.

Enpresa-gosari honetan izango diren hizlarien artean daude Estrategia Empresarial-eko kontseilari ordezkari zuzendaria, Roberto Urkitza; Petronor-eko zuzendari nagusia, Andreu Puñet; horren homonimoak Naval-en, Iñaki Irasuegi; Precicast Bilbao-n, Amadeo Torrens; Tecuni-n, Tamara Yague; eta Eroskiko garapen-zuzendaria, Javier España. Bestalde, ekitaldiari hasiera Estrategia Empresarial-eko lehendakariak, José Ignacio Arrietak, emango dio, eta amaiera, berriz, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritzako diputatuak, Unai Rementeríak.

Apirilak 28, asteartea

Innobasqueren Asteartea: “Zientzia eta teknologiaren gizarte-komunikazioa”

EASO Politeknikoa, Felipe IV.aren hiribidea, 1, Donostia. Ordutegia: 12:00 – 14:00

Gizarteak sumatzen du zientziak eta berrikuntza teknologikoak eragin positiboa izango dutela gizarte-erronkak konpontzeko datozen 15 urteetan. Innobasqueren Astearteak programaren edizio berriak dibulgazio-kanalak eta komunikazio- eta hezkuntza-estrategiak hobetzea du helburu, zientzia- eta teknologia-gaiekiko herritarrek adierazten duten interes-maila eta ezagutza areagotzeko.

Innobasqueren Astearte honetan “Zientziaren eta teknologiaren gizarte-komunikazioaren” gaia jorratuko dugu ikuspegi poliedrikotik. Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioak (FECYT) Euskal Autonomia Erkidegoko txostenaren, Zientzia eta Teknologiaren Gizarte Pertzepzioaren 7. Inkestaren (2014), berri emango du. Gainera, erantzunak emango zaizkie dibulgazio- eta komunikazio-estrategiekin loturiko zenbait gairi.

Europa Ikerketa nazioarteko dinamizazio-ekintzei dagozkien laguntzak

Aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 14tik maiatzaren 14ra, 15:00etan

Ondoren, 2015eko martxoaren 30eko Ebazpena aurkezten da, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako estatu-idazkariarena, Europa Ikerketa nazioarteko dinamizazio-ekintzei dagozkien laguntzak emateko prozeduraren 2015. urterako deialdia onartzeko dena; ekintza hauek I+G+b Estatu Programan daude sartuta, eta Programa hau Gizartearen Erronketara dago bideratua, Zientzia eta Teknika eta Berrikuntza Ikerketako Estatu Planaren (2013-2016 ) esparruan.

Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa saria

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna: 2015eko apirilaren 30a

Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak, Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa Sariaren XXI. edizioko deialdia egin dute Baskoniaren kultura-garapenaren alde Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorretan ikerketa eta zientziara dedikaturiko pertsonen bikaintasuna aitortzeko. Sariaren diru kopurua 20.000 eurokoa izan da.

Hautagai den pertsonak berak, unibertsitate-institutu edo sailek, zientzia- eta kultura-erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte hautagaitzak. Arlo honetako adituek osaturiko epaimahaiak ekainean zehar ezagutaraziko du irabazlea.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago