Ekintzailetza-programak, deialdiak, aurkezpenak, sustapen-planak eta ikastaroak: jarduera multzo zabal horretan berrikuntza izango da aktore nagusia datozen zazpi egunetan.
2014ko apirilaren 27tik (astelehenetik) 29ra (asteazkenera)
Turismo Gastronomikoaren Munduko I. Foroa
Basque Culinary Center, Juan Avelino Barriola pasealekua, 101 – Donostia. Askotariko ordutegiak.
Basque Culinary Center-ek eta Munduko Turismo Erakundeak (OMT) munduko gastronomia-foroa antolatu dute elkarrekin, nazioarteko adituen eskutik hausnarketa egiteko garrantzi handikoa den turismo gastronomikoaz, baita turismo- eta gastronomia-arloaren egungo egoeraz eta geroko erronkez ere.
Topaketaren helburua arloaren lanbide-garapena bultzatzea da, esperientziak trukatzea eta jardunbide egokiak identifikatzea.
Apirilak 28, asteartea
Innobasqueren Asteartea: “Zientzia eta teknologiaren gizarte-komunikazioa”
EASO Politeknikoa, Felipe IV.aren hiribidea, 1, Donostia. Ordutegia: 12:00 – 14:00
Gizarteak sumatzen du zientziak eta berrikuntza teknologikoak eragin positiboa izango dutela gizarte-erronkak konpontzeko datozen 15 urteetan. Innobasqueren Astearteak programaren edizio berriak dibulgazio-kanalak eta komunikazio- eta hezkuntza-estrategiak hobetzea du helburu, zientzia- eta teknologia-gaiekiko herritarrek adierazten duten interes-maila eta ezagutza areagotzeko.
Innobasqueren Astearte honetan “Zientziaren eta teknologiaren gizarte-komunikazioaren” gaia jorratuko dugu ikuspegi poliedrikotik. Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioak (FECYT) Euskal Autonomia Erkidegoko txostenaren, Zientzia eta Teknologiaren Gizarte Pertzepzioaren 7. Inkestaren (2014), berri emango du. Gainera, erantzunak emango zaizkie dibulgazio- eta komunikazio-estrategiekin loturiko zenbait gairi.
Apirilak 29, asteazkena, eta 30, osteguna
Innobasque, Laida Bidea 203. Zamudio. Askotariko ordutegiak.
HerriLaborategia lantaldeak, eta tartean dago Innobasque, Politika, Hiri(tartasuna) eta Ikaskuntza tailerra antolatu du, arduradun politiko, udal-teknikari eta eragile komunitarioentzat, komunitate iraunkor eta osasungarrien eraikuntzan lanean ari badira -edo lan egin bahi badute-, betiere ikaskuntzaren kulturatik abiatuta.
Lan-topaketan honelako galderei erantzungo zaie: Zer esan nahi du komunitatea ikasteko ingurune gisa ulertu eta lantzeak? Tokian tokiko politikak nola lagun diezaiekete deriba kolektiboei? Tailer hau aniztasunari eta autonomiari arreta jartzeak izan ditzakeen inplikazioak partekatzeko da, komunitatearen hazkundean esperientzia finkatuen bidez.
Apirilak 30, osteguna
Udako ikastaroa: “Climate Change on the Road to Paris”
Miramar Jauregia, Miraconcha pasealekua 48, Donostia.
BC3 The Basque Centre for Climate Changek eta Euskal Herriko Unibertsitateak 2015eko udako ikastaro bat ─“Climate Change on the Road to Paris”─ antolatu dute; uztailaren 13tik 15era izango da Donostian. Hezkuntza-eskaintzaren seigarren edizioaren helburu nagusia da ikuspegi eguneratua eta multidiziplinarra eskaintzea klima-ikerketaren arloan dauden joerei buruz, gaian adituak direnen, nazioarteko ikerketa-zentroen eta unibertsitate-ikasleen eskutik.
Interesatuek datorren apirilaren 30era arte dute ikastaroan izena emateko.
Maiatzak 11, astelehena
Online ikastaroa: Komunikazio eraginkorra informazio-profesionalaren eta informatikariaren artean
Asmoz fundazioak heziketa-proposamen hau antolatu du informazioaren profesionala informazio-teknologien profesionalarekin erraz elkarrizketatzeko moduan jartzeko helburuarekin, horrela hobetzeko artxibo, liburutegi, dokumentazio-zentro, museo eta abarren errendimendua eta jarduera.
Hiru (3) asteko ikastaro honetan parte hartzeko interesa duten profesionalek maiatzaren 11ra, astelehenera, arteko epea dute izena emateko. Bestalde, Innobasqueko bazkideek %10eko beherapena izango dute.
Maiatzak 12, asteartea
Shipping, Shippers & Markets foroa
Sociedad Bilbaina: Nafarroa kalea, 1, 48001-Bilbo. Ordua: 09:30 – 13:30
Induing-ek Shipping, Shippers & Markets foroa antolatu du: eskarmentu frogatua duten profesionalen arteko topaketa-gunea, esportazio-enpresek eta itsas logistikako zerbitzu-enpresek elkarrekin lan egin eta hornidura-kate lehiakorragoa sor dezaten nazioarteko merkatuaren jokaleku konplexuan.
Bestalde, Innobasqueko bazkideek %20eko beherapena izango dute; beherapeneko INNO20IND kupoia erabili behar da izena ematerakoan.