Berrikuntzaren kultura sekula baino indartsuago dago mundu osoan.Eta hori AEBetako FastCompany aldizkariak berrikuntzarako 12 ikasbideren zerrendarekin ospatu nahi izan du. Zein dira?
FastCompanyk berrikuntzako 12 ikasbideren zerrenda eman du argitara aurtengorako.Hamabi joera hauek datuen azterketa zehatzetik sortu dira; sei hilabetez eginiko azterketa zehatz eta sakona izan damunduko 50 enpresarik berritzaileenak aukeratzeko.Azterketa horretatik honako ikasbide hauek atera dituzte:
1.- Bikaintasunabilatu behar da. Gaur egun, globalki ahaltsuenak diren enpresek helburu eskuragarri samarrak jartzen dizkiote beren buruari.Hala ere, enpresarik berritzaileenek maila gorena lortu nahi izaten dute denbora guztian.Google da horren adibide ona.
2.- Berrikuntza episodikoa da, gora eta behera egiten du ziklikoki.Horren adibide izan daiteke LED teknologia, 50 urtez geldirik egon ondoren, hamaika hilabeteko epean bere garapena bizkortu zuten funtsezko alderdiak berritu ziren.
3.- Errentagarri izatea ezinbestekoa da. Errentagarritasuna funtsezkoa da negozio-ereduak prestatzeko.Ideia urratzaileak erakargarri eta liluragarriak dira hasieran, baina ideia bakoitzaren atzean errentagarritasun-eredua ezarri behar da.
4.- Errentagarritasunak bere martxa bizkortu du. Egun hauetan energiaren eraginkortasuna, birziklatzea eta erregai alternatiboen garapena dira konpainia arrakastatsu baten abantailen funtsa.
5.- Talentu globalaren desblokeoak aukera berriak desblokeatzen ditu. Publizitate-eslogan batek esango lukeen bezala, “gure etorkizuna ez dute atzo egindako urratsek erabakiko, gaur emateko prest gauden urratsek baizik”.
6.- Grina gutxietsita dago. Baliteke crowdsourcingaspaldiko gauza izatea, baina jarraitzaileen benetako oinarri batekin oso ahaltsua da.
7.- Gatazka ez da beharrezkoa. Nola egin aldaketa esanguratsuak erakunde fosilizatuetan?Batzuetan itzulinguruak egin behar dira helburua lortzeko.
8.- Bezero zoriontsuak zorion-iturri dira. Joera honek adierazten du esker oneko erabiltzaileak saritzen dituztela enpresek, marka erabiltzailearengana hurbilduz.
9.- Software versus hardware. Softwarea bihurtu da gaur egun aurrerabidearen giltza.
10.- MadeInChina, laudorio bat. Txinako konpainia handiek berrikuntzarik egiten ez dutelako ideia zaharkitua da. Xiaomismartphone berrasmatzen ari da eta Beijingo Genomics Institutua munduko ADN sekuentziatzailerik handiena da.
11.- Aplikazioen ekonomiaren garailea Apple da. Berrikuntzaz hitz egin eta Apple ez aipatzea ezinezkoa da. Berrikuntza-ildo honetan Gaming-aren garapena daukagu.Denbora laburrean AngryBirds-etikCandyCrush-era igaro gara.Nahiz eta konpainia hauek dezente hazi diren, oraindik ez dute lortu bideojokoen konpainia handien egonkortasun eta errentagarritasuna.2013an 10 bilioi dolar inguruko salmentak egin zituen Appstore-k.
12.- Handiki amets egitea ez da erokeria, beharrezkoa da, eredu berriak sortu nahi direnean edo negozio-eredu berriak garatu nahi direnean.Ametsik gabe, sekula ez dugu jakingo zer den posible eta zer ez.PharmaresearcherMedivation-ek uste izan zuen minbizia beste era batera tratatu ahal izango zuela, eta beraz botika berria merkaturatu zuen ordura arte ezarritakoa baino hiru urte lehenago.
Jatorrizko zerrenda hemen ikus daiteke.