Enpresa txiki eta ertainek eta beren erakundeen kudeaketa hobetzeko interesa duten herritarrek berrikuntzarako beste hiru tresna edo erreminta dituzte, oraintxe jendearentzat ireki berriak, “creative commons” lizentzien bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko sailaren eskutik.

Hogei urteko elkarlanak emaitzak eman ditu Premie, Xertatu eta Bilgune programetan. Hiru proposamen lotune batekin: hobekuntza globala ETEen kudeaketan, hainbat enpresa-politika eta arlotatik.

Premie programaren helburua da konpainiek hartzea bezeroarengana orientaturiko kudeaketa-estilo bat, kanpotik ikuskatu eta egiaztatu daitekeena. Sistema honek funtsezko gaiak identifikatzen ditu integrazio-ikuspegitik, eta sistemaren berrikuspen integrala ahalbidetzen du, baita ere hausnarketa-foroak sortzea enpresaren barruan.

Gizarte-erantzukizuna

Xertatu Enpresen Gizarte Erantzukizuna (EGE) sustatzeko da, ETEek funtsezko zeregina izan dezaten gizarte iraunkorraren garapenean, ekonomia, ingurumen eta gizarte arloetan.

Xertatu:adi metodologiak lehiakortasun iraunkorrerako diagnostikoan, hobekuntzan, egokitzapenean eta orientazioan lan egiten du. 200 enpresak iraunkortasuna txertatu dute beren kultura, estrategia eta eragiketetan.

Bilguneren muina pertsonak eta politika-aldaketa dira, profesionalek rol parte-hartzaileagoa izan dezaten enpresan. Identifikaturiko tresnak kudeaketa-guneak sortzea da, horietan langileek parte har dezaten hausnarketa-prozesuetan, antolaketa-aldaketa eta lidergoaren ulerkuntza gertatzeko, eta horrela konpainietan protagonista aktibo bihurtzeko.

Interesatuek, irekian ere informazioa eskuratzeaz gain, aukera izango dute honelako proiektuak Kudeabide programaren aterkipean ere aurkezteko.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago