Datu-meatzaritza edo data mining delakoa potentziala aprobetxatzeko gai diren erakundeei balioa emango dien diziplina bat da. Gaur egun, inoiz baino datu gehiago dugu, baina gai al gara datu horiei barnean duten balioa ateratzeko? Lean, Six Sigma eta Kanban metodologiek printzipio, errutina eta tresna ez galkorrak dituzte eta emaitza harrigarriak eman ditzakete, hobekuntzarako ekintzetatik harago: enpresak ulertu eta ikasi egiten du, informazioa modu zuzenean jasota. Horrela, bisualizatu egin dezake, “zer gertatzen zaion ulertu”, eta erabakiak ebidentzietan oinarrituta hartu. Lourdes Pozueta datuen zientzialaria da eta aditua da metodologia hauetan. Ondorengo artikulu honetan azaltzen du nola lagun diezaieketen berak ezagutzen dituen metodo horiek erakundeei lehiakorragoak izaten.
Lean, Six-Sigma eta Kanban metodologiak ikuspegi praktikotik. Metodologia horien helburua galdera hauei erantzuten laguntzea da: “Zergatik gertatzen dira gauzak modu honetan? Nola egin dezakegu hobeto?”. Nire espezialitatea Six Sigma metodologia da eta, bereziki, pentsamendu estatistikoa, edo orain “datuen zientzialaria” izatea esaten zaion hori. Duela gutxi, trebakuntza eskaintzen diedan bi zuzendarik (bat ingeniaritzan doktorea eta bestea kimikan lizentziatua) azaldu didate harrigarria zaiela zer azkar ulertzen dudan haien prozesuetan zer gertatzen den (instalazioetan bisita bat egin, eredu mentalak arretaz entzun, datu-bilketaren plangintza egin eta datuen jokabideari “begirada bat egin” ondoren). Zergatik da hain deigarria nire garuna ebidentziak aurkitzeko trebatua egotea? Nik uste dut horren arrazoia dela unibertsitatetik ateratzen direnek ez dakitela diziplina hau badenik ere, eta harritu egiten dira ezagutzen dutenean. Unibertsitarioek ez dakite erabakiak hartzeko informazio baliagarria nola atera, eta ingeniariei, kimikariei eta abarrei ez zaie erakusten, jakina, datuetatik abiatuta haien prozesuei buruz nola ikas dezaketen.
Jakin beharrekoa da Six Sigmak gauzak zergatik gertatzen diren jakiteko eta lehiakortasuna handitzeko lanerako modua ematen duela.
Nire bezeroen artean dauden zuzendari jakin-nahi batzuek, taula eta grafiko laburtuetatik harago joan (ez dut inoiz ulertu horiek zertarako balio duten) eta ulertu egin nahi dute eragiten dieten negozio-prozesu jakin batzuetan zer gertatzen den (erroko arrazoiak zein diren jakin nahi dute). Gustatuko litzaieke hobekuntza-proiektuak bultzatzea eta proiektu horiei esker erakundean lehiakortasuna, ezagutza eta erakundetik ikasteko gaitasunak areagotzea, baina hori lortzeko bidea lauso ikusten dute. Landu nahi dituzten gaiei buruzko “sudur” ona izanik landu beharreko hori “nola” gauzatu zehazteko laguntza behar duten pertsona horiei, balio handiko ekarpena egiten diete Lean, Six-Sigma eta Kanban metodologiek.
Six Sigmarekin, atsegin handia ematen dit zuzendariei haien prozesuen lehen grafikoak erakusteak. “Prozesuak datuen bidez hitz egiten duen unearen” lekuko izaten naiz eta “erakundeak entzun egiten du” horretarako tresnen bidez. Joan den astelehenean, trebakuntza jasotzen ari diren bi zuzendarik IKUSI egin zuten haien bainuetan (hemen beheko irudiaren bidez) zer gertatzen zen datuak jasotzeko plan zorrotz baten bidez. Haien kargu zituzten hainbat pertsonak hartu zuen parte planean. Irudiak aukera ematen du aldakortasun ez desiragarriaren kausa EZ diren faktoreei eta izan daitezkeen faktoreei (korrelazioak berretsi egiten du) buruzko erabakiak hartzeko. Ondorengo faseetan, egiaztatu egin beharko dituzte esperimentazio bidez.
Iturria: Kataforesi bidezko bainuak. Pieza baten lodieraren banaketa bastidore baten barruko kokapenaren arabera; elektrodoetatik gertu dauden eremuak eta beheko eremua gainerakoak baino lodiagoak dira (dena tolerantzien barnean)
Lean, Six Sigma eta Kanban metodologiek galkorrak ez diren printzipioak, errutinak, tresnak eta abar dituzte. Baldin eta Zuzendaritzak negoziorako interesgarriak diren gaiak identifikatzen baditu, metodologia horiek, ondo koordinatuta, emaitza harrigarriak eman ditzakete; hobekuntzarako ekintzetatik haragoko emaitzak, hain zuzen. Enpresak informazio-bilketa egoki baten bidez ENTZUN (ulertu beti ez) eta IKASI egiten du eta informazio-bilketa horrek aukera ematen dio bisualizatzeko, “zer gertatzen den ulertzeko” eta ebidentziatan oinarrituta, erabakiak hartzeko.
Metodologia horiek pasioz txertatu nahi izanez gero, bi alderdi garrantzitsu hauek hartu behar dira kontuan. Lehena, enpresako liderrek prest egon behar dute haien taldeak ustez gai diren lekutik harago eramateko eta denek prest egon behar dute “errutina erosoa” alde batera uzteko. Eta bigarrena, zuzendariek gutxieneko ezagutza batzuk izan behar dituzte laneko metodologiei eta lan egiteko moduei buruz eta jakin egin behar dute Etengabeko Hobekuntzarako Proiektuak sustatzeko zer zeregin dagokien (negozioan duten zereginarekin alderatuta oso ezberdina).
Six-Sigma zuzendariak zer zeregin duen ulertzen ez badu, nola izango da zirraragarria egiten duena edo egin nahi duena?
Ezagutzen ditudan esperientzia onenetan, zuzendariek, teknikariek eta langileek esperientzia, hasieratik, pasioz bizi izan dute “zer gertatzen den ulertzearen” beharrak erakarri dituelako.