Pixkanaka proposamen berritzaileak ari dira iristen, udako oporraldia bukatu eta ikasturte berriaren hasierarako. Une egokia da hau datozen hilabeteetako agenda antolatuz joateko. Hona hemen gure proposamenak:

 

UZTAILAREN 22RA ARTE

Gaixotasun Arraroen Ikerketarako II. Laguntza Deialdia

Antolatzailea: Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioa

16.000 euroz hornitua, ekinbide honek erakundea iaztik bultzatzen hasi zen ildoan jarraitzen du, prebalentzia txikiko gaixotasunen ikerketari laguntza emateko helburuaz. Deialdi hau ‘Muévete por los que no pueden’ eta Otromundoesposible GKEaren lankidetzari esker egin ahal izan da.

 

UZTAILAK 22-25

Euskal Encounter

Antolatzailea: Euskaltel

Euskal Encounter informatikako zale eta profesional askoren bilera da; bertan ezagupenak elkartrukatu nahi izaten dituzte eta hainbat egunez informatikari loturiko era guztietako jarduerak egin. Fenomeno hau laurogeiko hamarkadaren bukaeran sortu zen Europako iparraldean, Norvegia, Danimarka edo Alemania bezalako herrialdeetan. Estatuko party-rik beteranoena hogeita laugarren ediziora iritsiko da 2016an.

 

IRAILAREN 9RA ARTE

Metromeet

Antolatzailea: Innovalia

Metromeet-ek industria-metrologia dimentsionalari atxikitako profesionalak gonbidatzen ditu beren ezaupideak eta esperientziak partekatzera Biltzarrean. Txosten edo ponentzietarako deialdia irekita dago eta datorren irailaren 9an amaituko da.

Metromeet-en txostengile gisa parte hartzeak aukera emango dizu metrologia-arloko enpresetako zuzendari eta goi-exekutiboekin zuzeneko harremana ezartzeko. Metromeet-ek negozio-sareak handiagotzea eta bezero izan daitezkeenekin harremanak ezartzea ere ahalbidetzen du, industria-metrologia dimentsionalaren barruan arlo zehatz edo espezialitate batean aditu gisa aitortua izateak ematen duen kokapen pribilegiatutik.

 

IRAILAK 27, ASTEARTEA

Advanced Manufacturing and Materials 2016. Conference & Brokerage Event

Tecnun-en, Donostian

Antolatzailea: Innobasque, BEAZ eta Spri, CEIT-IK4-rekin lankidetzan

Nazioarteko jardunaldia, Fabrikazio eta Material Aurreratuen arloan I+G+b proiektuetarako teknologia transferitu eta bazkideak bilatzeko. Hitzaldi eta enpresa-topaketen (Brokerage Event) programa izango da.

 

IRAILAREN 28RA ARTE

Innobideak 2016 Programa

Irailaren 28ra arte aurkez daitezke Innobideak programarako eskabideak; programa honek langileen parte-hartzea bultzatzen du enpresan, funtsezko elementua baita lehiakortasuna hobetzeko eta lurraldearen gizarte-kohesiorako.

 

IRAILAK 30, OSTEGUNA

Elkarrekin lan-munduan sartzearen alde

Lekua: Innobasque

Antolatzailea: Euskadiko Down Sindromearen Fundazioa

FSDPVren Lan programak, 1994tik, adimen-ezgaitasunen bat duten pertsonak ohiko lan-merkatuan sartzea bultzatzen du metodologia eraginkorraren bidez, arrakastatsua izan dadin ahalmen-urritasunen bat duten horiek lan-merkatuan txertatzea.

Jardunaldi honen helburua enpresak programa honetara eta bere metodologiara hurbiltzea da, lan-munduan txertatzeko programa honetan parte hartzen duten enpresen eta langileen jardunbide egokien esperientziaz baliatuz. Izen-emateak hemen. 

 

IRAILAREN 30ERA ARTE

Lehen Saria Bizi Kalitatearen Hobekuntzari Bizkaian

Antolatzailea: Fundación Vizcaína Aguirre

Zabalik da, berrikuntzaren eta proiektu garapenaren bidez, gure gizartearen eraldaketan lagundu duten era guztietako erakundeen ekarpena aitortzen duen sariketarako hautagaiak aurkezteko epea. Saria 70.000 eurokoa da guztira: 50.000 euro sari nagusiarentzat eta 20.000 accesit batentzat, epaimahaiari egoki iruditzen bazaio. 

 

GIZONDUZ PROGRAMA

Antolatzailea: Emakunde

Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua. Gizonezkoak emakume eta gizonen berdintasunaren alde gehiago inplikatzeko ekinbidea.

 

Farmakoak eta Gidatzea 2. Lehiaketa

FyC / FetaG bigarren edizioa deitu da, argazki- eta bideo-lehiaketa online, Farmakoak eta Gidatzea hitzetan inspiratuta; lehiaketa honek badu atal bat bereziki Osasunaren Profesionalengana zuzendutakoa, oso hurbil baitaude problematika honetatik.

 

URRIAK 31

BIND 4.0

Enpresa-azeleratzaile publiko-pribatua da, sortu berria, eta autonomia-erkidegoko konpainia nagusiek bertan kolaboratuko dute enpresa-ekinbide berritzaileak Euskadira erakartzeko mundu osotik. Startup-ek aholkularitza eta finantza-laguntza izango dute, baina, batez ere, mundu mailan erreferente diren erakundeen ─adibidez, ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens-en─  konpromisoa, sortu berri diren enpresei beren hazkunde, azelerazio eta merkaturatzean lagunduko dietelarik.

 

AZAROAK 16, ASTEAZKENA

BASQUE INDUSTRY 4.0

Antolatzailea: Spri

Donostiako Kursaalen

TEIC tresnetan ardazturiko jardunaldia, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak. Basque Industry 4.0-ren III. edizio honetan laugarren industria-iraultzaz egingo da eztabaida.  Esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, lantegiak, erakusketak eta gaian adituak direnen ikuspegia bildu dira.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago