Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, “Sareak lurraldetik: Euskadi, eraldaketa eta lidergo industriala” foroan parte hartu zuen atzo. Energia Elektrikoko Enpresen Elkarteak (AELEC) antolatu zuen foro hori, El Diario Vascorekin lankidetzan. Industria-sektorearen trantsizio honetan inplikatutako eragile guztiak protagonista izan zituen ekitaldian, Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusia gonbidatu zuten berrikuntzak eta talentuak beroketa globalak planteatzen dituen erronka larri eta gorenei aurre egiteko duten garrantziaz hitz egitera.
Ekitaldia Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak inauguratu zuen. Azpimarratu zuenez, Euskadin “tokikoak ez diren energia-iturrien oso mendekoak gara, eta hala izaten jarraituko dugu, herrialde gisa buruaskiak izateko dugun beharrari heltzen ez badiogu. Horretarako, gure ahalmen energetiko berriztagarria eta deskarbonizatzeko gaitasuna handitu behar ditugu».
Leire Bilbaok, Agustin Zubillagarekin (Vicomtecheko Bilboko egoitzako zuzendaria), Jon Labakarekin (Tknikako zuzendari exekutiboa) eta Begoña Uribarrenarekin (Artecheko innovation ecosystem leader) batera egindako hitzaldia aprobetxatu zuen, gazteenen talentuaren garapena sustatzeko beharra azpimarratzeko, baina baita enpresetan bertan bilatzeko ere, giza baliabideak kudeatzeko sistema berritzaileen bitartez.