Luis Manero, ETE Berrikuntzako zuzendariak eta Roberto Manso, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa Berrikuntzako proiektuen arduradunak, gaur goizean aurkeztu dute Euskal Berrikuntzaren Mapa BBK Trends Forum-en, Bilboko BBK Aretoan. Era berean, Innobasqueko Nazioartekotze zuzendariak, Lola Elejaldek, “2022tik aurrera etorriko dena” panela gidatu du, David Alayón Innubako sortzaile eta Prospektiba zuzendariak parte hartu duelarik.
BBK Trends Forum nazioarteko foro bat da, eta mundu osoko profesionalak eta erakundeak biltzen ditu, berrikuntza, hazkundea, sormena eta etorkizunaren eraikuntza sustatzeko joerak erabiltzen ari direnak.