Hizkuntza bat zeinuen sistema bat da eta komunitate batek erabiltzen du komunikatzeko; hizkuntzari esker, komunitate hori elkartu egiten da eta bertako kideak bertako partaide sentitzen dira. Hizkuntzak definitzen gaitu eta dirudiena baino gehiago esaten du guri buruz. Gainera, eraldatzeko gaitasuna du. Hitzak indartsuak dira eta dagoen estimulurik handiena ere badira, eraldatu egin dezakete eta esaten duenean aldaketa handiak eragin.

 

Innobasquen kontzeptu batzuk definitzeko beharra sentitzen dugu, garrantzitsuak direla uste baitugu gure jarduera mugitzen duten motorra direlako. Egunero erabiltzen ditugun terminoak izan arren, erakundeko pertsona guztiok horien esanahia ez genuela berdin ulertzen edo ez genuela partekatzen sumatzen genuen.

 

Horrela sortu zen hiztegi txiki hau, Innobasqueren berrikuntzaren hizkuntza, Euskadiko berrikuntzaren inguruko lengoaia eraldatzailea. Gure xedea da egunero erabiltzen ditugun 12 kontzeptu hauen bidez hobeto ulertaraztea, berrikuntzaren potentziala baitute: zeharkakoa, erakunde bazkideak, helize laukoitza, gizarte-berrikuntza, lehiakortasuna, parte hartzea, elkarlana/kooperazioa, elkarlaneko berrikuntza, itun publiko-pribatua, ahalduntzea, berrikuntzaren ekosistema/Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea/Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema, eta berrikuntza.

 

2017an 10 urte beteko ditu Innobasquek. Urte berezia da, aproposa ideia hauek guztiak hausnarketaren, eztabaidaren eta adostasunaren ondoriozko argitalpen honetan jasotzeko; Innobasqueko pertsona guztion hausnarketa, eztabaida eta adostasuna behar izan baitira Euskadi herrialde berritzailea izatea sustatzeko.

 

Identifikatutako beste hitz batzuk ere landu beharra dago, prozesuan zehar sortu zirenak, beraz, partekatutako esanahiak gehituz joango gara. Egiten dugunaren irismena hobeto ulertzeko baliagarriak izatea nahi genuke. Lortu ote izango dugu!

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago