Ezagupen berriak eta bestelako esperientziak lortzeak neuronak freskatzen ditu eta gure ikaskuntza hobetzen laguntzen du. Jarraian, hona hemen jardunaldi freskagarri batzuen proposamena gehiago jakiteko:

UZTAILAk 5 eta 6

Materialen Zientzia eta Teknologiaren III. Biltzarra

Antolatzailea: Leartiker

Non: Esperanza eraikina, Markina-Xemein (Bizkaia)

Innobasqueko M-era.Net eta EEN proiektuen arduraduna den Leire Arriolaren parte-hartzearekin, biltzarra oso-osorik euskaraz izango da. Materialen arloan egiten diren aurrerapenek eragin handia dute jendearen egunerokoan, baita ekoizpen-sarean ere. Biltzar honen helburua da profesional hauen interesak, ikuspegiak eta lorpenak aurkeztea, eta gainera badu berezi bihurtzen duen beste ezaugarri bat.

UZTAILAREN 6TIK 14RA

Programa: 2 ikastaro, 3 lantegi eta hitzaldi bat

Ikastaroak hauek izango dira: “Improvisación teatral para mejorar las competencias emocionales” Koldo Vío-k emana, eta  “Fundamentos de un modelo de gestión de personas orientado a la felicidad en el trabajo”, Santiago Vázquez hizlari dela. Lantegiak hauek izango dira: “Inteligencia emocional en equipos con Lego Serious Play” (Adriana Racca eta Iñaki Pérez), “El lenguaje secreto de los niños: la comunicación NEI (natural e inteligente emocionalmente)” Igor Cortón-ekin eta “La inteligencia emocional en la empresa” Olaia Agirre, Marian Albaina eta Roberto
López-ekin.


 UZTAILAK 7, OSTEGUNA

HIRI INTERAKTIBOA IoT & Objektu konektatuak

Antolatzailea: Antic

Lekua: Espace Océan · Angelu, Ipar Euskal Herria (Frantzia)

Jardunaldi honetan gaian adituak elkartuko dira, eta komunitate, enpresa eta profesionalen lekukotasunak eta ekarpenak entzungo dira, eta gero truke askeak egingo dira. Bestalde, aukera ona da enpresentzat beren produktuak eta irtenbide berritzaileak aurkezteko eremu honetan.

UZTAILAREN 5ETIK 22RA

Kanpamentu Teknologikoa

Antolatzailea: Camp Teknologikoa

Lekua: Lekandene eraikina – Bizkaiko Teknologia Parke 

UZTAILAREN 11TIK 13RA

TEKNOBIGUNAK

Antolatzailea: ColaBoraBora eta UPV/EHU

Lekua: Bizkaia Aretoa

Teknologikoa zeharkako eta diziplinarteko eran, gizarte-zientzien, arte-praktiken, tekno-politikoaren, sistema-diseinuaren, berrikuntza-kudeaketaren artean interesatzen bazaizu. Teknologikoaren mugak esploratzeko prest dagoen pertsona baldin bazara, zuk inguru horrekin eskuarki duzun harremanaz haratago.

IRAILAK 27, ASTEARTEA

Advanced Manufacturing and Materials

Antolatzailea: Innobasque, IK4 Research Alliance, Beaz Bizkaia, Spri Taldea, Eusko Jaurlaritza

Lekua: Tecnun, Manuel Lardizabal pasealekua 15, 20001-Donostia

Vision2020 Sarearen Topaketari lotuta, eta hau Donostian izango da 2016ko irailaren 26an, Fabrikazio Aurreratu & Materialen Artekaritza Ekitaldia leku egokia da Horizon(te) 2020ko eragile nagusiekin, industria nahiz akademia-mundukoekin, elkartzeko, Europa osoko eta haratagoko bazkide izan daitezkeenen bila dabiltzalarik hurrengo NMBP & FoF deietarako.

Vision2020 Network berrikuntza-plataforma da Horizon(te) 2020 EU finantzaketa-programan parte hartzen duten ikerketa-erakunde eta konpainientzat (batez ere ETEentzat). Vision2020, NMBP & FoF-en ardazturiko topaketa, bezperan izango denez Euskal Herrian, nazioarteko sare hau ekitaldi honen antolaketaren parte izango da.

IRAILAREN 9RA ARTE

Metromeet

Antolatzailea: Innovalia

Metromeet-ek industria-metrologia dimentsionalari atxikitako profesionalak gonbidatzen ditu beren ezaupideak eta esperientziak partekatzera Biltzarrean. Hitzaldi-deialdia irekita dago eta datorren irailaren 9an amaituko da.

Metromeet-en hizlari gisa parte hartzeak aukera emango dizu metrologia-arloko enpresetako zuzendari eta goi-exekutiboekin zuzeneko harremana ezartzeko. Metromeet-ek negozio-sareak handiagotzeko aukera ere ematen du eta bezero izan daitezkeenekin harremanak ezartzeko, industria-metrologia dimentsionalaren barruan arlo zehatz edo espezialitate batean aditu gisa aitortua izateak ematen duen kokapen pribilegiatutik.

IRAILAK 27, OSTEGUNA

Advanced Manufacturing and Materials 2016. Conference & Brokerage Event

Tecnun-en, Donostian

Antolatzailea: Innobasque, BEAZ eta Spri, CEIT-IK4-rekin lankidetzan

Nazioarteko jardunaldia, Fabrikazio eta Material Aurreratuen arloan I+G+b proiektuetarako teknologia transferitu eta bazkideak bilatzera emana. Hitzaldi- eta enpresa-topaketen (Brokerage Event) programa izango da.

IRAILAK 30, OSTEGUNA

Elkarrekin lan-munduan sartzearen alde

Lekua: Innobasque

Antolatzailea: Euskadiko Down Sindromearen Fundazioa

FSDPVren Lan programak, 1994tik, adimen-ezgaitasunen bat duten pertsonak ohiko lan-merkatuan sartzea bultzatzen du metodologia eraginkorraren bidez, arrakastatsua izan dadin ahalmen-urritasunen bat duten horiek lan-merkatuan txertatzea.

Jardunaldi honen helburua enpresak programa honetara eta bere metodologiara hurbiltzea da, lan-munduan txertatzeko programa honetan parte hartzen duten enpresen eta langileen jardunbide egokien esperientziaz baliatuz.

Izen-emateak hemen 

GIZONDUZ PROGRAMA

Antolatzailea: Emakunde

Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua. Gizonezkoak emakume eta gizonen berdintasunaren alde gehiago inplikatzeko ekinbidea.

Farmakoak eta Gidatzea 2. Lehiaketa

FyC / FetaG bigarren edizioa deitu da, argazki- eta bideo-lehiaketa online, Farmakoak eta Gidatzea hitzetan inspiratuta; lehiaketa honek badu atal bat bereziki Osasunaren Profesionalengana zuzendutakoa, oso hurbil baitaude problematika honetatik.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago