Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.  

  

BERRINDUSTRIALIZATZEKO ETA INDUSTRIA-LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA. 2019

Industria-inbertsiorako finantza-laguntza honen helburua industria-garapena bultzatzea da enpresa-hobekuntzaren eta ekoizpen-sektoreen efizientziaren bidez, arreta berezia jarrita beren produktu eta prozesuetan teknologia aurreratuak sartzen dituzten enpresei, ahalik eta balio erantsiaren ekarpenik handienarekin enplegu gaitua sortzen dutenei, eta gure esportazio-oinarria eta industria-produktuen presentzia beste merkatu batzuetan handiagotzen laguntzen dutenei. Industria-ezarpen berriak lagunduko dira, bai aurrez zegoen beste leku batetik jarduera lekualdatu delako edo establezimendu berria sortu delako, baita ekoizteko gaitasuna gehitu delako ere ekoizpen-lerro berriak ezarriz aurretik zeuden establezimenduetan. Aurretik dauden ekoizpen-lerroetan edozein eratako hobekuntza edo aldaketak egitea ere laguntzen da.

Deitzailea:  Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa

 Azaroaren 5ean

EKOIZPEN-INSTALAZIO PILOTUAK GARRAIO, INDUSTRIA ETA OSASUNERAKO. EPPN WORKSHOP. Donostian

Arrakastazko ekoizpen pilotua lortzea, laborategiko eskalatik ekoizpen-eskala pilotu txikietaraino, arrakasta-faktore garrantzitsua da ekoizpen-enpresen berrikuntza- eta kudeaketa-gaitasunean. EPPN (European Network for Pilot Production Facilities and Innovation Hubs) Ekoizpen Instalazio Pilotuen eta Berrikuntza Zentroen Europako Sarea da. Instalazio pilotuak eta berrikuntza irekiko proba-bankuak eskalaketa-premiei arin erantzuten dieten azpiegiturak dira, funtsezkoak ETE eta startupentzat. Bere lehiakortasunean Europako industria hobetzen laguntzen duten tresna erabilgarriak dira, baita ere negozioa sortzen eta negozio berriak, enpleguak eta hazkundea sortzen ere Europa osoan, azpiegitura espezifikoak eta zerbitzu-ekosistema eskainiz. Workshop honek instalazio pilotuen artean esperientziak trukatzeko eta industriarekin gerora harremanak ezartzeko aukera eskaintzen du.

Antolatzailea: EEN

 

Azaroaren 6an eta 7an

POSTADDITIVE. Donostian

Fabrikazio gehigarrian prozesatu ondoko teknologiei buruzko biltzarra. Cidetec Surface Engineering-ek Donostian fabrikazio gehigarri bidez ekoitzitako materialen prozesatu ondoko teknologietan aditu nagusiak batuko ditu PostAdditive 2019 Biltzarrean. Bi egun horietan teknologia hauek eskaintzen dituzten azken aurrerapenen eta industria-aukeren ikuspegi globala emango da.

Antolatzailea: Cidetec Surface Engineering

 

Azaroaren 7ra arte

BCAM-EN DOKTORETZA-IKASLEENTZAKO DOKTORETZA-AURREKO KONTRATUETARAKO DEIALDIA

Severo Ochoa Bikaintasun Ikerketa Zentroetan edo 2019ko deialdian finantzaturiko ikerketa-proiektuen barruan egingo diren doktoretza-kontratuen deialdia. Eskaerak egiteko epea zabalik izango da 2019ko urriaren 17tik azaroaren 7ko 14:00etara. Eskaera guztiak MINECO bidalketa-zerbitzuaren bidez bidali behar dira. Deialdiak 7 doktore-postu eskaintzen ditu Matematika Aplikatuko Euskal Zentroan (BCAM). Lau doktore-postu eskaintzen dira “Severo Ochoa” akreditazioari dagokionez honako arlo hauetan: Core Matematika Aplikatua, Matematika Konputazionala, Matematikaren Aplikazioak eta Adimen Artifiziala. Sei postu gehigarri eskaintzen dira Severo Ochoa zentro guztietan Pazifikoko Aliantzako nazioetako (Txile, Mexiko, Kolonbia eta Peru) eskatzaileentzat. Baita ere hiru postu eskaintzen dira zentroan egiten diren ikerketa-proiektu hauen barruan.

Deitzaileak: BCAM eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa

 

TALENTUA ETA BERE ENPLEGAGARRITASUNA I+G+b-n SUSTATZEKO ESTATU PROGRAMA. DOKTOREAK PRESTATZEKO DOKTORETZA-AURREKO KONTRATUETARAKO LAGUNTZAK 2019

Laguntzen helburua da doktoreak prestatzea lan-kontratuak finantzatuz, doktoretza-aurreko kontratu modalitatean, prestakuntzan dauden ikertzaileek doktoretza-tesia egin dezaten ikerketa-proiektu bati lotuta, eta proiektu hau egon daiteke, Bikaintasunezko Zientzia eta Teknika Ikerketa Sustatzeko Estatu Programaren esparruan, Ezagutza Sortzeko Estatu Azpiprograma baten I+G proiektuetarako laguntzen bidez finantzatuta; edo Gizartearen Erronketara Orientaturiko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu Programako “Ikerketa Erronkak” I+G+b proiektuetarako laguntzen bidez finantzatuta.

Deitzailea: Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa

 

Azaroaren 7an

DIBULGAZIO-HITZALDIA: LAGUN DIEZAGUKE ESTATISTIKAK ZOMBIE ERASO BATETIK IHES EGITEN ?. Bilbon

Dibulgazio-hitzaldia, Universitat de Valènciako irakasle eta ikertzailea den Anabel Fortek emana Zientziaren Astearen barruan. Hitzaldia zentroko auditoriumean izango da (Mazarredo zumardia 14, Bilbo) 19:00etan, sarrera libre dela, eta jende guztiarentzat izango da, baina, antolaketa-arrazoiengatik, esteka honetan erregistratzeko eskatzen zaie bertaratu nahi dutenei. 

Antolatzailea: BCAM

 

Azaroaren 8an

KUDEAKETA AURRERATUAREN EUROPAKO 25. ASTEA: ELKARLANEKO ERP PROZESUEN ETA SOLUZIOBIDEEN HOBEKUNTZA. Bilbon

Jardunaldi honetan azalduko da Informazio Integratuko Sistema (ERP) bat diseinatu, garatu eta ezartzeko egin dugun bidea, elkarlanean egina elizbarrutiko beharginen eta boluntarioen, teknologia-enpresetako boluntarioen eta beste elizbarruti batzuetako pertsonen eta teknologien artean. Gaia ez da informatikako espezialistentzat bakarrik, proiektu bat lortzeko elkarlanaren balioa nabarmentzen baitu batez ere.

Antolatzaileak: Euskalit eta Bilboko Elizbarrutia

 

RIS 3 EUSKADI: ELIKADURA OSASUNGARRI ETA JASANGARRIA. ERRONKA ETA AUKERA HANDIA. Hernanin (Gipuzkoa)

RIS 3 Euskadi espezializazio adimendunaren euskal estrategian elikadura aukera-lurraldeari buruzko jardunaldiak.

Antolatzaileak: Elika eta Landaola

Azaroaren 6tik 10era

Zientzia Astea 2019

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua.

Antolatzailea: UPV/EHU

 

Azaroaren 11ra arte

KALITATE GASTRONOMIKOA SUSTATZEKO PROGRAMAREN MINIMIS ARAUBIDEAN JASOTAKO LAGUNTZAK, GASTROBIKAIN 2019

Helburua da gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoak diruz laguntzea, eta horrela tituludun berrien negozio gastronomiko berriak eta ospe handiko gastronomia-negozioen bikaintasuna sendotzea. Bi programa ezartzen dira, bat proiektu gastronomiko berriak sustatzeko eta bestea bikaintasuna sendotzeko. Helburua da ibilbide eta kalitate oneko establezimendu gastronomikoei laguntzea, sektoreko kalitate-estandar eta akreditazioetan aitortzaren hobekuntza lortzeko, bereziki nazioartean aitorturiko bikaintasun gastronomikoaren jatetxe eta ranking gidetan.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

BASQUE TRADE MEETINGS

Kanpo Sareak hartzen dituen 87 herrialdeetako 15ek Euskadi bisitatu dute azaroan. Hitzorduak egin daitezke Nazioartekotzeko Euskal Agentziak honako herrialde hauetan dituen bulegoetako arduradunekin: Argentina eta Uruguai; Brasil, Txile; Kolonbia; Singapur (ASEAN); Txina; India; Alemania; Italia; Polonia; Txekiar Errep. eta Eslovakia; Erresuma Batua eta Irlanda; Errusia; Estatu Batuak eta Mexiko.

Antolatzailea: Nazioartekotzeko Euskal Agentzia

 

 Azaroaren 13an

SCRUM HOBEKUNTZAREN KATALIZATZAILE GISA ENPRESETAN. Hernanin (Gipuzkoan)

Basque Project Management III. Biltzarrak ulertu nahi du Scrum nola izan daitekeen lagungarri zerbitzu- eta industria-enpresetan proiektuen kudeaketan eta produktuen garapenean. 

Antolatzailea: Mondragon Unibertsitatea

 

KUDEAKETA AURRERATUAREN EUROPAKO 25. ASTEA: CXIV. BM30 TOPAKETA TEKNOLOGIAREN ETA ADIMEN ARTIFIZIALAREN (AA) ERAGIN SOZIAL ETA ETIKOAZ. Bilbon

Hitzaldia Idoia Salazar-ek emango du, Europako aditua Adimen Artifizialaren etikan. AAren Eragin Sozial eta Etikoaren Behatokiaren (OdiseIA) sortzaile eta kide da, elkarte aitzindaria Europan, AAren algoritmoen garapen etikoaren alde egiten duena.

Antolatzaileak: Euskalit eta Bilbao Metrópoli 30

Azaroaren 14an

HAZINNOVA ESKUALDEZ ESKUALDE AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Guardian (Araba)

Hazinnova programa Euskadin dabil eskualdez eskualde berrikuntza ETE txikienetara hurbiltzeko. Hazinnova 6-99 langile arteko ETEentzat da, aurrez berrikuntza-jardueretan parte hartu gabekoentzat; datorren irailaren 19tik azaroaren 14ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan egingo diren topaketetan aurkeztuko da, negozio txikiak animatzeko doako programa baten parte hartzera, hiru hilabetean bakarrik beraien lan egiteko era aldatuko baitu. Arabako Errioxa hartuko du jardunaldi honek.

Antolatzaileak: Arabako Merkataritza Ganbera, Spri eta Innobasque

 

MARKETIN ETA SALMENTA BILTZAR NAZIONALA. BECen (Barakaldo)

Datorren azaroaren 14an APDek Marketin eta Salmenten 4. Biltzar Nazionala antolatuko du Bilbao Exhibitión Centren. Topaketa honetan adituak elkartuko dira momentuko joerarik disruptiboenei buruz eztabaidatzeko. Marketinaren ekosistema berria aztertuko da: Teknologia berriek erabiltzaile eta bezeroekiko harreman-kanalak biderkatu dituzte. Ohiko interfazeei, paradigma berrien eragina ari zaie gehitzen: Sistema Prediktiboak, Adimen Artifiziala edo Ahotsa. Ekosistema berriak, erabilera-esperientzia pertsonalizatuagoak eta balio handiagokoak diseinatzea ahalbidetzen dutenak.

Antolatzailea: APD

 

RIS 3 JARDUNALDIA: LEHIAKORTASUN ENERGETIKOA ETA NEKAZARITZAKO AZPIPRODUKTUEN BALORIZAZIOA. Zornotza/Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Lehiakortasunari eta nekazaritzako azpiproduktuen balorizazioari buruzko jardunaldia.

Antolatzaileak: ADR Urkiola eta ADR Lea Artibai

 

Azaroaren 15ean

4.0 INDUSTRIA ZEURE ESKURA. Gasteizen

Jardunaldi honetan hurbileko kasuak ezagutaraziko dira, non 4.0 Industriako teknologia bideratzaileak sartzeari esker, enpresak lortu duen erronka bat konpontzea, bere efizientzia hobetzea edo negozio-aukera berriei ekitea. Eskaintza eta eskari teknologikoaren artean ikuspegi praktikotik, 4.0 Industria Arabako ETEen eskura dagoela ikusiko da, eta prestakuntza edo formakuntza aktibo bat dela.

Antolatzaileak: Agora, Arabako Foru Aldundia eta Araba 4.0

 

Azaroaren 17an

CERN-EK TEKNOLOGOAK PRESTATZEKO PROGRAMAREN LAGUNTZAK (FTEC-SPANISH TRAINEESHIP PROGRAMME). 2019

FTEC-Spanish Traineeship Programmeko 20 espezializazio-laguntza emango dira gazte profesional zientzialari eta teknologoentzat, Genevako (Suitza) Ikerketa Nuklearreko Europar Laborategian (CERN) daudenentzat, partikula-azeleragailu handien teknologietan, detektagailu eta atxikitako azpiegituretan.

Deitzailea: Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa 

 

Azaroaren 20-21ean

Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

 

Azaroaren 21era arte

MANUFAKTURA-INDUSTRIAREN EREMUAN IKERKETA, GARAPEN ETA BERRIKUNTZAKO INDUSTRIA-PROIEKTUETARAKO LAGUNTZAK. 2019

Manufaktura-industriaren eremuan, antolaketa eta prozesuei buruzko industria-ikerketa, garapen esperimental eta berrikuntza-proiektuetarako laguntzak. Proiektuak lehentasunezko gai hauetakoren batera gutxienez egokitu beharko dira: balio-kateen hobekuntzan aplikaturiko ekonomia zirkularra eta ekoberrikuntza; deskarbonizazioa, efizientzia energetikoa eta energia jasangarriko iturri berriak; material eta produktu aurreratuak; berrikuntza kalitate- eta segurtasun-prozesuetan; ekoizpen-prozesuan berrikuntzak 3 lehentasun tematikotik eratorriak.

Deitzaileak: Ekonomia, Industria eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioak

 

Azaroaren 27ra arte

H2020 PROGRAMAREN IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTU EUROPARRETARAKO LAGUNTZAK

Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Ikerketako Trakzio Proiektu Europarrak aurkezteko laguntzak, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileak buru direla.

Deitzailea: CDTI

 

Azaroaren 28ra arte

INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZA-PROGRAMA 

Zabalik da Industria Zibersegurtasunera zuzendutako laguntza-programan eskaerak egiteko epea, eta zehatzago esanda, zibererasoen aurrean babes-sistemen konbergentzia eta integrazioa planteatzen dituzten proiektuetara IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetarako manufaktura-enpresa industrialetan. Industria Zibersegurtasunerako laguntza-programa 550.000 euroz hornituta dago aurten eta hardware, software eta aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastu eta inbertsioen % 50 finantzatuko du, 18.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.

Deitzailea: Spri

 

Azaroaren 29ra arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA

Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.

Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera

 

INNOCÁMARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN

Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte. 

Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER

 

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO (ZTBESa) ERAGILEEN ARTEAN EGONALDIAK EGITEKO IKERTZAILEEN MUGIKORTASUNERAKO LAGUNTZAK 

Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.

Deitzailea: UPV/EHU

 

GAUZATU INDUSTRIA

Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko. Inbertsioak hasi aurretik aurre-eskaera aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak. 

Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. INNPLANTA. DONOSTIA 2019

Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

DONOSTIAINN. BERRIKUNTZA SUSTATZEA XEDE DUTEN EKINTZEN BABESA. DONOSTIA 2019

Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

Abenduaren 17ra arte

5G TEKNOLOGIAREN PROIEKTU PILOTUETARAKO LAGUNTZAK  2019

Dirulaguntza hauek diruz lagun daitekeen proiektu bat finantzatzeko izango dira; proiektua onuradunak aurkeztu beharko du, oinarrietan eta deialdian zehazturiko ereduaren arabera. Gehienez 5G teknologien hamaika piloturen garapenari buruzko proiektuak finantzatuko dira, deialdiaren zortzigarren atalaren arabera finantzaketa dagoen autonomia-erkidego bakoitzean bana. Proiektu pilotuek honako hiru helburu hauek izan behar dituzte kontuan: 5G sareko hedapenak esperimentatzea; 5G teknologiak ahalbidetzen duen sare-kudeaketako teknikekin esperimentatzea; 5Gak ekarritako 3 hobekuntza handiak egiaztatzea ahalbidetzen duten erabilera-kasuak garatzea; banda zabal mugikorra, oso abiadura eta gaitasun handikoa, komunikazio ultra fidagarriak eta latentzia txikikoak, eta komunikazio masiboak makinaz makina.

Deitzailea: Ekonomia eta Enpresa Ministerioa

Abenduaren 19ra arte

IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT

IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza, 15.000 eurorainokoa, ematen duena, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Abenduaren 30era arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA. GIPUZKOA 2019

Posizionamendu edo kokapen digitaleko plana atzerriko merkatuetarako – Xpande DIGITAL. Marketin digitalak garrantzia hartzen du ekonomiaren sektore guztietan, enpresei aukera ematen dietelarik negozio-aukerak lortzeko atzerriko merkatuan. Programa honek laguntzak eskaintzen ditu zure enpresaren online estrategia bultzatzeko, ahalik eta negoziorik handiena sortzeko helburuaz herrialde jakin batean eta marketin digitaleko tresnen bidez, honela indartuz zure nazioarteko estrategia.

Deitzailea: Gipuzkoako Merkataritza Ganbera

 

Abenduaren 31ra arte

2019. URTEAN DONOSTIAN ENPRESA BERRIAK SORTU ETA FINKATZEKO LAGUNTZAK

Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESETARAKO EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO LAGUNTZAK 2019-2020

Euskal Autonomia Erkidegoko ETEetan eta Enpresa Handietan efizientzia energetikoaren hobekuntzaren bitartez karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketak piztu eta sustatzeko laguntza-programa. Diru-laguntzak bi eratako jarduketetarako izan daitezke: teknologia hobetzeko ekipo eta prozesu industrialetan, eta energia-kontsumitzaile handiak ez diren enpresetan kudeaketa energetikoa gauzatzeko sistema ziurtatuak ezartzeko.

Deitzailea: Energiaren Euskal Erakundea (EEE- EVE)

 

Martxoaren 3tik 5era

ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan

Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.

 

Martxoaren 31ra arte

EKONOMIA ZIRKULARREKO PROZESUAK SUSTATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TOLOSALDEA 2019

Tolosaldearako laguntzak dira, kopuru mugatukoak, ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuak gauzatzeko, eta eskualdeko enpresek edo erakundeek ekonomia zirkularraren printzipioak inplementatzeko behar dituzten zerbitzu teknologikoen kostuaren zati bat finantzatuko dute. Horretarako, zenbateko mugatuko laguntzak emango dira. Erauzi, fabrikatu, kontsumitu eta botatzeko eredu ekonomiko linealak zirkularragoa den beste batera eboluzionatu behar du, materialak eta energia berrerabiliz eta birziklatuz. Ekonomia zirkularrean hainbat arlo sartzen dira eta aipaturiko ekintza-ildoekin bat datozen ekintzak sustatu nahi dira.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Maiatzaren 25etik 29ra

MAKINA-ERREMINTAREN BIURTEKOA 2020. BECen

Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.

Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies) 

 

INPLANTARIAK

Doako Teknologia Aholkularitza Zerbitzua da eraldaketa digitalerako, enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzan lagunduko duten teknologien (EIKT soluziobideen) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoen ezarpenarekin. Pertsona autonomo, ekintzaile edo 10 langile baino gutxiagoko euskal mikroETEei zuzendua dago.

Deitzailea: SPRI taldea 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago