“Euskadiko berritzaileen eta inbertitzaileen arteko I. Topaketan” Euskadiko berrikuntza- eta inbertsio-ehunaren berrogeita hamar eragile elkartu dira, elkarrekin lan egin eta Euskal Ekintzailetza Sistema osatzen duten eragileen artean konexio-mekanismoak identifikatzeko; ekinbide hau enpresa-proiektu berritzaileak laguntzera bideratuta dago.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak, SPRIk eta Innobasquek kudeatzen duen iNNvest Sareak antolaturiko jardunaldian parte hartu dutenek hainbat hobekuntza-proposamen zehaztu dituzte iNNvest Sareko inbertitzaileen, ekintzaileen eta Euskal Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (CEI) eremuetan:

  • Inbertitzaile-sare aktiboak izateko premia, eragileen eta hemen bertan edo nazioartean dauden sareen arteko konektore gisa jarduteko.
  • Ekintzaileari laguntzeko metodo eraginkor baten definizioa eta aplikazioa, “bazkideen” harreman garden eta arinetan oinarritua, konponbide edo soluzioak baliozkotu eta garatzea ahalbidetuko dutenak.
  • Euskarri-tresna eraginkorrak eraikitzeko komenientzia: IKTetan oinarrituriko konexio-plataformak eragileen artean, edo baterako inbertsiorako mekanismo publiko-pribatuak.

Nazioarteko presentzia

Topaketan parte hartzen izan da Terra Venture Partners-eko managerra, Harold Wiener, hobekuntza-proposamenak egin eta ekintzailetzako esperientzia eta kasu nabarmenak eskaini dituelarik. Halaber, porrotari beldurra galtzeko beharra nabarmendu du, eta gobernuaren, enpresa-korporazioen, finantza-inbertitzaileen eta ekintzaileen arteko itun edo aliantza optimizatu beharra azpimarratu du, Euskal Ekintzailetza Sistema indartzeko mekanismo gisa.

Histocell, BioFenix, Erre Use Evolution, Optimitive, Greenius eta CAF Ventures-eko ekintzaileen eta intraekintzailetzako arrakasta-kasuak ere aurkeztu dira. Azkenik, “bide-orri” bat egiteko konpromisoa hartu da, ekintzaileen eta inbertitzaileen premiei konponbide zehatzak emango dizkiena.

iNNvest Sarea bere inbertitzaileetako hamahiruk ordezkatu dute jardunaldian: CAF Ventures, Gamesa, Gestión Capital Riesgo País Vasco S.A., Iberdrola, Ibermática, IK4 Research Alliance, Irizar, Mondragón EKO, Orza, Repsol Energy Ventures, Seed Capital Bizkaia, Tecnalia Ventures eta Velatia.

Berritzaileen aldetik hamabost ekintzaile baino gehiago izan dira bertan, eta bost Euskal Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (CEI): Beaz, Bic Berrilan, Cedemi, Ceia eta Saiolan.  

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago