Gaur goizean Innobasquek ongietorria eman die beste 19 erakunde bazkideri, edo gauza bera dena, beste 19 gaitasun berritzaile sartu dira Innobasque sarean, honela handiagotuz Euskadirentzat “nahi den etorkizunik onena” eraikitzeko ahalmen berritzailea.
Ongi etorri 3 G Office, Anthony Puch, Asociación Kid´S Kitcar, Carvajal & Portell – Marketin eta Komunikazio Korporatiboa, Catering Gastrolunch, El Regato Ikastetxea, Eckoing Communication, Ikastalk, Estadio Fundazioa, Funts Project-Erakundeetan Pertsonen Garapena Sustatzeko Elkartea, Gogoa Mobility Robots, Kamein Aholkularitza eta Zerbitzuak, Kultiba, RKL Integral, Software &Maintenance Cloud, St George’s Institute, Wearetesters eta Wikiopps!
Topaketa aurkezpen-txandarekin hasi da, eta Euskadin berrikuntza bultzatzeko Innobasqueri zer ekarpen egin diezaiokeen azaldu du erakunde bakoitzak. Gero, joko atsegin baten bidez ondorio honetara iritsi gara: Euskadi eraldatzeko, bazkide diren erakundeak sartuko ditugu beraien berrikuntza-gaitasunak ikusgai bihurtuz, lankidetza eta konexioa sustatuz, ezagutza partekatuz eta gaitasunak batuz.
Azkenik, etiketa-hodei honek biltzen du erakunde bakoitzak, berak adierazi duenez, gaurko bileratik daramana:
Gaur 19 urrats hurbilago gaude geure helburutik. Ongi etorri!