Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Azaroa
Azaroaren 17tik 27ra
BILBAO BIZKAIA DESIGN WEEK 2022. Bilbon.
Bueltan dator Bilbao Bizkaia Design Week, lurraldeko sormen sektoreei balioa emateko, beraien aniztasuna erakusteko eta bestelako ekonomia eta gizarte alorrekin lankidetza suspertzeko. Planteamendua berezia izango da, 2022 eta 2023ko edizioak lotuko baititu.
Aurtengoa azaroaren 17tik 27ra egingo da, Erresonantzia/Eko-sistema titulupean. Bizkaiko sormen- ekosistemaren entzute sakonetik ahaleginduko dira sektorearen irudi xehea lortzen eta bere potentzialtasunak identifikatzen eta diseinuak egunerokotasunean duen presentzia ikusarazten.
Horretarako, 50 jarduera baino gehiago programatu dira arkitekturarekin, hirigintzarekin, artearekin, artisautzarekin, diseinuarekin, ilustrazioarekin, interiorismoarekin, modarekin, publizitatearekin, ikus-entzunezkoekin eta bideo jokoekin lotuta, eta horien guztien agertokiak hiri osoko askotariko espazioak izango dira.
Azaroak 22 eta 23
ITSAS ENERGIA EOLIKOAREN 1. BILTZARRA. Bilbon
Biltzar honetan itsas energia eolikoak duen indarra aztertuko da, Espainiako industria nazioarteko erreferente gisa kokatzeko. Esparru horretan, eta zehazki, teknologia flotatzailearen esparruan, Espainia hub teknologiko eta industriala da mundu-mailan. Biltzarrean Itsas Energia Eolikoa eta Itsasoko Energiak garatzeko Ibilbide-orria (2021 amaieran onetsi zen) betetzearen funtsezko garrantzia aztertuko da. Itsas espazioaren antolamendua onesteari, itsas proiektu eolikoak garatzeko dagoen araudia premiaz eguneratzeari eta itsas parke eoliko flotatzaileetarako enkanteen egutegi baten ezarpenari jarraitu behar dio horrek. Gainera, itsasoko energia eoliko eta flotatzaileen sektoreko aditu nagusiak ere BECen antolatuko den topaketa honetara bertaratuko dira.
Antolatzailea: Enpresaburuen Elkarte Eolikoa (EEE), Energiako Klusterrarekin batera
Azaroak 23, 24 eta 25
Europa osoko bostehun espezialista inguru bilduko dituen biltzarra da, eta eredu ekonomiko zirkularreranzko trantsizioak industriarako zer inplikazio dituen aztertuko dute, eta eredu horrek industria-sektore desberdinei eskaintzen dizkien negozio-aukerei eta enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzari buruz eztabaidatuko dute. “Walking the talk” leloa duen edizio berri honek ekodiseinutik ekonomia zirkularrera bilakaera egiten du, eta honako hauei dago zuzenduta: enpresa ekoberritzaileen garapen arrakastatsuak ezagutu eta aplikatu nahi dituzten euskal enpresei; Euskadiko ekonomia zirkularra sustatzeko indarra duten erakunde eta administrazio publikoei; euskal eta nazioarteko kluster eta enpresa-erakundeei; edo euskal zein nazioarteko ezagutza- eta berrikuntza-eragileei, besteak beste.
Antolatzailea: Ihobe
Azaroaren 24tik 30era
Etorkizuna Eraikiz kongresuan ezagutzera emango dugu Gipuzkoak izan duen ibilbidea eraldaketa horiek erantzuna ematean, lankidetzako ikuspuntua erabilita, eta, gainera, aukera izango dugu esperientzia hori nazioarteko eta tokiko pertsonekin partekatzeko.
Azaroak 28
JARDUNALDIA. BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOKO ETA I+G ARLOKO ZURE PROIEKTUAK FISKALITATEAREN BIDEZ FINANTZATZEKO MODUARI BURUZKOA. BEAZ (Sabino Arana kalea 8, Bilbo).
Zerga-arloan kengarriak diren jardueren berrikuntzak azalduko ditugu eta aholkularitza eskainiko dugu zerga-pizgarri horien onuradun izan daitezkeen proiektuak aurkezteko.
Jardunaldia honako helburu hauek lortzen lagunduko dizu:
• Zure enpresak kengarriak izan ahal dituen proiektuak eta jarduerak identifikatzea.
• Kengarriak diren gastuak ezagutzea eta zein puntutaraino kendu ahal diren jakitea.
• I+G proiektuak berrikuntza teknologikokoetatik bereiztea.
• Kalifikazio fiskaleko eskabide bat aurkeztea eta likidazioa egitea.
Azaroak 28 eta 29
PROIEKTUEN KUDEAKETA ETA JUSTIFIKAZIOARI BURUZKO IKASTARO AURRERATUA HORIZON EUROPEN. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.
Adibide, ariketa eta talde-dinamika ugariren bidez, ikastaro honen helburua da ikerketa eta berrikuntzako Horizon Europe (2021-2027) Europako esparru-programak finantzatutako proiektuak kudeatzeko eta justifikatzeko prozeduren funtsezko zikloa praktikan eta kasu errealekin egitea. Ikastaroa amaitzean, eta aprobetxamenduaren arabera, honako gaitasun hauek izango dituzte ikastarora bertaratu direnek:
– Kudeatzeko eta justifikatzeko prozedura nagusiak ezagutzea.
‐ Partzuergoaren Akordioa egiterakoan ohiko arazoak aurreikustea.
‐ Eragiketak egiteko gaitasuna eta gaitasun finantzarioa koherentziaz defendatzea.
‐ Argi eta garbi bereiztea azpikontratazioa eta ondasunen eta zerbitzuen erosketa.
‐ Gastu-kategorietan justifikazio-akats nagusiak saihestea, batez ere langilerian eta ekipoen amortizazioan.
Adibide, ariketa eta talde-dinamika ugariren bidez, tailer osoan modu praktikoan lan egin beharko dute, eta, gainerako parte-hartzaileekin batera, proiektu bat burutzeko funtsezko alderdiak jorratuko dituzte. Tailerrak “kasu-metodoaren” praktikan oinarritutako formatua izango du.
Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque
Azaroak 30 eta abenduak 1
IKASTAROA “I+GTIK MERKATURA: LEHEN SALMENTAK, NEGOZIO-EREDUA BALIOESTEA ETA SCALE-UP”
Ikastaroaren helburua da merkatuan salmentekin hasten garenean beharrezkoak diren zereginak identifikatzea eta lantzea, hala nola negozio-eredua nola balioetsi eta sortzen diren metrikak nola interpretatu, startup/spin-off-a azken eskalatzeraino noiz eta nola hazteko irizpideak ezarriz. Bereziki interesgarria da I+G jarduera duten enpresa guztientzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteentzat. Javier Medinak (Qi Europe) emango du.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Abendua
Abenduak 1 eta 2
TAILER MINTEGIA. SEKTORE- ETA LURRALDE-EREMUETAN EZAGUTZA TRUKATZEKO ETA ESKUALDATZEKO IKUSPEGIAK ETA MEKANISMOAK. Innobasquen (Laida bidea 203, Zamudio –Bizkia–).
Ikastaroaren helburua da ezagutza trukatzea eta eskualdatzea Espainiako berrikuntza-sisteman.
Ikerketako eta ezagutzaren eskualdaketako erakundeen kudeatzaileei eta erakundeei, unibertsitateko ikertzaileei, ikerketako organismo publikoei, parke zientifiko eta teknologikoei plataforma teknologikoei eta enpresei zuzenduta dago.
Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa; liderra: CSIC, INGENIO institutuak lagunduta (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia, CSIC eta Universitat Politècnica de València, UPV).
Abenduaren 2ra arte
Gaur epea ireki da 2023ko udako ikastaroetarako proposamenak jasotzeko. Datorren urteko programazioan ikastaro bat antolatu nahi duen orori zuzentzen zaio.
Hausnarketarako eta gizartearen erronken lanketan aurrera egiteko elkartzeko espazio bat eskaintzen dugu. Asko dira lantzeko dauden erronkak: jasangarritasuna, zahartzea, berdintasuna, euskal kultura, etab. Egizu zure proposamena!
Abenduak 6
IVIE-FUNDACIÓ ERNEST LLUCH 2022 ELKARRIZKETA-ZIKLOA: LA INNOVACIÓN COMO DESTRUCCIÓN CREATIVA. Valentzian
Elkarrizketan zehar, eskualdeko berrikuntzako agentziek egindako ekarpenak aztertuko dira. Leire Bilbao Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak eta Andrés García Reche AVIko (AVI, Agència Valenciana de la Innovació) presidente exekutiboak parte hartuko dute. Izen-emateak hemen.
Antolatzailea: Fundació Ernest Lluch
Abenduak 14
I+G+B EUROPAKO PROGRAMEN HASTAPENEI BURUZKO IKASTAROA. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.
Ikastaroaren xedea da hasiera batean ezagutzera ematea I+G+b proiektuak finantzatzeko aukerak nola lortu, Europar Batasuneko programa nagusien bidez:
Horizonte Europa, Life, Europa Digital, Interreg, Erasmus+, etab. Horrez gain, programa bakoitzean parte hartzeko egitura, aurrekontua, proiektu-motak eta baldintzak ezagutzera emango dira. Gainera, arrakastarako aukerak dituen proiektu bat aurkezteko gomendioak ezagutaraziko dira, I+G+b proiektuak prestatzen eta kudeatzen adituak diren pertsonen eskutik. Azkenik, kasu praktiko baten gainean lan egingo da, prestakuntzan lortutako ezagutzak aplikatzeko.
Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Otsailaren 15etik 17ra
TRANSFIERE – ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUROPAKO TOPAGUNEA
Europa hegoaldeko I+G+b topagune nagusia. Zientzia eta teknologiako ezagutzak partekatu, berrikuntza sustatu eta zientzia eta enpresekin konektatuko da. Ezagutza transferitzeko, enpresa-sektorean lehiakortasuna hobetzeko eta negozio- eta networking-aukerak sortzeko funtsezko topagune profesionala eta sektore anitzekoa da. Transfiere ezinbesteko hitzordu bihurtzen da urtero Malagan ekosistemako eragileentzat, honako hau egiteko aukera baitute: B2B kontaktu berriak ezarri, networkinga egin, partner berriak aurkitu, aliantza estrategikoak eta sinergiak ezarri eta produktu, zerbitzu eta proiektu berritzaile berriak ezagutu.
Antolatzaileak: Malagako Udala, Europar Batasuna, Andaluziako Junta eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Apirilak 17-21
Hannover Messek klimatikoki neutroa den industria baterako bidea erakusten du. 2023ko apirilaren 17tik 21era, Hannover Messen elkartuko dira ingeniaritza mekanikoko, ingeniaritza elektrikoko, energiako, softwareko eta informazioaren teknologiako sektoreetako nazioarteko enpresa nagusiak. Baliabideen erabileran eraginkorra, klimarako neutroa eta iraunkorra den ekoizpenerako bidean egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dizkigute, “Eraldaketa industriala- aldaketak eginez” lelopean. Erakusketariek erakutsiko dute nola C02 isurketak nabarmen murriztu daitezkeen industrian.
Antolatzailea: Hannover Messe