Teknologia indarrez sartu da osasun-arloan eta gero eta hedatuago dago horren erabilera. Badirudi bere aukerak mugagabeak direla. Datorren azaroaren 12an, e-Health Bilbao biltzarrak osasun-profesionalak bilduko ditu, dagoeneko osasunari aplikaturiko teknologiak erabiltzen ari direnak e-osasun plataformetan, joko eta proiektu berritzaileetan pediatrian edo farmazian.
Etengabe hazten ari den merkatua izateaz gain, osasunaren munduan teknologia erabiltzea irtenbideetako bat izan daiteke sektore hau iraunkorra izan dadin erronka demografikoaren aurrean.
Biltzar edo kongresu honetan, osasunaren profesionalek, dagoeneko teknologia arrakastaz erabiltzen dutenek, beste profesional batzuei emango diete horren berri, hizkuntza berean hitz eginez, ezagutzen baitituzte beraien errealitatea eta beharrizanak. Teknologia nola erabili duten kontatuko diete bere eragina proiektu pilotuetan neurtzeko, Interneten negozio-eredu berriak sortzeko, eguneroko lana Internetetik datozen sarrera berriekin osatzeko, gaixoen prozesuak eta bizi-kalitatea hobetze aldera teknologia berriak erabiltzeko eta abarretarako.
Bilboko Udalak eta Ideable Solutions-ek antolatu dute, Euskal Valley, eOsasun Ikertzaileen Elkarte, Salud Social Media eta ComSalud-en laguntzaz; e-health gaietan erreferenteak direnen lekukotasuna eta parte-hartzea izango dira bertan.
Besteak beste, Jesús Garrido izango da bertan, pediatra eta Mipediatraonline.com-eko autorea: haur-osasunari buruz gurasoentzat den webgune honek 25.000.000 bisita izan ditu eta 1.615.000 jarraitzaile egiazko eta aktibo baino gehiago ditu Facebooken, eta eHealth-en zabalkunde handieneko medikua da espainieraz mintzatzen direnen artean.
Baita ere bertan izango da Monica Moro, Menarini España-ko komunikazio, ebusiness eta GEK (RSC) arduraduna, Urteko Talentu Saria osasun arloan 2014. urtean, aldaketa sozio-digitalaren bultzatzailea sektore farmazeutikotik, eta Wikisanidad-en administratzailea, 2.0 osasuna biltzen duen lehenengo wiki espainiarra, eta Miraquebé blogaren egilea.
Ignacio Medrano neurologoa, big data-n aditua, Medroomen bultzatzailea da; honek historia klinikoen informazioa berrerabiltzeko aukera ematen du, eta horrela medikuari laguntzen dio gaixoarentzat erabakirik egokiena hartzen.
Sebatian Judez, AXA People Protector Services-eko managing zuzendariak, Health Keeper zer den azalduko du: online osasun-plataforma, beren jarduera fisikoaren jarraipena eginez gehien zaintzen diren erabiltzaileak deskontuekin saritzen dituena, zerbitzu berdingabea.
Ricardo Llavona Fernándezek, medikuntza fisiko eta errehabilitazioan espezialistak, Walking Quality European Center of Soft Computing proiektua aurkeztuko du, 2014ko Ikerketa Proiektuen VII. Sarietan osasun arloan saritua, eta bere helburua da izan ditzakegun osasun-arazoak iragartzen eta prebenitzen nola gabiltzan aztertzea. Osasunean gamifikazioaren aukerak ere azalduko ditu.
Gainera, Gema Climent-ek, neuropsikologo eta Nesplora Technology and Behavior-en CEO denak, giza jokabideari buruzko proiektuak aurkeztuko ditu, gora egiten ari diren teknologiak erabiltzen dituelarik. Bere enpresa aukeratu du Europako Batzordeak ETE Tresnan parte hartzera. Azkenik, Irune Andracak, Andraca farmaziaren jabeak, arreta farmazeutikoa eta sare sozialak nola batzen dituen azalduko du.