Bilbao Talentu Kluba lankidetza publiko-pribatuko proiektua da, Bilboko Udalak gidatzen duena; bere helburua enpresetan, langileen euren talentuaz baliatuz, berrikuntza eta lehiakortasuna suspertzea da.
Ekinbide hau irailaren 30ean amaituko da, enpresetako 20 lagun eta 3 langabetu gaituko ditu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei loturik merkatuan gehien eskatzen diren zerbitzuetan, APMG Internationalek ziurtatuko dituelarik. Ezagupen tekniko horiez gain, lidergo sistemikoari buruzko ikastaroak jasoko dituzte, eta motibazio- eta berrikuntza-estrategietara bideratutako ‘soft skills’etan prestakuntza.
Talentu Klubaren bigarren edizioa da hau, lehen aldiz iaz Madrilen martxan jarri zena. Orduan, emakume langabeei bakarrik zuzendu zitzaien programa, eta parte-hartzaileen erdiak baino gehiagok lana aurkitu zuen prestakuntza-prozesua amaitzean.
Talentu Klubak honako partner hauek ditu: Bilboko Udala, APMG International, Indra, Ibermática, Bilbomática, Entelgy Ibai, Netmind, Quint Wellington Redwood, QRP International, Aditium, Irontec, Alorza.net, Thinking Heads Digital, Let’s Talent, IE Business School, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, ESLE, GAIA, Ticjob, Novia Salcedo Fundazioa, Computer World University eta Mujeres&Cia.