Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Bilbo Handia, Uribe Kosta, Arratia-Nerbioi eta Enkarterriko 116 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

Ziurtagiri honen banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldean, eta bertan izan dira Estibaliz Hernaez, Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea eta Alberto Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendaria; Manuel Salaverria Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren presidentea, eta Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea.

Barakaldoko ekitaldi hau izan da EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost ekitaldietatik lehenengoa, eta beren bitartez EAEko 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.

Topaketa honetan, ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: BIC Bizkaia Ezkerraldea, Inguralde, Aclima, AFM, Behargintza Txorierri, Bizkaiko Merkataritza Ganbera, Elikagaien Klusterra, Energia Klusterra, Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Enkartur, Errota Fundazioa, Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntza – FVEM, Gorbeialde, Arrantzako Tokiko Ekintza Taldea (GALP), Ekipamenduaren, altzarien eta diseinuaren Euskadiko klusterra Habic, Hegan, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa Konfekoop, Meatzaldeko Behargintza, Mendinet Landa Garapenerako Elkartea, Mungialdeko Behargintza eta Uniport. 

Ziurtagiri hau gaur jaso duten Bilbo Handia, Uribe Kosta, Arratia-Nerbioi eta Enkarterriko enpresa txiki eta ertainek 149 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez. Berrikuntzak produktuetan zein negozio-prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finantzetan egin dituzte. 

Banaketa-ekitaldiaren ondoren, berrikuntzako kasu praktikoak aurkeztu dira. Horietan, Hazinnova 2022 programan parte hartu zuten enpresetako hiruk beren esperientzia praktikoak eta lortutako emaitzak partekatu dituzte: Jabones El Abra, Ortuellan dagoen eta industria-detergenteak fabrikatzen dituen enpresa, Luse Ingeniería barakaldarra, farmazietarako biltegi robotizatuak garatzen eta ezartzen dituena, eta Gesklima konpainia, Muskizen dagoena, etxebizitzetako, negozioetako eta industriako klimatizazio-beharrei irtenbideak eskaintzen dituena.

Barakaldoko jardunaldi honen ostean, ekainaren 19an, beste 60 enpresak Hazinnova egiaztagiria jasoko dute Ermuko Izarra Center-en egingo den ekitaldi batean.

 2022ko deialdian, Hazinnova programak 2.760.000 euroko aurrekontua izan du. 

Hazinnova 2023 deialdia

Hazinnova 2023 deialdia zabalik dago jada eta interesa duten enpresa berriek urriaren 26ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako. 

HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN Bilbo Handia, Uribe Kosta, Arratia-Nerbioi ETA ENKARTERRIKO 116 ENPRESAK

  

BILBO HANDIA 

AERO FERR

Erandio

ALUPLAST IBÉRICA

Bilbao

ANSAREO SERVICIOS INTEGRALES

Ortuella

APPSAMBLEA

Bilbao

AUSPOLA

Galdakao

AUTOLAV BILBONDO

Derio

BOBAMAR

Zamudio

BERZIKLATU

Ortuella

BINARY SOUL

Bilbao

KING OZONO

Zamudio

BIOSERVICE PEQUEÑA

Arrigorriaga

CARRETILLAS 2000

Erandio

CENTRO INDEPENDIENTE SUMINISTROS Y ABASTECIMIENTO

Zamudio

COINTEL

Bilbao

COMERCIAL ULZAMA

Abanto Y Ciervana-Abanto Zierbena

CONSERVAS ASTIKENE

Loiu

CONSIGNACIONES TORO Y BETOLAZA

Bilbao

COOPENOR

Valle De Trapaga-Trapagaran

CORPORACIÓN DE PRÁCTICOS DEL PUERTO Y RÍA DE BILBAO

Portugalete

CRAN ARTE GRÁFICO

Bilbao

CYMA ESPECIALIDADES GRÁFICAS

Basauri

DELICASS SOCIEDAD DE ALIMENTACIÓN

Larrabetzu

DISTRIBUCIONES JOSE ANAIAK

Abanto Y Ciervana-Abanto Zierbena

EGURPAL

Zaratamo

ELECTRO VIZCAYA

Bilbao

EMPRONOR

Portugalete

EUSKODIS

Sondika

FERCHAU

Bilbao

FISIFY

Bilbao

FRIOPORT

Santurtzi

FRUTAS IRU

Basauri

FRUTAS OLMOS

Basauri

GALDARETXE

Leioa

GASPAR AGUSTIN

Loiu

LE BIGOTT

Getxo

GEINSA

Erandio

GESKLIMA

Muskiz

GONVADOR

Zamudio

IKERFEL

Bilbao

ILARDIA CONEXIONES ELÉCTRICAS

Galdakao

INDUSTRIAS GARENDI

Arrigorriaga

IFO INGENIERÍA

Loiu

JABONES EL ABRA

Ortuella

LAUMENDIAK

Bilbao

LOGINTEGRAL EXPRESS

Arrigorriaga

LURGINTZA INGENIERIA GEOLÓGICA

Bilbao

LUSE INGENIERÍA

Barakaldo

MAQUINARIA ANIVI

Loiu

MENAMER

Ortuella

MICROCAYA

Bilbao

MIMOUN MARKET

Basauri

MORIWASE

Bilbao

MEDICA 4

Loiu

OPESCAYA

Bilbao

PASTELERÍA SUIZA

Bilbao

PINE EQUIPOS ELÉCTRICOS

Zamudio

PINTURAS Y DROGAS

Bilbao

PINTURAS Y RECUBRIMIENTOS URSAN

Valle De Trapaga-Trapagaran

TEJIDOS RAFAEL MATIAS

Bilbao

RAISA FILM DE POLIETILENO

Zaratamo

RECGAS

Alonsotegi

S.M.I. ERANDIO

Erandio

SAINZ E HIJOS LOGISTICA S.L.

Barakaldo

SERIGRAFÍA ARCOSAN

Abanto Y Ciervana-Abanto Zierbena

SERIGRAFÍA SESTAO

Barakaldo

SERIOPLAST SPAIN

Leioa

CENTRO MBE 0329

Derio

SERVICIOS EFICIENTES TIC

Ortuella

SIROPE AGENCIA CREATIVA

Bilbao

SIX TO GO SOLUTIONS

Barakaldo

PRADA

Zamudio

TALLERES ARCOGAS

Barakaldo

TECMAN ENERGÍA

Bilbao

TÉCNICAS DE CERRAMIENTOS MARAVEN

Galdakao

POESSA

Basauri

THINK ON MARKETING

Bilbao

TOMAS MINTEGUI URIGUEN

Galdakao

TORRAVAL COOLING

Leioa

TRANSPORTES TORO Y BETOLLAZA

Bilbao

TREK MEDIA

Bilbao

WEROI DIGITAL

Zamudio

WORKBOAT SERVICES

Erandio

WORKOHOLICS

Bilbao

ZINETI

Loiu

 

URIBE KOSTA 

AGUIRREZABAL HNOS.

Mungia

BOSTLAN

Mungia

EQUIPEL

Mungia

GELATI GELATI

Maruri-Jatabe

INCOMIMEX

Gatika

KAIA

Mungia

SUBIÑAS SPRINGS

Mungia

  

ARRATIA-NERBIOI 

TRANSPORTES ESPECIALES ARBEGUI

Artea

ASEBAL

Ugao-Miraballes

COMECARAN

Arantzazu

COPROLINOR

Urduña/Orduña

ELEKTRO ILUNBE

Igorre

GABOTEK MONTAJES INDUSTRIALES

Bedia

IZKAN COMPONENTES

Lemoa

LEKUN

Lemoa

PINBAK

Urduña/Orduña

SUNRISE MEDICAL

Arrankudiaga

TRANSFORMERS MANUFACTURING COMPANY ESPAÑA

Artea

  

ENKARTERRI 

CANTERA LACILLA

Sopuerta

ECOPAVIMENTOS EGUSKIZA

Sopuerta

EDICIONES DEUSTO

Zalla

EMBALAJES ARECHAEDERRA

Gueñes

ETN. EUROTUBOS DEL NORTE

Galdames

EXCLUSIVAS PASAFAMA

Gueñes

GUVAC

Karrantza Harana/Valle De Carranza

CROSTA OGITEGIA

Zalla

LÁCTEOS DE KARRANTZA

Karrantza Harana/Valle De Carranza

LAENK SERVICIOS EMPRESARIALES

Gordexola

HORNEADOS CADAGUA

Gordexola

TÉCNICAS DE VENTILACIÓN CALGE

Galdames

TRAMEINSA

Balmaseda

VIZCAINA DE BANDAJES Y CARRETILLAS S.L.

Gordexola

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago