Global Cities Talent Competitiveness Index (GCTCI) 2017 rankinaren arabera,  Bilboko metropoli-eremua munduko 20 lekurik onenen artean agertzen da talentua erakarri eta atxikitzeko. GCTCI konparaziozko ebaluazioko urteroko txostena da, 118 herrialde eta 46 hiritako gaitasuna neurtzen duena, talentua hazteko, erakartzeko eta atxikitzeko duten gaitasunaren arabera. INSEAD nazioarteko negozio-eskolaren ikerketa akademikoa eta esperientzia, eta Singapurreko Giza Kapitalaren Lidergorako Institutua (HCLI), The Adecco Group-ekin uztartzen ditu. 

2017ko edizioaren ardatza zera da, teknologiak nola eragiten dion talentuaren lehiakortasunari eta lanaren izaerari, eta erronkak nahiz aukerak aztertzen ditu, baita ohiko lan-ikuspegien aldaketak ere. Lan honek hirietan ardazturiko lehen indizea du: munduko hirien lehiakortasun-indizea (GCTCI). Lehen edizio honek 46 hiri hartzen ditu eta hiriak talentuaren iman bihurtzen laguntzen duten faktoreak aztertzen ditu. Bilbo 18. tokian dago, sailkapenean buru Kopenhage, Zurich, Helsinki, San Francisco, Göteborg eta Madril daudelarik.

GCTCIren ondorio nagusietako bat da hirigune txiki samarrek eta hurbilekoek hiri handien nagusitasunari erronka egiten diotela. Dinamika hau datozen urteetan berresten bada eta gorabidean dauden talentu-gune horiek tokiko zirkulu birtuosoak sortzen jarraitzen badute, eta horien bidez talentuak talentua erakartzen badu eta berrikuntzak berrikuntza bultzatzen badu, atzerriko inbertsioa eta nazioarteko aktore handiak beharturik aurkituko dira hub potentzial hauei arreta jartzera. 

Indizearen emaitzek argi eta garbi erakusten dute Kopenhage, Helsinki eta Göteborg-en bizi-kostu handia erruz konpentsatu dutela leku horietako azpiegitura fisikoak eta informazio-azpiegiturak, horien konektibitateak, nazioarteko lotura indartsuek eta etengabeko errendimendu handiak bizi-kalitatean. Europako iparraldeko hiri gehienen beste abantaila bat da arau bihurtzen ari dela ingelesaren erabilera bigarren hizkuntza gisa. Europan, Eskandinaviako hiriek eta eskualdeek nazioarteko talentua erakartzeko eta atxikitzeko dituzten estrategien arrakasta ere erakusten du rankingak

Hiri txikiak

Paris eta Madril (biak metropoli handiak eta herrialdeen hiriburuak) eta San Francisco eta Los Angeles salbuetsita, lehenengo 10 tokietan dauden hiriek batez beste 400.000 biztanle baino gutxiago dute. Honek berresten du batez ere bilgune handietan dauden eta hirugarren hezkuntza duten pertsonen profil edo eredua iraganeko gauza dela. Hiri handi baten tamainak oraindik ere onura asko izan arren enplegu eta konektibitateari dagokionez, abantaila horiek neurri batean behintzat konpentsatu egiten ditu goi-mailako talentuek kokaleku txikiagoetatik jarduteko duten gaitasunak, betiere kokaleku horiek ez badira konektibitateari (garraio eta komunikazioei) dagokionez bakartze fisikoaren eta teknikoaren sinonimo. Hiri txikiagoen ohiko desabantaila hau beraietan dagoen bizi-kalitate handiagoak konpentsatzen du.

Hizkuntzak

Eindhoven bezalako hiriak atzera gera zitezkeen, baina gaineratu egin dira eta beren tokia hartu lehenengoen artean. Irismen globaleko enpresa berritzaile handiak egotea (Philips Eindhoven-en, Dublingo ‘IKT klusterra’ Apple Computers eta LinkedIn konpainiekin) argi eta garbi onura da talentuaren lehiakortasunari dagokionez: txikia eta nabigatzeko erraza den leku baten eta mundu-mailako industria-korporazio bat edo gehiagoren presentziaren konbinazioak bereziki indartsua eta sinesgarria dela erakutsi du. Langile prestatu askori bi munduetako onena eskaintzen die: komunitate seguru eta familiarra, karrera-aukerei eta sareko lanari uko egin beharrik gabe. Aldi berean, enpresarentzat aukera paregabea da hau bere burua tokiko enpleguaren aingura gisa aurkezteko, eta heroi gisa bere jaioterrian, honen inguruan dabiltzalarik ekonomia, gizarte, kultura eta filantropiazko jarduerak.

Ingelesa erabiltzea faktore kritikoa da talentua erakartzeko, berezko abantaila izanik Dublin bezalako hirientzat, baina Eindhoven hiriaren mesederako ere izan da.

 

 

 

Korporazio handiak

Korporazio handiek utzi egin diote sortu zireneko hiriei lotuta egoteari. 2001ean, Boeing-ek Seattletik Chicagora migratzea aukeratu zuenean, birkokatzeko pentsamenduaren ikuspegi berri bati bide egin zion. Berrikiago, Brexitaren ondorioak tokiko enpleguen galeraren ikuspegitik hasi dira aztertzen, gerta litekeelako enpresa handi batzuk Londresetik kanpo birkokatzea. Konpainia horien artean daude Visa, JP Morgan, Goldman Sachs eta HSBC, baina baita finantza-konpainiak ez direnak ere, adibidez, Vodafone.

Munduko eragile nagusien egoitzak erakartzeko aukerek gehituz jarraitzen dutenez, espero da hiriek gero eta arreta handiagoa jartzea lehia-mota berri honi. Talentua aldi berean lehia honen gidari eta emaitza izango da. 

Talentuaren formula

Talentuaren “gune bero” bihurtzeak esan nahi du ekuaziorako erabakigarriak diren kontsiderazio batzuk kudeatzea eta orekatzea: demografiaren hazkunde handiak etxebizitzen urritasuna eragin dezake erraz eta presioa sartu azpiegitura publikoaren gainean, adibidez. Diru-sarrera handiek kostu handia izan dezakete. Osasun eta segurtasunaren arloetan, adibidez, hiri batekiko pertzepzioa eta ospea ia unetxo batean kaltetu daiteke, baina urte asko kostatzen da konpontzea. Hazkundea mantentzea desberdintasunak kontrolpean mantentzen diren bitartean oreka delikatua da

Azterturiko 46 hirien analisitik ondorioztatzen da hiriek gero eta zeregin garrantzitsuagoa zertuko dutela talentua erakartzeko lehia globalean. Joera horrek mundu osoan talentuen lehian nahasturik dauden eragileen hierarkia era esanguratsuan aldaraziko du, baita toki-mailan ere. Alde batetik, hiriek jarraituko dute ahalegintzen nazio-estatu gehienen gain dituzten onura edo abantailak bete-betean aprobetxatzeko, hor sartuta:

1.- tamaina erlatiboki txikiagotik eta homogeneotasun handiagotik datorren arintasun handiagoa;

2.- gero eta autonomia fiskal eta sozial handiagoa;

3.- gero eta gaitasun handiagoa bere marka sortu, garatu eta zabaltzeko, bizi, lan egin eta berrikuntzarako leku hobeak balira bezala.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago