Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.  

Biltzar zientifikoetarako laguntzak, ekipamendu zientifikoa erostea, ETEentzako programak Innowwide eta Eurostars-2 finantzaketarekin, eta besterik

2020ko urtarrilaren 7a

 

Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.  

 

{0>Hasta el 8 de enero<}81{>Urtarrilaren 8ra arte<0}

KONGRESU ETA BILERA ZIENTIFIKOAK ANTOLATZEKO LAGUNTZAK. 2020KO LEHEN SEIHILEKOA

{0>Ayudas para la organización de congresos y reuniones dentro del ámbito de la investigación científica y de carácter presencial que se realicen en la Comunidad Autónoma del País Vasco durante el primer semestre del año 2020.<}0{>2020. urteko lehen seihilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta aurrez aurreko bilerak antolatzeko dirulaguntzak.<0}

{0>Organiza el departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco<}100{>Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

<0}

Urtarrilaren 10ean

EKIPAMENDU ZIENTIFIKOA EROSTEKO LAGUNTZAK. 2020

Deialdi honen helburua ekipamendu zientifikoa erosteko dirulaguntzak ematea da, baldin eta kostua (BEZ gabe) 18.000 eta 240.000 euro artekoa baldin bada Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Urtarrilaren 14an

INNOWWIDE ETA EUROSTARS-2 DEIALDIEI BURUZKO TAILERRA, ETE-ENTZAKO FINANTZAKETA DUTEN PROGRAMAK. Bilbon

Basque Enterprise Europe Network (EEN) Partzuergoko kideak diren SPRIk, Innobasquek eta Beazek, Industria Garapen Teknologikorako Zentroekin (CDTI) batera, INNOWWIDE (2020ko lehen hiruhilekoa) eta EUROSTARS-2 (hurrengo epea: 2020ko otsailaren 13a) programetarako hurrengo deialdietara proposamenak aurkezteko interesa duten entitateak gidatzeko tailer bat antolatu dute. Lehenik eta behin, Innowwide ekimena aurkeztuko da. Innowwide Europar Batzordeak finantzatzen duen ekimena da. ETEei nazioarteko merkatuetan sarrera errazten die hirugarren herrialdeetako tokiko eragileekin lankidetzan (kanpo-kontratazioa),  bideragarritasun-analisiak (alderdi teknikoak, merkatukoak, juridikoak eta sozioekonomikoak), Viability Assessment Projects (VAPs) ere deituak, finantzatuz. Jardunaldiaren azkeneko atala Eurostars-2 aurkezteko izango da. Eurostars-2, I+G arloko intentsitate handiko ETEei zuzendutako eta merkatutik hurbil dauden berrikuntzako proiektu transnazionalak garatzen laguntzeko helburua duen programa da. Irisgarritasun irizpideak eta nazioarteko ebaluaketa prozesua azalduko dira, proposamen irabazleak prestatzeko aholku praktikoak emango dira eta onartutako Eurostars-2 proiektuetan espainiar enpresen parte hartzearen finantzazioa ahalbidetzen duen tresna aurkeztuko da. Aurreko deialdietan beren proposamenak onartu dituzten euskal enpresen ekarpena eta bertaratutakoekin partekatuko duten esperientzia bereziki interesgarria izango da.

Antolatzaileak: SPRI, Innobasque eta Beaz

 

Urtarrilaren 14ra arte

IKERKETAN LAN EGITEKO ESTATUKO AZPIPROGRAMA. RAMÓN Y CAJAL KONTRATUETARAKO LAGUNTZAK 2019

Laguntza hauen helburua da ibilbide nabarmena duten estatuko eta atzerriko ikertzaileak I+G zentroetan sartzea. Horretarako, batetik, lan-kontrataziorako laguntzak emango dira, eta, bestetik, baita lanpostu iraunkorrak sortzeko ere laguntza horiek jasotzen dituzten Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemako agente edo eragileen artean.

{Deitzailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Ministerioa

 

Urtarrilaren 21era arte

IKERKETAN LAN EGITEKO ESTATUKO AZPIPROGRAMA. JUAN DE LA CIERVA-IKERKETAN LAN EGITEKO 2019 LAGUNTZAK

Juan de la Cierva-ikerketan lan egiteko laguntzen helburua da Espainiako ikerketa-erakundeek edo I+G zentroek doktore gazteak bi urtez lanerako kontratatu ahal izatea, doktoratu ondoko prestakuntzaren lehenengo etapan lortutako gaitasunak finkatu.

Deitzailea: Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa

 

Urtarrilaren 22an

BASQUE RAILWAY NAZIOARTEKO IV. TRENBIDE-JARDUNALDIA. Donostian}

IV. Nazioarteko Trenbide Jardunaldia «Abiadura handiko sareak martxan jartzearen erronkak». Hitzorduan izango dira, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuarekin batera, baita Euskadiko trenbide sektorearen eta Europar Batasuneko erakundeen ordezkari nagusiak ere.

Antolatzaileak:Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila, Eusko Trenbideak eta Euskal Trenbide Sarea

 

Urtarrilaren 22ra arte

ESTATUKO PRESTAKUNTZA-AZPIPROGRAMA. JUAN DE LA CIERVA-PRESTAKUNTZA 2019 

Juan de la Cierva-prestakuntza laguntzen helburua Espainiako ikerketa-erakundeek edo I+G zentroek doktore gazteak bi urtez kontratatzea da, doktoratu ondoko ikerketa-prestakuntza osa dezaten doktoratu aurreko prestakuntza egin zuten Espainiako I+G zentroez bestelakoetan, eta, aldi berean, egonaldi gehigarriak egitea beste ikerketa-zentro batzuetan, beren espezializazio eta nazioartekotzea indartzeko.<0}

Deitzailea: Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa

 

Urtarrilaren 24an

ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZARI BURUZKO FOROA.

Hitzaldi nagusia Gorka Espiauk egingo du, eta lankidetzaren aldeko kultura-esparru globalari buruzkoa izango da.Luis Manero Innobasqueko Enpresa Berrikuntzako zuzendariak ere parte hartuko du jardunaldian.

Antolatzaileak: Arizmendiarrieta Fundazioa, Oreki Fundazioa eta Goierri Valley

 

Martxoaren 3tik 5era

INDUSTRIA-METROLOGIA DIMENTSIONALEAN HITZALDIA, METROMEET 2020. Euskalduna Jauregia, Bilbo

Hiru egunez, programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, General Electric, Novo Nordisk edo Topsolid-eko hizlariek parte hartuko dute. Gainera, PTB, Nottinghamgo Unibertsitate,  Antwerp-eko Unibertsitate edo EHUko ordezkariek eta ikertzaileek ere hitz egingo dute Metrologia Digital eta Birtual, Digital Twins, Mekanizazio-prozesuko neurketa-garapen berri eta beste gai askori buruz. 

% 30eko beherapen berezia Innobasqueko bazkide diren erakundeentzat.

 

ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan

Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.

 

Martxoaren 31ra arte

EKONOMIA ZIRKULARREKO PROZESUAK SUSTATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TOLOSALDEA 2019

Tolosaldearako laguntzak dira, kopuru mugatukoak, ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuak gauzatzeko, eta eskualdeko enpresek edo erakundeek ekonomia zirkularraren printzipioak inplementatzeko behar dituzten zerbitzu teknologikoen kostuaren zati bat finantzatuko dute. Horretarako, zenbateko mugatuko laguntzak emango dira. Erauzi, fabrikatu, kontsumitu eta botatzeko eredu ekonomiko linealak zirkularragoa den beste batera eboluzionatu behar du, materialak eta energia berrerabiliz eta birziklatuz. Ekonomia zirkularrean hainbat arlo sartzen dira eta aipaturiko ekintza-ildoekin bat datozen ekintzak sustatu nahi dira.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Maiatzaren 25etik 29ra

MAKINA-ERREMINTAREN BIURTEKOA 2020. BECen

Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.

Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies) 

 

INPLANTARIAK

Doako Teknologia Aholkularitza Zerbitzua da eraldaketa digitalerako, enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzan lagunduko duten teknologien (EIKT soluziobideen) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoen ezarpenarekin. Pertsona autonomo, ekintzaile edo 10 langile baino gutxiagoko euskal mikroETEei zuzendua dago.

Deitzailea: SPRI taldea 

 

BBK EKIN

Bizkaiko ekintzaileentzat, soil-soilik beren enpresa-proiektua garatzen jardun dezaten. BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko eta honela Bizkaiko ekonomiaren garapena sustatzeko konpromisoa duten ekintzaileentzat. Hautaturiko proiektuek ekintzaileentzako laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez hileroko diru-kopuru bat jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin.

Deitzailea: BBK

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago