Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren Munduko Eguna dela eta, Galbaianek apirilaren 26an aurrez aurreko jardunaldia antolatu zuen, jabetza intelektualari buruz eztabaidatzeko eta asmatzaileen lana nabarmentzeko, Galbahe Sariaren bidez.

Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundearekin bat etorriz, aurten “Jabetza Industriala eta Intelektuala eta gazteria: etorkizun hobea lortzeko berritzea” izan da leloa, eta Bitor Mendigurenek jaso du Galbahe Saria. Bittor Mendiguren izaera berritzaileko, dinamikoko eta sortzaileko asmatzailea da, gazteenentzat inspirazioa eta adibidea izango dena.

Berarengandik onena ematera dedikatutako bizitza bizi eta erreferente bihurtu ostean, Bittorrek berrikuntzak planteatzen dituen erronkei energiaz, asmamenez, jakin-minez eta sormenez aurre egiten dion asmatzailea islatzen du, etorkizun hobea lortzeko bideari ekiteko.

 

Hona hemen aurreko edizioetan saritutakoak:

2016 – Copreciko Felix Kerejeta

2017 – ULMA Packagingeko Eneko Izquierdo

2018 – Fagor Automationeko Tomás Morlanes

2019 – ULMA Construccióneko Manu Colino

2020 – Ez zen banaketa egin, pandemiaren ondorioz

2021 – Biolaneko Arrate Jaureguibeitia

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago