Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.   

Ekainaren 10ean

BIZINTEK SARIAK GRADU-AMAIERAKO, MASTER EDO GRADUONDOKO PROIEKTURAKO INGENIARIENTZAT. Bilbon

Ekitaldian Jon Uriartek, Ticketbis-en sortzaileak, parte hartuko du.

Antolatailea: Bizintek

 

Ekainaren 10ean eta 11n

EUROPAKO BILTZARRA KANBAN METODOLOGIARI BURUZ

Enpresak eta negozioak arintzeko Kanban metodologiari buruzko Europako lehen Biltzarrean, konpainia sortu zuen David J. Anderson eskoziarrak parte hartuko du, nazioartean ezagun eta ospetsua enpresa-kudeaketako Kanban komunitatearen erreferentzia nagusietako bat izateagatik. Topaketa honen helburua da jada planetako beste leku batzuetan arrakastaz ezarri den lan-metodo bat Europara ekartzea, oso eraginkorra dela frogatu baitu negozio-eredua kudeatzeko era berritzaile batean, enpresek beren egungo prozesuak ordeztu beharrik gabe. Biltzarrak babesle-panel oparoa du, bertan egongo direlarik, besteak beste, Autentia, Berriprocess, Everis, Kanbanize eta Netmind.

Antolatzaileak: David J. Anderson School of Management Europe eta UPV/EHUko Ingeniaritza Eskola

 

Ekainaren 11ra arte

TORIBIO ECHEVARRIA SARIAK

Sari hauek teknologia-sorkuntza eta berrikuntzako errealitateak laguntzen eta bultzatzen dituzte, horien garapenak euskal enpresa-sarearen berrikuntza- eta modernizazio-kulturaren sendotzea esan nahi badu, horretarako enpresa berriak sortuz eta lehendik daudenak garatuz. Sariek pertsona ekintzaileen lana –ahaleginak, sakrifizioak, hartutako arriskuak– aitortzen dute, ekimen ekintzailea sustatzen dute, jendea enpresa-sorkuntza eta garapenerako motibatzen dute. Ekintzailetza Teknologikorako Iñaki Goenaga ohorezko saria etengabe eta erabakitasunez Berrikuntza Teknologikoaren alde egiten duten enpresa eta pertsona ekintzaileentzat izaten da.

Deitzaileak: Eibarko Udala eta Bic Gipuzkoa 

 

PERTSONA ADITUEN HAUTAPENA “MISIO-KONTSEILU”ETARAKO HORIZON EUROPE-N 

Europako Batzordeak pertsona adituak aukeratzen ditu “Misio Kontseilu”etan sar daitezen; hauek Batzordeari aholku emango diote misioak identifikatu eta inplementatzeko Horizon Europe-n, EBk izango duen hurrengo ikerketa- eta berrikuntza-programan. Misio hauek anbizio handiko eta goi-profileko ekinbideak izango dira Europako herritarrek aurrean dituzten erronka nagusietako batzuei konponbideak aurkitzeko, oro har herritarren irudimena liluratzen duen helburu argi batekin. Bost “Misio Kontseilu” izango dira: klima-aldaketarako, gizartearen eraldaketa barne dela; minbizia; ozeano osasuntsuak, itsasoak, kostaldeko urak eta barnealdekoak; klimatikoki neutralak eta adimendunak diren hiriak; eta lurzoruaren osasuna eta elikadura.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

EKONOMIA ZIRKULARRA ELIKADURA-SEKTOREARI APLIKATUA. Bizkaiko Teknologia Parkean

Lan-gosaria ekonomia zirkularraren sustapenean ardaztua, elikadurako euskal enpresen ekoizpen-prozesu guztiei aplikatuta.

Antolatzaileak: EIT Food, Euskadiko Elikadura Klusterrarekin batera

 

Ekainaren 11, 12 eta 13an

EAE ENERGIA-ESTRATEGIA – ENERGIA-EFIZIENTZIARI LAGUNTZEKO PROGRAMAK. Bizkaian, Donostian eta Gasteizen

Jardunaldian energia-efizientziari dagozkion honako gai hauek jorratuko dira: garraio eta mugikortasun eraginkorrerako inbertsioetarako laguntza-programak, Ibilgailuen Renove Plana, MOVES. Mugikortasun efiziente eta iraunkorra sustatzeko programa, hirugarren sektorean efizientzia energetikoan eta eguzki termikoan inbertsioak egiteko laguntza-programa, industria-sektorean efizientzia energetikoan eta eguzki termikoan inbertsioak egiteko laguntza-programa, tokiko herri-administrazioan efizientzia energetikoan eta eguzki termikoan inbertsioak egiteko laguntza-programa, biomasaren ustiapen energetikorako instalazioetan inbertsioak egiteko laguntza-programa, ustiaketa geotermikoko instalazioetan inbertsioak egiteko laguntza-programa, energia berriztagarrien energia ekoizteko instalazioetan inbertsioak egiteko laguntza-programa, garatzen ari diren itsas teknologia berriztagarrien demostrazio eta baliozkotzeko inbertsioak egiteko laguntza-programa, Renove programa EAEko industrialde, enpresa-parke eta jarduera ekonomikoko arloetan – Energia-efizientzian eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak egiteko laguntza-programa. Jardunaldia amaitu ondoren, eztabaida-solasaldia izango da sortzen diren galderei erantzuteko café networking batekin amaitzeko.

Antolatzaileak: Euskadiko Teknologia Parkeen Sarea eta EEE-EVE

 

Ekainaren 13an

EMAKUMEZKOEN EKINTZAILETZA KIROLEAN ETA TEKNOLOGIAN. KIROLA, ZURE LANBIDEA. Bilbon

Helburua elkarrizketa sortzea da, inspiratzea, hausnarketara gonbidatzea eta ekintzak identifikatzea emakumezkoen kirolak profesionalen munduan eskaintzen dituen aukeretan oinarrituta, baita baloratzea ere iraultza digitalak eta teknologiek nola erraztu dezaketen etorkizuna eremu honetan. Orobat, jakin nahi genuke zer egiten den honetaz Bizkaian edo zer egin beharko litzatekeen erreferente bihurtzeko.

Antolatzailea: BBK Fundazioa, Deusto Business School eta MET Community-ren laguntzaz

 

Ekainaren 17an

B+I STRATEGY-REN 8. ESTRATEGIA LIBURUAREN AURKEZPENA. Bizkaia Aretoan, Bilbon

B+I Strategy-ren urteko Liburu Zuria, bai B+I Strategy-koak eta bai aliatu eta hurbileko kolaboratzaileak diren egile askoren parte-hartzea duena. Aurkezpenak balioko du ingurune lehiakorrari buruz gogoeta egiten laguntzeko, non aholkularitza-enpresak bere jarduera egiten duen, eta trataturiko gaien ikuspegi berezia emango du. Parte-hartzaileak izango dira Ana Camacho, Batz-eko zuzendari nagusia; Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; Asier Vitoria, Gureak-eko zuzendari nagusia; Pili Kaltzada, komunikatzailea, eta Sabin Azua, B+I Strategy-ko bazkide zuzendaria. Beharrezkoa da bertaratzeko asmoa baieztatzea idatziz (bmasi@bmasi.net), telefonoz (94 405 2041) edo formulario honen bidez. 

Antolatzailea: B+I Strategy

 

Ekainaren 18ra arte

ZUMARRAGA ZUEKIN BERRITU 2019. I+G+b EKINTZAK GARATZEKO LAGUNTZAK ETE-EN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak emateko prozesua arautzea, Zumarragan 50 langile edo gutxiagorekin dauden enpresen lehiakortasuna hobetzera zuzendutako azterketak/proiektuak egiteko.

Deitzailea: Zumarragako Udala

 

Ekainaren 18ra arte

M-ERA.NET

Deialdi honen bidez, makro, mikro eta nano eskalan ekai edo materialen teknologian eta ingeniaritzan nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukera dute euskal enpresek. Deialdi honek, Eusko Jaurlaritzaren funtsen bidez, ondorengo gai-arloetan garaturiko proiektuak finantzatuko ditu: ingeniaritzarako modelaketa eta ekaien prozesaketa, gainazal berritzaileak, estaldurak eta interfazeak, errendimendu handiko compositeak, ekai funtzionalak, osasunerako aplikazioetan oinarrituriko teknologietan estrategia berriak eta fabrikazio aditiborako ekai edo materialak. 

 

Ekainaren 19an

CITA EMPRENDE

ETE, startup eta inbertitzaileen arteko hitzordua da: Berrikuntza Irekiaren klabean lankidetza-aukerak aztertzeko elkartu nahi dute, baita enpresetan intraekintzailetza sustatzeko ere. Helburu nagusia zubiak eraikitzea da mundu hauen artean, ez beti ondo konektatuak, dauden ETEetan berrikuntza eta dibertsifikatzea eta startup-etan hazkundea eta garapena errazteko. CITA|Emprendek inspirazio eta lanerako testuingurua errazten du ETE/startup konexioak estimulatzeko eta ezinbesteko beste eragile erabakigarri batzuekin harremanetan jartzeko, adibidez inbertitzaileekin eta ekintzailetza, berrikuntza eta eragiketa korporatiboen profesionalekin.

Antolatzaileak: Adegi eta Diario Vasco

 

BIND 4.0 OPEN SESSIONS. Tabakaleran. Donostia

Networking jardunaldia, euskal ETEen harremana sustatzeko BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkar eraginean jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan. Cita Emprende-ren esparruan egingo da. 

Antolatzailea: Spri taldea

 

Ekainaren 20an

OGP EUSKADI I-LAB-AREN (3. KONPROMISO TALDEAREN) FORO IREKIAELKARLAN ETA OPEN DATA EUSKADI SARIAK

3. Konpromisoaren Foro Irekia jende guztientzat irekitako ekitaldia da, eta berrikuntzan eta herritarren parte-hartzeari buruzko ikuspegi berrietan interesaturiko pertsona orori zuzendua. OGP nazioarteko erakunde bat da, herritarrengana irekiago, arduratsuago eta sentikorragoak diren gobernuak sustatzeko mekanismoak ebaluatzea eta garatzea helburu duena. 3. Konpromisoaren helburua da berrikuntza publikoko laborategi bat sortzea herritarren parte-hartzeaz, Euskadiko herritarren parte-hartzerako I-Lab-a. 2018ko udazkenean eratu zen 3. Konpromisoaren lantaldea, non pertsona, eragile eta erakundeak beren ikuspegia emanez eta herritarren parte-hartzerako oinarriak ezarriz joan diren. Orain lan-prozesuan bide erdia egin denean, egindako lana eta hitzartuz joan diren edukiak ezagutarazi nahi ditugu, herritarrekin, erakundeekin eta interesaturiko beste eragile batzuekin kontrastatu eta egiaztatzeko.

Halaber, 2018ko Elkarlan Sariak emango dira balio publikoa elkarlanean sortzeagatik, eta Open Data Euskadi Sariak (euskal administrazioen datu irekien ideiak eta aplikazioak).

Antolatzailea: OGP Euskadi

 

Ekainaren 21era arte

GIZARTE-PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEKO LAGUNTZAK BIZKAIA 2019

Enpresa-proiektu sozial berritzaileak garatu, zehaztu eta martxan jartzeko laguntzak.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

ENPLEGU-ESKAINTZAK BCAM-EN: 

DATU-ZIENTZIETAN IKERKETA-TEKNIKARIA

FLUIDOEN DINAMIKA KONPUTAZIONALEAN TEKNIKARIA

BCAMen bi teknikari bilatzen dituzte gure Ezagutzaren Transferentzia Unitatean (Knowledge Transfer Unit -KTU) lan egiteko. Plataforma honen helburua da ebazpide matematikoak, bizitza errealeko aplikazioetan oinarrituak, garatzea zientzia-erronketarako. Hautagaiek ezagutza transferitzeko proiektuetan lagunduko dute industriarekin eta beste ikerketa-erakunde batzuekin.  

 

Ekainaren 24tik 28ra

AGORA TEKNOCAMP. Gasteizen

Agora TeknoCamp Arabako Lurralde Historikoko DLHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailetako neska-mutilentzako campus teknologiko bat da. Campus dibertigarria, bertan zientziarekin eta teknologiarekin esperimentatzeko astebetez. Egibide, UPV/EHU, Innobasque, Ikaslan Araba eta Arabako Foru Aldundiaren lana eta lankidetza campus honen diseinuan gauzatzen da, besteak beste, zientzia- eta teknologia-gaitasunekiko Arabako neska-mutilen interesa sustatzea duelarik helburu.

Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia

 

Ekainaren 26an

INFODA ETA HORIZON(TE) 2020: EUROPAKO BERRIKUNTZA KONTSEILUAREN EKINTZA PILOTUA (EIC). ETE TRESNA 2019-2020

Europa zientzia bikainean nabarmentzen da, baina askoz hobeto egin beharra dauka merkatuko berrikuntza sortzaileari dagokionez. Europako Batzordea lanean aritu da arrisku kapitala lortzeko baldintzak hobetzeko eta munduko finantzaketa-programarik handienak, Horizon(te) 2020 delakoak, inpaktu handiagoa lortuko duela bermatzen jarraitzeko, merkatu berriak sortuko dituzten berrikuntzak finantzatuz. Horizon(te) 2020ren gainerako denboraldirako, Batzordeak aldaketak egin ditu eskalabilitate-gaitasuna duten proiektu berritzaileentzat laguntza emateko. Batzordeak hurrengo Horizon Europe Programa Esparrurako hartuko ditu kontuan aldaketa hauek. Jardunaldiaren helburua Europako Berrikuntza Kontseiluaren pilotua eta bere programetan (Pathfinder eta Accelerator) berritasunak aurkeztea da, baita negozioaren azelerazio-zerbitzuak ere, networking eta coaching, Europako Batzordeak eskainiak; eta Enterprise Europe Network-en nazioartekotze-zerbitzuak. Gainera, beren proiektuak programa hauen bidez finantzatzea lortu duten euskal enpresen esperientzia praktikoa ezagutu ahal izango dugu, eta ebaluatzaile baten aholkuak kalitatezko proiektu bat aurkezteko.

Antolatzaileak: SPRIInnobasque eta BEAZ, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideak, eta Teknologia eta Industria Garapenerako Zentroa (CDTI).

 

Ekainaren 29ra arte

ATZERRIAN PATENTE ETA UTILITATE-MODELOEN ESKAERAK SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK 2019

Atzerrian patenteen eta utilitate-modeloen eskaera sustatzeko diru-laguntzak. Eskatzaileak egina izan behar du atzerrian zuzenean edo hirugarrengo ordezkari baten bidez patente eta/edo utilitate-modeloaren eskaera, horretarako herrialde bakoitzeko bide nazionala erabiliz, edo Europako bidea Europar Patenteak emateko Hitzarmenean ezarritakoan oinarritua, edo patente-arloko Lankidetza Tratatuaren bidea0}

Deitzailea:  Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa

 

Uztailaren 3 eta 4an

IKASTAROA: NOLA TRANSFERITU TEKNOLOGIA-GARAPENAK ENPRESA-BEZERO BATI? I+G+b-REN MERKATURATZE, MARKETIN ETA SALMENTA-ESTRATEGIAK. Innobasqueren egoitzan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Ikastaro hau ikertzaile eta kudeatzaileentzat da, I+G+b proiektuen prestakuntza, egokitze teknologiko eta enpresa pribatu, ETE eta enpresa handiei saltzeko prozesuetan esku hartzen dutenentzat. Helburua da era praktikoan berrikustea soluziobide teknologiko baten prestakuntza estrategikoaren funtsezko zikloa, bere merkaturatze, marketin eta salmentarako enpresa-bezero bati. Merkatuan arrakastaz eta eraginkortasunez salmenta bat zuzen egiteko jarduketen eta gomendioen protokoloa emango diegu parte hartzen duten pertsonei.

Antolatzailea: EEN

 

Uztailaren 5era arte

KSI – Nazioartekotzea 

Euskadiko Kultura eta Sorkuntza Industrien lehiakortasuna hobetzeko helburuaz, KSIetan berrikuntza sustatzeko den KSI Berritzaile programa osatuz, nazioarteko bihurtzeko erronka berriari ekin zaio aurten, 2019an. Kultura eta Sorkuntza Industriak (KSI) Nazioartekotzeko Programa Pilotuak honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie Euskadiko kultura- eta sorkuntza-sektoreko enpresei:
nazioartekotzeko diagnosia, nazioarteko merkatuetan sartzeko enpresak duen gaitasuna ezagutzeko (70 enpresa hautatuak); nazioartekotze-plana, atzerrian negozio-aukerak ahalik eta gehien ustiatze aldera bide-orria diseinatzeko (20 enpresa hautaturaino); eta prestakuntza-plana Kultura eta Sorkuntza Industrien nazioartekotzeari buruzko alderdietan.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, eta kudeatzailea: Tabakalera

Uztailaren 15era arte

CERVERA DEIALDIA

Lehentasunezkotzat jotako zenbait teknologia-arlotan merkatura zuzendutako zientzia- eta teknika-ikerketako proiektuak finantzatzeko laguntzak. CDTIk finantzatuko ditu, gehienez 40 milioi eurorekin, bikaintasunezko Teknologia Zentroek eta Teknologia Berrikuntzari Laguntzeko Zentroek, estatu mailakoek, garaturiko ekimenak. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31tik uztailaren 15era da eta CDTIren Egoitza Elektronikoaren bidez egin behar da. Cervera lehentasunezko teknologiak 10 arlo handi hauetan batzen dira: material aurreratuak, eko-berrikuntza, energia-trantsizioa, fabrikazio adimenduna, osasunerako teknologiak, elikadura-kate seguru eta osasungarria, deep learning, adimen artifiziala, sare mugikor aurreratuak, garraio adimenduna eta informazioa babestea. Eskaturiko aurrekontuak 2 eta 4 milioi euro artean egon behar du talde bakoitzeko.

Antolatzailea: CDTI

 

Uztailaren 21era arte

DEIALDIA ZABALIK ZEURE PROIEKTUA AURKEZTEKO VODAFONE BERRIKUNTZA SARIEN XIII. EDIZIOAN

Vodafone España Fundazioak Vodafone Berrikuntza Sarien deialdia ireki du hamahirugarren edizioan. Sari hauen bidez IKTetan berrikuntza-proiektuak bultzatzen ditu zaurgarritasun-egoeran edo gizarte-bazterketan erortzeko arriskuan dauden herritar-sektoreen bizi-kalitatea hobetzeko. Antolatzaileek izaera soziala duten teknologia-proiektuak bilatzen dituzte, 15.000€-rekin eta Bartzelonako MWCn ikusgaitasuna emanez bultzatzeko.

 Antolatzailea: Vodafone Fundazioa

 

Irailaren 3ra arte

MERKATARITZAN, OSTALARITZAN ETA ZERBITZUETAN IKT-AK INPLEMENTATZEKO LAGUNTZAK – DENDATICS. DONOSTIA

Donostiako saltegien lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, hiriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan tresna digitalak ezarriz.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

Irailaren 13a

BERRIKUNTZA, EKINTZAILETZA ETA GIZARTE-EKONOMIAKO FOROA

Foro hau Eibarren enplegua eta ekoizpen-ehuna sortzeko gaur egun dauden aukera ezberdinetan sakontzeko aukera da ikuspegi ekintzaile eta berritzailetik, XXI. mendeko gizarterako identifikaturiko premietatik abiatuta. Hori guztiori aurrerabidea eta ongizatea sortzeko bide berriak identifikatu, analizatu eta, hala badagokio, bultzatu ahal izateko.

Antolatzailea: Eibarko Udala

 

Irailaren 26ra arte

IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT

IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Urriaren 31ra arte

ZABALDU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA

Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.

Deitzailea: Spri taldea

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TALENTU BERRITZAILEA. DONOSTIA 2019

Laguntza honen xedea da bertoko proiektu berritzaileak eta hiriaren geroko garapenean eragina izango dutenak bultzatzea, horretarako 35 urte baino gutxiagoko (kontratazio unean) gazte gaitu langabeak hartuta. Horretarako diru-laguntzak planteatzen dira, proiektu berritzaileen bidez, hiriaren ekonomia-, gizarte- eta ekoizpen-garapena sustatzen dituztenentzat, eta gazte gaituak kontratatzen dituztenentzat, hiriaren etorkizuneko oinarriak garatzea lortzeko.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. VICOMTECH BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, Vicomtech-ek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. BIODONOSTIA BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. IK4 BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzea beraien lehiakortasuna hobetzeko, beraietan proiektu estrategikoak garatuz. Diru-laguntza bat emango da proiektu bat ezartzeko, bai berrikuntza- edo nazioartekotze-eremuetan eta bai garapen berezietan (zerbitzu espezializatu, teknologia eskuratze, patente berrien erregistratze eta abarretan) enpresen lehiakortasuna hobetzeko..

Deitzailea: Donostiako Udala

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TECNUN BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

TECNUN-arekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, TECNUN-ek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. CIC BIOMAGUNE BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019 

CIC BiomaGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

Azaroaren 20-21ean

Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza

Azaroaren 29ra arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA

Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.

Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera

INNOCÁMARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN

Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte. 

Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER

IKERTZAILEEN MUGIKORTASUNERAKO LAGUNTZAK EGONALDIAK EGITEKO ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO (ZTBESa) ERAGILEEN ZENTROETAN 

Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.

Deitzailea: UPV/EHU

 

GAUZATU INDUSTRIA

Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko. Inbertsioak hasi aurretik aurre-eskaera aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak. 

Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. INNPLANTA. DONOSTIA 2019

Oinarri hauen gaia da berrikuntza, ezagutza, zientzia eta teknologia sustatzeko hirian Berrikuntzaren Ekosistemako eragileek gauzaturiko ekitaldiak babestea.

Deitzailea: Donostiako Udala

DONOSTIAINN. BERRIKUNTZA SUSTATZEA XEDE DUTEN EKINTZEN BABESA. DONOSTIA 2019

Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

Abenduaren 19ra arte

IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT

IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Abenduaren 31ra arte

ENPRESA BERRIAK SORTZEA ETA FINKATZEA BULTZATZEKO LAGUNTZAK. DONOSTIAN 2019. URTEAN

Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago