28 herrialdeen Europan, biztanleen %27 ─hau da, 85 milioi pertsona─ 65 urtez gorakoak dira. 2030ean europarren %33 izango dira, 125 milioi. Euskadin, guztira 2,5 milioi biztanle izanik, jendearen %19k gainditzen du erretiroko adina. Fenomeno hau mundu osoko herrialde garatuetan gertatzen da: 2015 eta 2060 artean biztanleriaren tarte handiena zahartzen ariko da, familiak gero eta txikiagoak baitira, ugalkortasuna jaisten ari baita eta jendea bere gurasoak baino luzeago bizi baita. Joera honengatik populazio-piramidearen ordez gaur egun zutabeaz hitz egiten da:

Eta gauza bera gertatzen da Estatu Batuetan edo Erresuma Batuan.

 Zahartzea erronka bat da, ez bakarrik norbanako eta horien senideentzat, baita gizarte, osasun- eta finantzaketa-sistementzat ere. Aldaketa demografiko honek, Suediako HealthAccess-eko Silas Olsson-en iritziz, “ekinbide eta aukera berriak irekitzen ditu zahartze aktibo eta osasungarrirako, hor sartuta berrikuntza, gizarte-berrikuntza, osasun-koprodukzioa, industria, merkatuak, esportazioak, negozioak, hazkundea eta lanpostu berriak. Testuinguru honetan, IKTek zeregin erabakigarria jokatuko dute”. Horrela jasotzen du “Turning demographic ageing in Europe into opportunities” txostenak; honek Europan ekinbide berritzaileak eta Europako Batasuneko Berrikuntza Programekin eta Eskualde Garapeneko Funtsekin sinergia-aukerak aztertzen ditu, irtenbide berritzaileen bidez nagusiei laguntzeko informazioaren teknologiekin (IKT).

 

Txosten honek Europako Batasuneko (Eskozia, Flandes, Gales, Norvegia, Gelderland, Oulu edo Danimarkako) jardunbide egokiak biltzen ditu, horien artean nabarmenduz Euskadi eta, bereziki, Innobasqueren zeregina: “Berrikuntzaren Euskal Agentzia honek lankidetza estua bultzatzen du arlo publikoaren eta industriaren artean ideiatik berrikuntza, probatze eta praktikara doan bidaian laguntzeko. Agentziak berrikuntza bultzatzen du arlo hauetan: garapen ekonomikoan, iraunkortasunean, osasun eta bizi-kalitatean eta egoera berrietan”.

 

Kanpoko industria ongietorri da Euskadin, esaten du Suediako argitalpen honek, irtenbideak garatu ditzan osasun-sistema publikoarekin lankidetzan, baita tokiko eta eskualdeko industriarekin ere. irtenbide errentagarriak lortzeko era bakarra eskala egokia izatea da, eta eskala honek herri askotako merkatuak eskatzen ditu. Garrantzitsua da balio-kate osoa estaltzea, garapenetik merkatura iritsi eta kontsumitzaileek onartzeraino.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago