Irailaren 16an, ostiralean, Tazebaez enpresak bere ezagutza espezializatua partekatu zuen Brunch & Learn saioan: “Berrikuntza lurreratzen: lantalde ekintzaileak, sormena, komunikazioa eta prototipatua”.
Graphic recording
Visual Thinking erabiltzea jardunaldia laburtzeko
Bideoa
Jarraian, Brunch & Learn bideo formatuan laburtua
Aurkezpena
Tazebaez-en saioaren aurkezpena
Brunch & Learn – Tazebaez: Berrikuntza lurreratzen from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Balio-proposamena
Balio-proposamena etengabe aldatuz enpresen erronkei erantzuteak arazoak konpontzeko prozesua berez sistema gisa ulertzea eskatzen du, eta berrikuntza ahalbidetzen duten faktoreak lantzea, adibidez, ikaskuntza-prozesu proaktiboak sortzea, lantalde ekintzaileak, produktu eta zerbitzuen prototipatu lasterra, eta ikus-entzunezko komunikazio-teknika berriak. TZBZeko CEO den Joanes Rosók Lean Market Learning-en gakoak azaldu zituen, edo nola ikasi merkatutik balio-proposamena aldatzeko.
#Innovación es hacer diferente y hacerlo mejor tanto en servicios, productos, como organización interna #BLinnovacion @taZEBAez
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko irailaren 16a
Pertsonak
Tazebaez-entzat merkatuaren ikaskuntza-prozesuan tresnarik garrantzitsuena pertsonak dira. Lantalde multidiziplinarren sorkuntzak ingurune batzuk bultzatzen ditu, eta horietan erronkei beste ikuspegi batetik eta helburu komun batetik erantzuten zaienez, balio erantsia duten konponbide sortzaileak errazten dituzte.
Los equipos que hablan (de lo que sea) llegan más rápidamente a los objetivos #cooperacion #colaboración #BLinnovación@taZEBAez @Innobasque
— jon kepa izaguirre (@izaguirrejk) 2016ko irailaren 16a
Prototipatua
Nola ukigarri bihurtu detektaturiko premiak? “Maker” metodologien eta fabrikazio aurreratuaren onurak aplikatzen saiatuz enpresa-munduan.
Prototipatu lasterraren eta 3D inprimaketaren bilakaerarekin, behin betiko bertsioaren aurretik produktuak eta zerbitzuak kostu txikiaz testatzeko gaitasunak arriskuak murrizten ditu eta hobekuntza ahalbidetzen du proportziorik gabeko inbertsioen premiarik gabe.
Hay dos tipos de prototipado que permiten tangibilizar la #innovacion, el de baja y alta fidelidad. #BLinnovación. pic.twitter.com/qBEkCNa9AB
— TZBZ (@taZEBAez) 2016ko irailaren 16a
Komunikazioa
Informazioz saturaturiko munduan ikus komunikazioa mezua indartzen duen eta hori ulertzea errazten duen aliatu bihurtzen da. Kanal digital eta analogikoetan berrikuntzak, mezuen sinplifikazioak eta ikaskuntza-tresna gisa marrazketa hartzeak komunikazioaren optimizaziorako bide berriak irekitzen dituzte.
Oso garrantzitsua da erakundeetan ikus komunikazioa ahalduntzea, erraza da!!! #BLinnovación@taZEBAez @Innobasque pic.twitter.com/EuQGrAGOxS
— jon kepa izaguirre (@izaguirrejk) 2016ko irailaren 16a
Lantegia
Azkenik, bertaratu zirenek aukera izan zuten jardunaldian jorraturiko gaietako bakoitzean sakontzeko, esperimentatzeko, ideiak kontrastatzeko eta esperientziaren balantzea egiteko.
Acabo de hacer mi primera cuchara #BLInnovacion pic.twitter.com/IHOeNHXRXy
— Begiorlegiak (@MrsArania) 2016ko irailaren 16a
Trending Topic
Ekitaldia estatuan TT izan zen ordubete eta 25 minutuz
#BLInnovación es TT en Barcelona 😉 https://t.co/XhDT4VvNxU
— Innobasque (@Innobasque) 2016ko irailaren 16a
Azkenik, ekitaldiko argazkiak Flickr-eko albumean daude ikusgai