Euskadiko Elikagai Berrikuntzaren Sariak (BTEM) Basque Food Clusterrak eta Aztik sustatzen dituzte, eta Euskadiko elikaduraren sektoreko enpresen lana eta ahalegina saritzen dute. Enpresa horiek, berrikuntzaren aldeko apustuaren bidez, Euskadiko elikaduraren sektorea garatzen dute. Leire Bilbao Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia sarien epaimahaiko kidea da, hauekin batera: Carolina Pérez Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko (Cebek) presidentea; Jaime Martín Lantern aholkularitza-enpresako bazkide fundatzailea eta zuzendaria; Asun Bastida Eroski Taldeko Tokiko Produktuen merkataritza-zuzendaria; Ander García Drone by Drone enpresaren zuzendari teknikoa, Txabarri Txakolinaren ordezkari gisa; eta Oskar Baraiazarra Echebastar erakundeko Komunikazio eta Nortasun Korporatiboko zuzendaria.
Apirilaren 8ra arte hautagaitzak aurkeztu ahalko dira hiru kategoriatan: berrikuntza teknologikoa (produktua), merkatuetako berrikuntza eta enpresa-berrikuntza (prozesua). Sariak FOOD 4 FUTURE topaketan banatuko dira, maiatzaren 17tik 19ra bitartean Barakaldoko BEC! aretoan. Sektoreko topagune horretan Euskadiko elikaduraren balio-katea osatzen duten eragileak biltzen dira.
Deialdiaren oinarriak hemen kontsulta daitezke, eta informazio gehiagorako webgune ofiziala bisita daiteke esteka honetan.