BWater Euskadiko ur-sektoreko ekintzaileen eta ETEen plataforma da. Ekinbide honek ahalmen eta hazkunde handiko sektore honen eskariei erantzungo dien eskaintza sendotu nahi du, ETE berritzaileen masa kritikoa sortuz. Zehatz esanda, lankidetza-mekanismoak ezarri nahi dira berrikuntzaren eskari eta eskaintzaren artean, nazioartean merkaturatzeko irtenbide berritzaileak finkatzeko. Bidatek, Conaqua, FagorEderlan, HBiO, SUDS, Ingeinnova, Otaduy, Likuid eta Otari daude BWater-en.
Une hauetan, BWater-ek hiriko uren eta industriako hondakin-uren arloan zenbait proiektu pilotu martxan jartzen eta garatzen parte hartzen du (populazio-gune bakartuen problematikan irtenbide berritzaileak aplikatzeko). Nazioarteko lankidetza eta garapenerako zenbait erakunderekin ere lan egiten du beraien premiak identifikatzeko, betiere uraren kudeaketarekin lotuta gauzatzen dituzten proiektuetan. Halaber, BWater-ek aktiboki hartuko du parte “Vanguardias en Ciencia y tecnología para la Innovación en la Gestión del Agua” (Uraren Kudeaketan Berrikuntzarako Zientzia eta Teknologiako Abangoardiak) jardunaldian; Ur Hornikuntza era Saneamenduko Espainiako Elkarteak (AEAS) antolatu du datorren irailaren 21erako Madrilen.
Innobasque 2013az gerotik ari da ekinbide hau bultzatzen, eta Euskadiko Ingurumen Enpresen Clusterrarekin (Aclima) akordio batera iritsi da, ekinbide hau Euskadiko ur-sektorearen berrikuntza-eskaintzaren koordinazioaren parte gisa kudea dezan. Bere aldetik, sektorean berrikuntzaren ordezkari diren eragile eta enpresekin elkarlanean jarraituko du Innobasquek, beraien premiak identifikatzeko eta BWater-era ekartzeko.